Allegheny goi-ordokia
Allegheny goi-ordokia | |
---|---|
Mota | dissected plateau (en) eta physiographic section (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°N 80°W / 41°N 80°W |
Honen parte da | Appalachian Plateau (en) |
Mendikatea | Appalacheak |
Allegheny goi-ordokia (ingelesez: Allegheny Plateau, ˌælᵻˈgeɪni ahoskatua) Estatu Batuetako goi-ordoki handi bat da, New Yorkeko mendebaldean eta erdialdean kokatua, Pennsylvaniako iparraldean eta ekialdean, Mendebaldeko Virginiako iparraldean eta Ohioko ekialdean. Ordoki hau bi sekzio nagusitan banatuta dago: Allegheny ez glaziala eta Allegheny glaziala.[1]
Ordoki hau hegoalderantz hedatzen da Mendebaldeko Virginiako ekialdean sartuz, Kentucky eta Tennesseetik ekialdera, non ordokia Cumberland goi-ordokia bezala ezagutzen den.
Azkenik, ordoki hau Allegheny mendien ekialdera iristen da, Allegheny frontearen mendebaldean tontorrik garaienak eratzen dituztenak. Fronte hau, aldi berean, Pennsylvaniako erdialdetik Mendebaldeko Virginiako ekialderaino hedatzen da.
Ordokia, mendebaldean, iparraldeko glaziarrek osatutako lautada batek inguratzen du, normalean, Ohio ibaiaren iparraldean, eta Bluegrass ordokia, hegoaldean, ohi, Ohio ibaiaren hegoaldean.
Bere altuera izugarri aldatzen da. Allegheny ordokiko eskualde glazialean, erliebea 30 metro edo gutxiagoko altuerara irits daiteke, baina Allegheny ordoki ez glazialean, Ohio hegoaldean eta Mendebaldeko Virginia eskualdean, bere erliebea, tipikoki, 60 eta 120 metro artean dago. Eremu honen igoera absolutua 260 metro eta 460 metro artekoa da, Allegheny frontearen aldetik, baina igoera 1.200 metrotara igo daiteke, 600 metro inguruko erorikoekin.
Allegheny ordokiaren barnean dagoen eremu geologiko nabarmenetako bat Ohioko hego-ekialdeko Hocking Hills eskualdea da. Allegheny ordokiaren eta Apalache mendien artean faila handi bat dago, Williamsporten.