Content-Length: 115725 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Frankonia

Frankonia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Frankonia

Koordenatuak: 49°48′58″N 10°51′54″E / 49.816°N 10.865°E / 49.816; 10.865
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frankonia
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak49°48′58″N 10°51′54″E / 49.816°N 10.865°E / 49.816; 10.865
Honen parte daBavaria
Turingia
Baden-Württemberg
Hessen
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria

Frankonia[1] (alemanez: Franken) Alemaniako antzinako eskualdea, Rhinetik Mainzeko mendebala eta Main eta Hesse alderik alde hartzen zituena.

Eskualde hori frankoek hartu zuten VII. mendean, eta ekialdeko Frankoen Erresuma, eta ondoren Germaniako Erresuma izan zen Konrado I.arekin, Frankoniako dukearekin, X. mendean. Baina hura oinordekorik gabe hil baitzen, Oton I.ak Frankonia betirako bereganatu eta Saxoniako dinastia sortu zuen bertan. Erresuma berehala hautsi zen berriro, baina bertan dinastia saliarra sortu zen Konrado II.a Saliarrak aginpidea hartu zuenean. Würzburgeko apezpikuek Frankoniako duke titulua izan zuten, eta Maximilianok inperioko hamar barrutietako bat izendatu zuen.

Egungo Frankonia bi estatutan banaturik dago: Bavaria eta Baden-Württemberg hain zuzen ere.

Frankoniaren gehiengoa Bavarian dago, hiru eskualdetan banaturik:

Eskualdea Hiriburu Azalera Biztanleria
(2005eko irail)
Bizt./km²
Frankonia Garaia Bayreuth 7.231,00 km² 1.103.239 153
Frankonia Erdikoa Ansbach 7.244,85 km² 1.708.841 236
Frankonia Beherea Würzburg 8.530,99 km² 1.342.308 157
Frankonia Bavarian 23.006,84 km² 4.154.388 181


Hona hemen eskualdeko hiri nagusiak:

Hiria 2000ko bizt. 2005eko bizt. 2007ko bizt.
1. Nuremberg 488.400 497.254 503.110
2. Würzburg 127.966 133.188 135.212
3. Fürth 110.477 113.076 114.130
4. Erlangen 100.778 102.745 104.650
5. Bayreuth 74.153 74.137 73.097
6. Bamberg 69.036 69.934 69.884
7. Aschaffenburg 67.592 68.798 68.434
8. Schweinfurt 54.325 54.351 53.798
9. Hof 50.741 48.982 47.744
10. Coburg 42.427 42.015 41.283
11. Ansbach 40.450 40.510 40.330
12. Schwabach 40.125 38.630 38.753

Baden-Württemberg

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baden-Wurtemberg estatuak 2003an Region Franken izeneko eskualdea sortu zuen, gero Region Heilbronn-Franken izendatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Frankonia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy