Junnin enperadorea
Junnin enperadorea | |||
---|---|---|---|
758 (egutegi gregorianoa) - 764 (egutegi gregorianoa) ← Kōken Enperatriza - Kōken Enperatriza → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 733 | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Heriotza | Awaji Province (en) , 765eko azaroaren 10a (31/32 urte) | ||
Hobiratze lekua | Minamiawaji (en) | ||
Heriotza modua | erailketa | ||
Familia | |||
Aita | Toneri printzea | ||
Ama | Tagima no Yamashiro | ||
Ezkontidea(k) | Awata no Morone (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Japoniako Leinu Inperiala | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | japoniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bhikkhu (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Junnin enperadorea (japonieraz: 淳仁天皇 Junnin-tennō , – 733-765eko azaroaren 10a) Japoniako 47. Enperadorea izan zen oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. Krisantemo Tronura iritsi aurretik, bere izen pertsonala (imina) Ōi Printze Inperiala zen (Ōi-shinnō).
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenmu enperadorearen semeetako bat zen Toneri printzearen zazpigarren semea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita berak hiru urte zituenean hil zen, eta ez zuen titulurik jaso gortean. Bere patua 757an aldatu zen bere hirugarren mailako lehengusina eta adopziozko ama zen Kōken enperatrizak Koroako Printzea izendatu zuenean Funado Printze Inperialaren ordez, hasiera batean bere oinordeko izendatua izan zena Shōmu enperadorea hil ondoren.
758an enperadore izendatua da 25 urterekin enperatrizak bere kargua utzi ondoren. Junnin enperadorea bezala izendatua da.
Hala ere, bere erregealdia oso ahula izan zen eta erretiratutako enperatrizaren gobernari txotxongilo bat zen. Azkenik 764an enperadorea tronutik kendua izan zen enperatrizaren presioen ondorioz eta berau bihurtzen da berriz enperatriz, oraingoan Shōtoku enperatriza izenarekin.
Teknikoki errege bezala aritu zen arren, ez zen enperadoreen zerrenda tradizionalean egon 1870 arte, Meiji enperadoreak gaur egun ezagutzen zaizkion hil ondorengo izena eta titulua eman zizkionean, Junnin enperadorea alegia.
Hori baino lehenagoko dokumentuetan, enperadorea Haitei (廃帝) "tronutik kendutako enperadorea" bezala aipatua izan zen.
Kugyōak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taishi: Fujiwara no Oshikatsu, Emi-no Oshikatsu bezala ezaguna (antzina Fujiwara no Nakamaro).Brown, 275. orrialdea
- Taihō: Fujiwara no OshikatsuBrown, 275. orrialdea
- Daijō Daijin: Fujiwara no Oshikatsu Brown, 275. orrialdea
- Sadaijin: Fujiwara no Toyonari Brown, 275. orrialdea
- Udaijin: Fujiwara no Toyonari Brown, 275. orrialdea
- Nadaijin:
- Dainagon:
Aroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tenpyō-hoji aroa (750-765)
Aurrekoa Kōken enperatriza |
Japoniako enperadorea 758-764 |
Ondorengoa Shōtoku enperatriza |