Hanna Schygulla
Hanna Schygulla | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chorzów, 1943ko abenduaren 25a (80 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Chorzów Paris |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Städtisches Luisengymnasium München (en) |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Deutsche Filmakademie (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
hannaschygulla.de | |
|
Hanna Schygulla (Chorzów Stary, Polonia, 1943) Alemaniako zinema-antzezlea da. 1966an, Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen, eta hark sortutako Antitheater antzerki-taldean hasi zen antzezle berehala. 1969tik 1974ra, Fassbinderren film guztietan agertu zen bigarren mailako antzezpenetan zein protagonista gisa; aipagarria da Die bitteren Tranen der Petra von Kant (1972) eta Effie Briest (1974) filmetan egindako lana. Urte batzuk telebistan eman ondoren, beste bi film egin zituen Fassbinderrekin: Die Ehe der Maria Braun (1979) eta Lili Marleen (1980), zeinek arrakasta handia izan baitzuten. Harrezkero, beste zuzendari ospetsu batzuekin lan egin izan du: Scola (La nuit de Varennes, 1982), Wenders (Flashe Bewegung , 1975), Godard (Passion, 1982), Wajda (Ein Liebe im Deutschland, 1983), Ferreri (Storia di Piera, 1983 eta Il futuro é donna, 1984). Beste film batzuk: Delta Force (1986), Forever, Lulu (1987), Schatten der Vergangenheit (1991), Das blaue Exil (1993), Das Mädchen deiner Träume (1998), La niña de tus ojos (1998, "Zure neskato begikoa"), Die Werckmeisterschen Harmonien (2000), Die blaue Grenze (2005), Winterreise (2006), Auf der anderen Seite (2007).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanna Schygulla |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |