Forma musikal
Forma musikalak ideia musikal bat obra oso baten gisa antolatzeko moduari egiten dio erreferentzia.[1] Kontzeptuan bi osagai desberdin (erlazionatuta daude baina) daude: batetik, konposizio-mota, adibidez, sinfonia baten edo kontzertu baten forma ematea, eta bestetik, pieza jakin baten egitura, mugimendu bakar batekoa, eta horrelakoetan modu bitarraz hitz egiten da, forma hirutarraz, sonata formaz, fuga, etab.
Musika-formaren eta musika-generoaren artean gainjartze bat dago. Musika-generoa musika-estilo zehatzei erreferentzia egiteko erabiltzen da (musika klasikoa edo rock musika), eta zenbait elementuren bidez zehazten da: lengoaia harmonikoa, erritmo bereizgarriak, erabilitako musika-tresna motak eta jatorri geografikoa. Testuinguru horretan, forma musikal terminoak genero jakin batzuen barruko egitura mota jakin bati egiten dio erreferentzia. Adibidez, "12 konpaseko bluesa" forma berezia da, eta maiz blues, rock and roll eta jazz generoetan aurkitzen dugu.
Hona hemen musika-forma batzuk:
- Fuga
- Bariazioa
- Suitea
- Sonata
- Sinfonia
- Kontzertua
- Obertura
- Preludioa
- Olerki sinfonikoa
- Martxa
- Polonesa
- Mazurka
- Balsa
- Tarantela
- Polka
- Kanona
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Forma musikal» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0232823.xml.