Content-Length: 91445 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Greziar_gurutze

Greziar gurutze - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Greziar gurutze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutze greziarra

Greziar gurutzea edo crux inmissa quadrata neurri bereko lau besoz osatutako gurutze bat da, angelu zuzenean mozten direnak.

Arkitekturan, nabea eta transeptuaren arteko mozketak, elizari, gurutze formako oinplano bat ematen dio. Gurutze greziarreko oinplanoa izaten du, nabeak eta transeptuak neurri berea dutenean eta luzeraren erdian mozten direnean. Hala ez denean, gurutze latindarreko oinplanoa duela esaten da.

Gurutze greziarreko oinplanoa, bizantziar arkitekturan ohikoa da: prototipo edo eredua, jada suntsitua dagoen Konstantinopoliseko Apostolu Santuen eliza da, ondoren Italian berregina Goi Erdi Aroan, baina ia erabat gurutze latindarragatik ordezkatua erromanikoa iritsi zenean. Bizantziar inspirazioko gurutze greziar oinplanoko eliza baten adibide ospetsu bat, Veneziako San Marko Basilika da.

Gurutze greziarreko oinplanoa, berriz hartu zen Italian Pizkunde garaian, oinplano zentraleko zenbait eraikin eraiki zirenean: Filippo Brunelleschik esperimentatu zuen San Lorenzo basilika (Florentzia)ren Sakristia Zaharrean eta Capilla dei Pazzin erabili zuen. Emaitzarekin sugestionatuak geratu ziren da Sangallo anaiak: lehenik, Giulianok, Santa Maria delle Carceri Basilika eraiki zuen Praton, ondoren, Antoniok, San Biagio eliza proiektatu zuen Montepulcianon; garai berekoak dira, baita ere, Todiko Kontsolazioaren Andre Mariaren Tenplua (zehazki norena den ezagutzen ez dena), eta Bramante eta Michelangelok Vatikanoko San Petri basilikarako egin zuten jatorrizko egitasmoa. Bramantek, mota hau, Italia iparraldean ere sartu zuen. Gurutze greziardun eliza baten beste eredu bat, Cellere herrian ikus daiteke, Viterbo probintzian, non Sant'Egidio eliza altxatzen den, Sangalloren eliza bezala ezagunago, berak proiektatu baitzuen.

Erromako Gesúren Elizarekin eta San Petriko egitasmoaren aldaketarekin, gurutze greziardun oinplanoko esperimentuak amaitu egin ziren, pizkundeko armonia bereizgarria, gurutze latindar formako oinplanoen bidez hobeto aplikatzeko. Baina, barroko garaian, Pietro da Cartonak, Luca eta Martina santuen eliza eraiki zuen Erroman, pixkat luzatutako gurutze greziar bat erabiliz. Gainera, gurutze greziar formako oinplano bezala har daitezke Erromako San Carlo ai Catinariko eliza eta Sorbonako kapera, Parisen.

Arte ortodoxoan eta Europa ekialdeko artean, gurutze greziarra, egundaino erabili da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Greziar_gurutze

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy