Content-Length: 88574 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Heteroarau

Heteroarau - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Heteroarau

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Heteroaraua, hainbat mekanismoren bidez (medikoak, artistikoak, hezkuntzakoak, erlijiosoak, juridikoak...) praktika heterosexualak inposatzen dituen erregimen sozial, ekonomiko eta politiko bat da.  

Heterosexualitatea gizartearentzako beharrezkoa eta modelo bakarra balitz bezala aurkezten dute. Erregimenak honako mekanismo sozialak baliatzen ditu: marjinazioa, ikusezintasuna eta pertsekuzioa.

Genero binario eta hierarkizatudun sistema bat du oinarri gisa. Hemen, gizakia bi zatitan banatzen dela (gizona eta emakumea), erlazioak gizon eta emakumeen artean ematen direla eta sexu bakoitzak bere rolak dituela barneratzen dira. Ondorioz, heterosexualitatea hartzen da orientazio sexual onargarri bakartzat. 

Cathy J. Cohenek heteroaraua, erlazio heterosexualak pribilegiatu eta sustatzen dituen praktika eta instituzio bezala definitzen du. Bere obrak sexualitatearen garrantzia azpimarratzen du estruktura handiagoetan, hala nola, klasea, generoa eta arraza. Haren lanak sexualitate nahasi garrantzia nabarmentzen du botereko egitura nagusietan, arrazakoa bereizezina, generoa eta klaseko zapalketa.

Kontzeptuaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gayle Rubinen sexu/genero sistemaren ideian ditu hastapenak. Adrienne Rich izan zen heterosexualitate behartuaren erregimenaz hitz egin zuena, 1980an. Heteroarau terminoa Michael Warnerrek sortu zuen 1991an. 

Heteroaraua eta feminismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan, Monique Wittig eta Adrienne Rich bezalako feminista lesbianek diotenez, feminismoak heterosexualitate arrastoak ditu bere teoria eta praktika politikoetan.

Wittig hori baino urrunago joaten da, Estatu Batuetako kongresu batean hau esan zuenean: "lesbianak ez dira emakumeak, emakumeak beti gizonekin erlazioa duten izakiak bezala definitzen direlako". 

Hau esanez, Wittigen helburua, gorputza eta sexualiatearen gain zeuden problematikak pairatzea zen; hala nola, gizon/emakume binomioak duen arazoa. 

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Heteroarau

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy