Content-Length: 131311 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Egiptoko_mitologia

Egiptoko mitologia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Egiptoko mitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maat jainkoa bezala irudikatuta.

Egiptoko mitologia Antzinako Egiptoko erlijioaren kontakizunen multzoa da. Egipziarren erlijioak mendetan iraun zuen, aldaketekin, Egiptoko Aro aurredinastikotik Justiniano I.a enperadoreak kristautasuna ezarri zuen arte, K.o. 535 urtean. Beraz, hiru mila urtetan garatu ziren erlijio horren ideiak eta, normala denez, aldatzen eta aberasten joan ziren. Ondorioz, ikonografia eta jainko-jainkosak eta haiekin lotutako kondairak aldatu ziren denborak joan ala. Mitologia hau greziarrarekin eta erromatarrarekin konparatuta, oso desberdina izan zen. Oso ohikoa zen, adibidez, jainko-janikosak giza-gorputzez eta animalien buruez irudikatzea.[1]

Espezialistek erlijio ideia horiek garatzeko prozesuan bi garai bereizi ohi dituzte:

  • Egiptoko Aro aurredinastikoan zehar egiptoarrek izadiaren gertaerak jainkotu zituzten. Jendeek zenbait fenomenoen aurrean beldurra sentitzen zuten, esaterako ekaitzen eta uholdeen aurrean zeren eta haien jatorria ezagutzen ez baitzuten. fenomeno horien inguruan jainkoak eta jainkosak sortu zituzten eta animalia batzuen ezaugarriekin lotu zituzten; horiek irudikatzeko garaian gizakiaren itxurekin egin zituzten baina animalien elementuekin nahastuta. Ikus ditzagun adibide batzuk:
  • Belatza: Horus, zeruko jainkoa.
  • Txakal edo Egiptoko zakurra: Anubis, "nekropoliaren zaindaria", jainko babeslea.
  • Krokodiloa: El Fayum inguruan gurtutako jainko beldurgarria.

Jainko hauei gizakien ezaugarriak ezarri zizkieten, esaterako familia loturak. Horrela triadak sortu ziren: gurasoak eta seme-alabak. Iruditutako pertsonaia horiek giza-pasioak ere zituzten. Horregatik, haien faborea eskatzeko tenpluetan eskaintzak egiten zizkieten horien truke faboreak eskatzeko.

  • Egiptoko herriak bi multzotan, "Bi lurretan" bildu ziren: Egipto Garaia eta Egipto Beherea. Hala ere, nomo edo probintzia bakoitzak bere jainko babesleak gorde zituen; ondorioz, Egipto osoan ehunka jainko zeuden, garrantzitsuak hirien arabera. Hona hemen batzuk:
  • Heliopolisen Ra
  • Tebasen Amon

Menfisen Ptah eta Hator

Tenpluen apaizak pertsonaia horiek guztiak antolatzen saiatu ziren, haien arteko harremanak azalduz, munduaren sorrera argituz, Nilo ibaiaren uholdeak azalduz, e.a.[2] Sistematizazio horren ondorioz Heliopolisko teologia, Tebasko teologia e.a. sortu ziren. Hauek testu desberdinetan jaso ziren, esaterako, Piramideetako Testuak edo Hilen Liburua, beste askoren artean.

Geb, behe aldean, Shu eta Nutekin batera.

Lan hauek haien herriaren geografian eta paisaian oinarrituta zegoen: basamortuz inguratutako ibaia handia eta ibaiaren bi alboetan lur emankorrak. Horren arabera haientzat munduan hiru lurralde zeuden:

  • Zerua, Nun, jainkoen eta jainkosen bizilekua. Zeruko jainkoa, Nut, "jainkoak erditu zituen handiena", Lurraren inguruan gorputza kakotua zuen emakume bat zen.
  • Lurra, gizakion bizilekua, Geben etxea, jainko sortzailea. Irudikatzen zuten Nut azpian etzanda zegoen gizaki bat bezala.
  • Beste mundua edo Duat, hilen erresuma, Osirisek gobernatzen du eta, ondoren, Horusek. Espazio hori eguzki-txalupaz gauez Ra igarotzen zuen. Hildakoen espirituak handik joan behar ziren, sortzen ziren arriskuak saihesten; jainkoa Sokar zen.

Egiptoko mitologiaren jainko nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amonen irudia Karnaken.

Egiptoko jainko-jainkosa nagusiak bost talde desberdinetan antolatuta zeuden:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20160304231519/http://egiptologia.org/?p=265
  2. Allen, James P. (1988). Genesis in Egypt: The Philosophy of Ancient Egyptian Creation Accounts. Yale Egyptological Seminar. ISBN 0-912532-14-9.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko mitologia Aldatu lotura Wikidatan








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Egiptoko_mitologia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy