Content-Length: 156188 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Ginea_Berria

Ginea Berria - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ginea Berria

Koordenatuak: 5°S 140°E / 5°S 140°E / -5; 140
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Asiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ginea Berria
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPuncak Jaya
Garaiera164 m
Motauharte
Luzera2.398 km
Zabalera400 km
Azalera785.753 km²
EponimoaGinea
Geografia
Map
Koordenatuak5°S 140°E / 5°S 140°E / -5; 140
UTC orduaPacific/Port_Moresby (en) Itzuli
Honen parte daaustraliar kontinentea
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Papua
Ur-gorputzaArafura itsasoa

Ginea Berria[1] (tok pisinez: Niugini; nederlanderaz: Nieuw-Guinea; indonesieraz: Papua edo, historikoki, Irian) Malaysiar artxipelagoko uhartea da, munduko bigarren handiena Groenlandiaren ondoren. Asiako hego-ekialdeko muturrean dago, Australiaren iparraldean. 786.000 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2000. urtean 6,4 milioi biztanle zituen.

Ginea Berria uhartean Australiaren iparraldean eta ekuatorearen hegoaldean dago. Iparraldean Ozeano Barea du, Salomon eta Bismarck itsasoak ekialdean, Koral itsasoa eta Torres itsasartea, eta Arafura itsasoa hego-mendebaldean[2].

Mendebaldetik ekialdera doan mendilerro batek, Ginea Berriko mendikateak, uhartearen bizkarrezurra eratzen du 1.600 kilometroan. Gailurrik gorenak uhartearen mendebaldean daude: Puncak Jaya (4.884 metro), Puncak Mandala (4.760 metro) eta Puncak Trikora (4.750 metro). Zuhaitz-muga 4.000 metrotan dago eta gailurretan glaziarrak daude, 1936tik aurrera atzerakada nabarmena izan duten arren[3].

Uharteak balio ekologiko itzela dauka biodibertsitateari dagokionez. Izan ere, planetako euri-oihan tropikal zabalenetako bat dauka, eta munduko espezieen % 5-10[4] (portzentaje hau AEB eta Australiakoen antzekoa da). Espezie asko endemikoak dira, hau da, bertan bakarrik daudela, eta milaka oraindik ezezagunak dira zientzialarientzat. Kalkuluen arabera, 300.000 intsektu, 15.000-20.000 landare, ur gezatako 200 arrain eta 760 hegazti espezie daude[5].

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko erdia Indonesiaren administraziopean dago, ekialdekoak Papua Ginea Berria herrialdea osatzen du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. New Guinea. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-24).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Andrew G., Joni L.; Kinkaid, Klein. Retreat of the Irian Jaya Glaciers from 2000 to 2002 as Measured from IKONOS Satellite Images. easternsnow.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-24).
  4. Nueva Guinea. global.mongabay.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-23).
  5. New Guinea animals and plants. wwf.panda.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ginea_Berria

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy