Egidio
Egidio | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lugdunum, V. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Augusta Suessionum (en) , 464 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Augusta Suessionum (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Magister militum | ||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Arelate (en) |
Egidio (latinez Aegidius, ??? - 464) jeneral erromatarra izan zen, eta magister militum per Gallias kargua izan zuen.[1] Egidiok 457. urtetik 464. urte arte gobernatu zuen Soissonseko erreinua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago batere garbi Egidio zer urtetan jaio zen. Galiako ipar zatiaren defentsa antolatu zuen erromatar jenerala izan zen. Hasiera batean Avito enperadorean zerbitzuan egon zen, eta ondoren Galiako agintari militar izendatu zuten. Maioriano enperadoreak Galia bere onera itzultzeko agindua eman zion. Probintzia horretan, Maiorianok ez zuen izan Avitok izan zuen besteko ospe ona.
Karrera militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frankoekin bere elkarkideekin, Lyon herria berreskuratu zuen, Maiorianoren agintaldian, burgundiarrei eman ondoren, Arlesen gertatu zen bisigodoen aurkako gudu baten ondoren. Horrela, Teodoriko II.a, bisigodoen erregea, hauen eta Mendebaldeko Inperioren arteko elkarkidetza berriztatzera behartuz.
461. urtean, Rizimerok Maioriano akabatzea agindu zuen, Libio Severo enperadore berri izendatuz. Egidiok ez zuen enperadore berria onartu eta bere burua independente izendatu zuen Galiako iparraldean. Ondorioz, burgundiarrek, Lyon eta Saona ibaiaren ibarra berreskuratu zituzten, horrela, Egidio, Galiaren hegoaldetik baztertuz.[2]
Orleansko gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egidiok bere kontura jarraitu zuen bisigodoen aurkako borroka, hauei, Orleansko guduan, 463. urtean irabaziz. Beharbada, Angersen ere borrokatu zuen, saxoien aurka.
Soissonseko erreinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edozein kasutan, Egidiok, galo-erromatar aristokraziak gobernaturiko lurralde bat sortu zuen Loira eta Somme ibaien artean. Beharbada, bere agintea galdu zuen frankoen artean, horiek izan baitziren agintaritzat aukeratu zutenak urte batzuk lehenago.
464. urtean hil zen, edo, beharbada, 465. urtearen hasieran, eta lurralde haren agintea bere seme Siagriori utziz, beharbada, Paulo kondearen laguntzaz Loira inguruan. Siagriok agintari gisa jarraitu zuen 486. urte arte, Klovis I.a frankoen erregearen aurka Soissonsen gertatu zen gudua galdu zuen arte.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Giménez Fermoselle, Paula. (2020). «La figura de Ricimero en la caída del Imperio Romano de Occidente» Treballs Finals de Grau (TFG) - Història (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ James, Edward. (1988). «Childéric, Syagrius et la disparition du royaume de Soissons» Revue archéologique de Picardie 3 (1): 9–12. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fuentes Hinojo, Pablo. (1996). «La obra política de Teudis y sus aportaciones a la construcción del reino visigodo de Toledo» En la España Medieval 19, 9.