Content-Length: 103156 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Teoria_kritiko

Teoria kritikoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Teoria kritikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teoria kritiko» orritik birbideratua)
Frankfurteko eskolako lehen zuzendaria, Max Horkheimer (aurrean ezkerrean); Theodor Adorno (aurrean eskuinean), eta Jürgen Habermas (atzean eskuinean), 1965an Heidelbergen.

Teoria kritikoa edo soziologia kritikoa Frankfurteko eskolako pentsalariek 1960ko hamarkadan garatu zuten pentsamenduen multzoa da, marxismoan oinarrituta gizarte kapitalistaren kritika zabala egiten duena, zenbait arlotako ekarpenak bilduz (soziologia, psikoanalisia, artea...). Garai hartan marxismo ortodoxoa definitzen zuten alderdi komunistetatik ofizialetatik aldendu egin ziren Frankfurteko eskolako pentsalariak. Izan ere, Teoria kritikoa marxismoa eguneratzea eta interpretatzea bere estiloaren arabera proposatu zuen. Horregatik, Teoria Kritikoarentzat jakintza ez da errealitatean dauden datu objektiboen erreprodukzio kontzeptuala, baizik eta benetako formakuntza eta eraketa.

«Teoria kritikoa» izena Max Horkheimerren 1937ko Teoria tradizionala eta teoria kritikoa ((Alemanez) Traditionelle und kritische Theorie) saiakera programatikoaren izenburuan bertan dago. Eskola honetako lan nagusitzat hartzen da (Alemanez) Dialektik der Aufklärung (Ilustrazioaren dialektika) saiakera bilduma, Horkheimerrek eta Theodor W. Adornok 1944 eta 1947 bitartean elkarrekin konpilatu eta argitaratua.

Frankfurteko eskolaren teoria kritikoaren muina teoria ororen eraikuntza gertatzen den baldintza sozial eta historikoen eztabaida kritiko-ideologikoa da, eta baldintza sozial eta historiko horien kritika. Baldintza sozial guztiak teorikoki kontzeptualizatzeko asmoa dago eta baldintza historiko-sozial horiek aldatzeko beharretik dator asmo hori.

Frankfurteko Eskolak bi etapa nagusi izan zituen. Lehenengo etapan Max Horkheime, Theodor W. Adorno eta Herbert Marcuse nabarmendu ziren. Bigarren etapan, Jürgen Habermas, Karl-Otto Apel, Oskar Negt, Alfred Schmidt, Albrecht Wellmer eta Hermann Schweppenhäuser.

Teoria hau pentsamendu sakona eta kritikoa bultzatzen du eta gizartean indar eraldatzailea izan nahi du, ez teoria hutsa.

Teoria kritikoa eta ikuskera epistemologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jürgen Habermas

Teoria Kritikoa gizarte ordenaren eraldatzailea da, gizatasuna bilatzen duena arrazoiaren kontzeptu hegeliarrean oinarritzen da. Beraz, arrazoia eta ulermenaren arteko banaketa egiten du, arrazoiarekin pentsatu egiten dugu, ulermenarekin ezagutzen dugu. Ezagutzeko modu oro interesatuta da, beraz soilik ezagutzen dugu jakin-minak eraginda . Teoria Kritikoak, alde batetik, jendartearen egoera historiko-kulturala ulertzea eta bestetik, giza borroken eta kontraesanen arteko indar eraldatzailea izan nahi du.

Jürgen Habermas giza-ezagutzari buruz hausnarketa sakona egin duen pentsalaria da. Habermasek edozein praktiketan agertzen dela interes bat azaltzen du, hiru interes planteatu egiten ditu: interes teknikoa, praktikoa eta emantzipaziozkoa edo kritikoa.

Interes teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes hau zentzu tekniko-teorikoa erabiltzen du azaltzeko eta ulertzeko, errealitatea aurresateko eta ulertzeko balio du. Interes tekniko honetan zientzia enpiriko-analitikoak garatzen dira; hauek ekintza arrazional-instrumentala edo helburu (lana) baten menpe dagoen ekintza bat suposatzen dute testuinguru sozial baten. Honetan errealitatea ulertzen da menderatu edo manipulatu daitekeen gauza bat bezala, gure helburuak edo betebeharrak lortzeko bitarteko bezala.

Interes praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes praktikoa praxi pertsonal eta soziala kokatzea eta orientatzea bilatzen du testuinguru historiko baten barruan. Interes hau giza testuinguru sozial baten ekintza komunikatibo bat suposatzen du. Interes honen barruan zientzia historiko-hermeneutikoak garatzen dira eta bi esparrutan banatzen da, alde batetik, historia ardatz bezala ulertzen da, historia gizonaren ekintza bezala giza espeziaren autoeraketa prozesuan. Beste alde batetik, historia ulertzen dute gune hermeneutiko-interpretatzaile gisa.

Zientzia enpirikoetan den hipotesien kontrol sistematikoa zientzia mota honetan atzera uzten da eta interpretazioak ordezten du.

Emantzipaziozko edo askapenaren interesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emantzipazioa sumisioaren aurrean askapena bezala ulertzen da eta autonomiaren erreinua (autonomia ilustrazioaren ustez) berrezartzea bilatzen du. Emantzipaziozko interesa lotzen gaituzten loturak ikusaraztea eta hauetatik askatzeko dauden tresnez baliatzea bilatzen du. Esparru honetan zientzia kritiko-sozialak garatzen dira. Zientzia hauek berreraikitzea bilatzen dute lana eta elkarrekintza prozesu sozial itxiak kritikoki analizatuz. Zientzia hauek auto-hausnarketa dute oinarri.

  • Nestor, S. (2007). La teoría crítica de la sociedad de la Escuela de Frankfurt. Algunos presupuestos teórico-críticos. Revista Educación y Desarrollo social. Vol 1. No. 1. Universidad Militar Nueva Granada.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Teoria_kritiko

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy