Herstura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herstura edo antsietatea[1] estres, arrisku edo ardura egoeretan pertsona batek duen erreakzio multzo bat da, bereziki urduritasuna, egonezina, baina baita ere erreakzio fisiko nabarmenak eragiten dituena, hala nola palpitazioak, goragalea, zefalea eta abar. Herstura gehiegizkoa denean, herstura-nahasmendu bilaka daiteke; horietako bat fobia izan daiteke. Herstura egoera bat gainditzeko, arnasketa ariketak, yoga eta meditazio teknikak balia daitezke.
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antsietatea patologiko bihurtzen denean, ondoeza nabarmena sortzen du ikuspuntu fisikotik zein, portaeraren eta psikologiaren ikuspuntutik. Artean hauek nabarmendu ditzakegu:
Fisikoak
- Begetatiboak: izerdi botatze, aho-lehortasun, zorabio, egongaiztasun.
- Neuromuskularrak: dardarizoak, muskulu tentsio, zefaleak, parestesiak.
- Kardiobaskularrak: pilpirak, takikardiak, min prekordial.
- Arnasketarenak: disnea.
- Digestiboak: goralarriak, oka egiteak, dispepsia, beherako, idorreria, aerofagia, meteorismo.
- Genitourinariak: gernu egite ugari, sexuaren inguruko arazoak.
Psikologikoak eta portaerakok
- Beldur antz, kezka.
- Itomen sentsazio.
- Kontrola galtzeko, erotzeko edo bertan hiltzeko beldur.
- Kontzentratzeko zailtasun, memoria galtzearen sentsazio.
- Ezinegon, haserrekortasun, urduritasun.
- Egoera zehatzak saihesteko portaerak.
- Psikomotor blokeo.
- Obsesioak edo konpultsioak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antsietatea, Gizapedian.
- http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20161116/estresari-eta-antsietateari-pilularik-gabe-aurre-egiten
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |