Content-Length: 127956 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Biodiesel

Biodiesel - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Biodiesel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biodiesel txantiloia
Zenbait herrialdetan biodiesela ohiko gasolioa baino garestiagoa da

Biodiesela petrolioan oinarritu gabeko bioerregai sintetiko eta likidoa da, lipido naturaletatik eratorria, landare olio edo animalia koipeak transesterifikatzean.

Landare-olioak erabiltzearen ideia ez da berria, historiako lehen Diesel motorrak kakahuete olioarekin funtzionatzen zuen. Bere sortzailea Rudolf Diesel izan zen, 1900.urtean Parisko Erakusketa Unibertsalean “Olio Motor” gisa aurkeztu zuen. Motor honekin nekazaritzari bultzada bat eman nahi izan zion energia sortzaile bezala. Honen ondoren hainbat saiakuntza egin ziren hainbat olio gordinekin baina interesa galtzen hasi zen petrokimikaren garapenaren ondorioz.

Hala ere, petrolioaren hornikuntza arazoak egon direnean, batez ere bi mundu gerretan, landare-olioak erabili dira gasolioaren ordezko bezala. Bi mundu gerra hauen ondoren ostera diesel motorren garapen teknologikoa areagotu egin zen petroliotik eratorritako gasolioan oinarrituz. Horren ondorioz landare-olioen erabilpena erregai moduan alde batera utzi zen honen kostuak petroliotik eratorriak baino garestiagoak baitziren eta gainera ezaugarri fisiko-kimiko txarragoak baitzituen.

1973.urtean petrolioaren lehen krisia agertu zenean energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien baliabideen erabilera birplanteatu ziren. Honen ondorioz landare-olio bioerregaien ikerkuntza berriz hasi zen. Baina landare-olio gordinen erabilerak Diesel motorretan arazo anitz sortzen zituen: irazkien butxapena, injektoreen butxapena, ikatz deposituak konbustio ganbaran, motorren gehiegizko desgastea, lubrifikazio olioaren degradazioa polimerizazioagatik...

Arazo hauen ebazpide bezala ondorengo alternatiba hauek aurkeztu dira:

Hirugarren aukera da gaur egun gehien erabilia, eta ondorioz landare-olioen biskositatea gutxitzea da helburua, petroliotik lortzen denaren antzekoa izan arte. Ikerlariek lau teknika planteatu dituzte hau lortzeko: gasolio-olio nahasketa, mikroemulsioa, pirolisia eta transterifikazioa. Azken hau da teknikarik bideragarriena, gehien ikertu dena eta emaitza hoberenak eman dituena.

Sozioekonomikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erregai agorkorren aurrezpena. Aurrezpen hau petroliotik eratorritako produktuen erabilpena berriztagarriak diren biogasoleoekin ordezkatuz joan ahala lortuko da.
  • Dibertsifikazio energetikoa
  • Nekazal garapena. Nekazaritzan oinarrituriko erregai alternatiboen produkzioak gizarteari lan berrien gehipena suposatzen dio eta gainera erabilpen gabeko lursailak ustiatu daitezke.
  • Hondakinen ustiaketa. Hondakinen manipulazio, tratamendu eta ebakuazioak enpresei eta gizarteari gastu energetiko eta ekonomikoa suposatzen die. Landare-olioen hondakinak ere kasu honen barnean sartu beharko lirateke. Hauek biodieselaren elaborazioan erabiliko balira bi helburu lortuko lirateke: hondakinaren tratamendu edo ebakuazio kostuen gutxitzea eta ingurugiroaren kutsaduraren erlazionaturiko kostuen minimizazio bat.

Abantaila garrantzitsuena CO2-aren emisio netoarekin erlazionaturik dagoena da. CO2-aren emisioa erregulaturik egon ez arren oso kezkagarria da berotegi-efektuan parte hartzen duelako. Gainera garraioaren sektoreak nabarmenki laguntzen du CO2-aren emisioan eta hau ala izanda ere ez du ekonomikoki lagundu behar Kiotoko Protokoloaren arabera. Biodieselaren erabilpena oso garrantzitsua da aspektu honetan zeren eta erregai bezala erabiltzen denean motorrak sortzen duen CO2-a biodiesela egiteko erabilitako landareek beraien sorkuntzan eta hazkundean berdintzen dute fotosintesiaren bitartez. Honela CO2-aren emisio netoa desagerrarazten da.

Soja haziak landuta biodiesela ekoizten ahal da

Biodieselak zetano kantitate handia du eta honek konbustio prozesua hobetzen du, honela motorraren errendimendu hobetuz eta zarata gutxiago sortuz. Lubrifikazio ahalmen handiagoa du eta ondorioz erregaian gehigarriak sartzearen beharra gutxitu daiteke.

Hala ere, biodieselean agertzen den ester metilikoak goma eta kautxua disolbatu ditzake. Material hauek 90. hamarkadaren erdiraino diesel motorraren zati zehatz batzuetan agertzen ziren, junta, latiguillo eta zorroen fabrikazioan erabiltzen zirelarik. Biodiesel puruaren erabilerak motor hauetan osagaien degradazioa eta poroen agerpena eragingo lituzke. Gaur egungo ibilgailuetan, kautxuzko osagai hauek polimero plastikoez ordezkatu dira eta hauek ez dute biodieselaren erabilerarekin arazorik aurkezten.

Gainera, biodieselak izozte puntua 0℃ eta -5℃ bitartean du, hau nahiko altua da eta tenperatura baxuko eskualdeetan arazoak edukiko lituzke. Hala ere gaur egun tenperatura hauek jaisten dituzten gehigarriak daude, -20℃-ko tenperaturaraino hain zuzen ere.

Azkenik esan beharra dago biodieselak potentziaren galera txiki bat daukala bero-ahalmen apur bat txikiagoa duelako.

Biodieselak daukan eragozpen nagusiena mota ekonomikokoa da.

  • Produkzio kostu handia. Nazioko Energi Komisioaren informe batek dioenez biodiesel litro baten produkzioak 17 eta 70 zentimo euro bitartean balio du, erabilitako materialaren arabera. Honen ondorioz biodieselaren produkzioaren kostua petroliotik eratorritakoa baino garestiagoa da, baina petrolioaren prezioaren igoera konstanteak kostu hauek berdindu ahal izango ditu epe ez oso luzean.

Lehiakortasun desabantaila hau biodieselaren garapen eta komertzializaziorako oztopo ekonomiko bat da, eta honen ondorioz bioerregaien erabilera sustatzeko Instituzio Komunitarioek bazkide diren herrialdeei hainbat sustapen bide aurkeztu dizkie: Subentzio, pizgarri eta hidrokarburoen zerga bereziak kenduz (gasolio A-ren prezioaren %40-a). Baina laguntza administratibo hauen iraupena mugaturik dago (31/12/2012-arte) eta berrikuspenak jasan behar ditu, eta ondorioz etorkizunera begiratuz gero kezkagarria da zeren eta produktu honen erabilera errentagarria da soilik laguntza administratiboak hauek izanez gero. Hala ere biodiesela egitearen kostua jaitsi egingo dela espero da teknologiaren hobekuntza eta produkzio eraikinen kapazitatea handitu ahala honen efizientzia eta lehiakortasuna handituz.

  • Lehiakortasun desabantailak Europar Batasunean (hidrokarburoen zergak). Europar Batasuneko herrialdeen artean hidrokarburoen zergen balorea desberdina da, bioerregaien espainiar industria lehiakortasun desabantailan dago zerga altuagoa duten beste herrialdeekin konparatuz. Honen ondorioz bioerregaiek konpetentzia marjina handiago dute erregai fosilekin lehiatzeko. Honen guztiaren ondorioz bioerregaia esportaziorako erabiliko da eta kontsumo propiorako, honela 2010. urterako helburuak arriskuan jarriz (helburu hauek kontsumokoak dira eta ez produkziokoak). Hau 2005. urtean gertatu zen, non kontsumoa %0,04-a izan den eta 2%-a zen lortu behar zena, eta gainera produzitutako biodieselaren %60-a eta bioetanolaren %25-a esportatu ziren.
  • Lehengaien hornikuntzan prezio eta segurtasuna. Gaur egun bioerregaien ekoizleek bi eratan erosten dituzte lehengaiak:
    • Alde batetik aurrez erabilitako landare-olioak erabil daitezke, hauek erabili gabeko landare-olioak baino merkeagoak direlarik. Hala ere hainbat zailtasun logistiko dauzka, produkzio nukleoak (etxeak, jatetxeak…) sakabanatuta daude, eta gainera olioak daukan kutsatze ahalmenaz ez da gizartea ohartzen, berriztatzeko ahalmena dagoela ezagutu barik. Gainera Espainian Hondakinen 10/98 legeak olio erabiliak botatzea debekatzen du eta hau ez da indar handiarekin ohartarazi Administraziotik.
    • Beste aukera bat lehengaiak nekazal merkatutik hartzea da, baina hauek uztaren hegazkortasun altuaren eta elikadurara zuzenduriko eskarien menpe daude.
  • Nekazal Politika Amankomunak (PAC) Europan laborantza energetikoa egiten duten ekoizleak kontutan izan ditu eta 45€/hektareako laguntzak eman ditu 1,5 milioi hektareako gainazal maximoa duten gainazaletarako. Hala ere, laguntza hau elikadurara zuzenduriko gainazalen antzekoa da eta ondorioz lursail gehienak honetarako erabiltzen dira. Laborantza energetikoak etorkizunean produkzio handiagoko laboreak bilatu beharko ditu eta gainera hauek ez dute elikadura sektorearekin lehiatu beharko prezioen hegazkortasuna ekiditeko. Hala ere, espezie berri hauen sarrerak hiru motatako eragozpenak dauzka:
    • Teknikak eta klimatologia: espezie hauek espainiar baldintzetara egokitzearen arabera.
    • Ingurugirokoak: espezie berrien sarrerak ekosisteman aldakuntzak eragin ditzake.
    • Kulturalak: nekazariek ez baitituzte espezie berri hauek ezagutzen eta hauek jorratzeko asmo ezagatik.
  • Azpiproduktuen balorazioa

Biodieselaren ekoizleen erronken artean azpiproduktuen gestio eta balorazioa daude, hau da, oleo-kimika garatu eta integratu aurretik petrokimikarekin egin zen bezala. Transesterifikazio erreakzioan lortzen diren azpiproduktuak ondorengoak dira:

    • Glizerina (1,1kg glizerina 10,5kg biodieseleko). Araztuz gero merkatu farmazeutikora edo kosmetikora zuzendu daiteke. Esterifikatuz gero garbigarri edo xaboi fabrikazioan erabil daiteke edota polimerizatuz gero isolatzaile, pintura edo plastiko biodegradagarri izan daiteke.
    • Azido koipetsu libreak, hauek garbigarri, xanpu edo kosmetikoak fabrikatzeko erabil daitezke.
    • Sulfato edo fosfato gatzak (erreaktorearen katalizatzailetik eratorriak), ongarri moduan erabil daitezke.

Ziurgabetasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioerregaien inguruan hainbat ikerkuntza eta publikazio egin diren arren konfiantza falta dago kontsumitzaile, ibilgailu fabrikatzaile, petrolio konpainia eta mekanika tailerren artean. Motorretan biodieselaren errendimendu eta egokitzapenaren inguruko informazio eta promozio kanpainak beharrezkoak dira, eta EN1421 biodieselaren arauan ezarritako espezifikazioen burutzapenaren zaintza egin behar da. Honetaz gain injekzio sistemen fabrikatzaileen babesa lortu behar da biodiesel ibilgailuen erabiltzaileei segurtasun eta berme bat emateko Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan gertatzen den moduan.

Euskal Autonomia Erkidegoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Euskadin hainbat lekutan biodieselaren aldeko ekintzen adibideak aurki ditzakegu:

  • Bilbobuseko autobusetan biodiesela erabiltzen da. 2006. urteko datuak hartuz gero Bilbobuseko 40 autobusek Biodiesel erregai ekologikoa erabiltzen zuten, guztietatik % 30a. Autobusetan erregai berria pixkanaka sartu da. Biodieselaren erabilera-aurreikuspenak autobusetan honakoak ziren:
    • 2005eko ekaina ekaina: 20 autobusekin hasi zen
    • 2005 bukaeran: %25
    • 2006 bukaeran: %35
    • 2007 bukaeran: %45
    • 2008 bukaeran: %90
    • 2012 abenduak 21, goizeko 12tan munduaren amaiera.

Biodieselaren erabilera honek 2006.urtean 75.000 litro gasolio ordezkatzen zituen eta 2008.urtean 500.000 litro gasolio ordezkatzera iristea espero da. Etorkizunean hidrokarburoen CO-aren eta partikulen %15eko murrizpena egitea espero da eta CO2-ari dagokionez % 80rainoko murrizpena lortu nahi da.

  • Maruri-Jatabeko udalaren ekintza. “Sukaldeko olioa ere, birziklatu egiten da” leloarekin udalak herritarrak olioa birziklatzera bultzatu ditu. Birziklapen honek dituen onurak azalaraziz eta etxebizitza bakoitzari 5 litroko bidoi bat oparituz biodieselari bultzada bat eman nahi izan zaio.
  • Amurrioko udala. 2005eko Irailetik hona udalerriko ibilgailu guztiek (zaborra biltzeko kamioiak, obretako kamioiak, udaltzaingo kotxeak …)biodiesela erabiltzen dute.

Gaur egun Espainian biodieselaren produkzioa olio erabiliekin eta ekilore-olio eta koltza-olio erabil gabeekin egiten da. Espainian biodiesela produzitzen duten 10 zentral daude. Etorkizunerako biodieselaren potentziala altua da goiko zentralez gain eraikitzen ari diren zentral berriekin eta proiektu berriekin. Hala ere, 2005.urtean bioerregaien (biodiesel eta bioetanol) kontsumoa Europar helburuen azpitik egon zen: %0,04-a (%2-a zen helburua). Gaur eguneko joerarekin jarraituz gero 2010.urko kuota betetzea zaila izango da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Biodiesel

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy