Azali Assoumani
Azali Assoumani | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||||||
2023ko otsailaren 18a - ← Macky Sall
2019ko maiatzaren 26a - - Moustadroine Abdou →
2016ko maiatzaren 26a - 2019ko otsailaren 3a ← Ikililou Dhoinine - Moustadroine Abdou →
2001eko maiatzaren 26a - 2006ko maiatzaren 26a ← Hamada Madi - Ahmed Abdallah Mohamed Sambi →
1999ko apirilaren 30a - 2001eko urtarrilaren 21a ← Tadjidine Ben Said Massounde - Hamada Madi → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Mitsoudjé (en) , 1959ko urtarrilaren 1a (65 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Komoreak | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||
Alderdi politikoa | Convention for the Renewal of the Comoros (en) | ||||||||||
Azali Assoumani (arabieraz: غزالي عثماني; Mitsoudjé, 1959ko urtarrilaren 1a) Komoreetako militar eta politikaria da.
Prestakuntza militarra izan zuen Marokoko Meknesko Errege Akademia Militarrean eta Parisko Gerra Eskolan. 1999an estatu-kolpe militar baten bidez iritsi zen agintera, eta 2001eko abenduan herrialdeko uharte bakoitzari autonomia ematen zion konstituzio berri bat onartu zuen. 2002an presidentetzarako hauteskundeak antolatu zituen eta estatuburu kargua utzi zuen hautagai izateko. Hauteskundeak irabazi ondoren, 2002ko maiatzean presidente karguaren zina egin zuen. Bere agintaldian, gatazkak izan ziren oposizioarekin, ez baitzuen konstituzioa bete uharteen autonomiari dagokionez. 2006an bere agintaldia amaitu zuen.
2016an berriro irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, eta 2019an eta 2024an berriro hautatu zuten.
Afrikako Batasunako presidente ere izan zen 2023ko otsailetik 2024ko otsailera.