Erromatar Inperioko probintziak
Probintziak Erromatar Inperioko lurralde banaketa administratiboak ziren. Eredua Errepublikatik hartua zuten, eta Inperioaren garian garatu zen sistema administratiboa, batez ere zabalkuntza handiena lortu zutelako.
Probintzia bakoitza "imperium" edo botere exekutiboa zuen magistratu erromatar baten aginpidean zegoen. Izena, hasieran, Italiako lurraldeei aplikatzen zitzaion, baita erromatar funtzionario batek, erromatar estatuaren izenean, agintea zerabilen beste edozein lurralderi ere. Geroago, izenak Italiatik kanpoko ondasun erromatarrak identifikatzeko erabili zen, zeintzuei zerga eskatzen baitzitzaien.[1]
Errepublika garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublikaren garaian (c. K.a. 509– K.a. 31), probintzia bakoitza eratzen zenean, Senatuak gutun berezi bat sortzen zuen edo lex provinciae (probintzien legea), probintzia konkistatu zuen jeneralaren txostenean oinarrituta. Gutun horrek probintziaren lurralde-mugak eta barnean hartzen zituen hirien kopurua zehazten zituen, baita probintziako biztanleen eskubide eta betebeharrak ere, ordaindu behar zuten tributu-mota eta -kopurua bereziki[1].
Konkista eta aldaketa ugari egon ziren Errepublikaren azken bi mendeetan eta amaieran probintzia hauek eratuta zeuden:
Izena euskaraz
Izena latinez |
Hiriburua | Sorrera data | Oharrak |
---|---|---|---|
Afrika (Africa) | Zama Regia | K.a. 146 | Hirugarren Gerra Punikoaren ondoren sortua |
Asia (Asia) | Éfeso | K.a. 129 | Átalo III.akl (K.a. 133), testamenduan Erromari bere erreinua eman zioon, eta sortua izan zen Eumenes III.aren matxinada zapaldu ostean (K.a. 129 ) |
Bitinia (Bithynia) | Nikomedia | K. a 74 - K.a. 64 | Nicomedes IV.ak testamenduan Erromari bera erreinua eman ondoren sortua, K.a. 74. urtean |
Bitinia eta Ponto
(Bithynia et Pontus) |
Nikomedia | K.a. 64 | Ponto gehitu zitzaion Bitiniari K.a. 64.ean |
Zirenaika (Cyrenaica) | ? | K.a. 96 - K.a. 67 | Ptolomeo Apiónek Erromari eman zion lurraldea. |
Korzega eta Sardinia
(Corsica et Sardinia) |
Caralis | K.a. 238 | Kartagok Mertzenarioen gerran galdu zituen irlak. Eromak okupatu zituen Kartago gerra berri batekin mehatxatu ondoren. |
Kreta eta Zirenaika (Creta et Cyrenaica) | Gortina | K.a. 67 | Kreta konkistatu ondoren Zirenaika probintziara gehitu zuten (K.a. 71-66.) |
Dalmazia(Dalmatia) | Salona | K.a. 32 | Octavianok anexionatu zuen piratei aurre egiteko. |
Galia Comata (Gallia Comata) | ? | K.a. 58 | Julio Zesarrek konkistatua |
Galia Transalpina (Gallia Ulterior) | Massilia | K.a. 120 | Cneo Domicio Enobarbok konkistatua. |
Hispania Ziterior (Hispania Citerior) | Tarraco | K.a. 197 | Eszipion Afrikarrak Bigarren gerra Punikoan konkistaturiko lurraldearekin sortu zen. |
Hispania Ulterior (Hispania Ulterior) | Korduba | K.a. 197 | Eszipion Afrikarrak Bigarren gerra Punikoan konkistaturiko lurraldearekin sortu zen. |
Macedonia (Macedonia) | Tesalonika | K.a. 146 | Andriscoren matxinada garaitu ondoren sortua. |
Sicilia (Sicilia) | Sirakusa | K.a. 241 | Lehen Gerra Punikoarenn ondoren sortua. |
Siria (Syria) | Antiokia | K.a. 64 | Cneo Pompeyo Magnok konkistatu zuen, eta horrela Seleuziden inperiorekin amaitu zuen. |
Goi inperioaren garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperioaren garaian (K.a. 27an), probintziak bi motatan banatu ziren: probintzia senatorialak kontsul ohiek eta pretora ohiek gobernatzen zituzten, biak proconsul deiturikoak eta urtebeteko agindua zutenak; probintzia inperialak enperadorearen ordezkariek gobernatzen zituzten (legatus pro praetore), mugagabe zerbitzatzen zutenak.[1] Oro har, probintzia senatorialak baketsuagoak ziren eta legio gutxiago zituzten.
Denboraren joan-etorrian probintzien izenak eta hedadura aldatuz joan baziren ere, hona hemen erromatarren probintzia eta eskualdeen zerrenda bat:
- Afrika Prokontsularra
- Akaia
- Akitania
- Alpe Cottiae
- Alpes Maritimae
- Alpe Poenninae
- Arabia Petraea
- Armenia Inferior
- Asia
- Asiria
- Bitinia
- Betika
- Britania
- Dalmazia
- Dazia
- Egipto
- Epiro
- Etruria
- Galazia
- Galia
- Galia Belgika
- Galia Transalpinoa
- Galia Zisalpinoa
- Galilea
- Germania Beherea
- Germania Garaia
- Getulia
- Grezia Handia
- Helvezia
- Hibernia
- Hispania
- Hispania Ulterior
- Hispania Ziterior
- Hispania Balearica
- Italia
- Judea
- Kaledonia
- Kanaan
- Kapadozia
- Komagene
- Korsica eta Sardinia
- Likaonia
- Lizia
- Lugdunensis
- Lukania
- Lusitania
- Mauretania
- Mazedonia
- Mesia
- Narbonensis
- Norika
- Numidia
- Osroene
- Panfilia
- Panonia
- Pisidia
- Pizeno
- Ponto
- Rhetia
- Sabina
- Samaria
- Samnio
- Sarmazia
- Septimania
- Siria
- Sizilia
- Sofene
- Tarraconensis
- Trazia
- Tripolitana
- Zilizia
- Zipre
- Zirenaika
Behe inperioaren garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]III. mendeko krisiaren ondoren, eta urte haietan sortutako arazoei aurre egiteko, Tetrarkiak aldaketa ugari egin zituen inperioan, eta horien artean, urtetako altxamendu militarrak saihesteko, Dioclecianoren agintaldian (284-305) lurraldetasun-administrazio eredua aldatu zen: enperadoreak probintziak zatitu zituen txikiagoak izan zitezen. Inperioa 48/50 probintzietatik 100 inguru izatera pasa zen eta Italia bera ere probintziatan zatitu zuen, corrector baten gobernupean. Asia eta Afrika senatariek gobernatzen zituzten, baina gainerako probintzia guztietan, zaldunen klaseko praesides bana izendatu zituen. Gobernadoreei, konpetentzia militarra kendu zitzaien. Aldi berean, 12 diozesi sortu ziren, bakoitzean, hainbat probintzia sartzeko. Diozesiak ziren: Hispania, Britania, Afrika, Italia, Vienako Galia, Treveriseko Galia, Ekialdea, Ponto, Asia, Trazia, Mesia eta Panonia). Diozesi bakoitzaren burua zaldunen klaseko vicario bat zen.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Province | ancient Roman government | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Military, Civil Administration, Taxes, Politics and Economics of the Roman Republic and Empire. Place de Luxembourg.
120ko Erromatar Inperioko probintziak Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre