Content-Length: 104065 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Induljentzia

Induljentzia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Induljentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Induljentziak eskaintzen dituen plaka Cittadellan, Gozo uhartean (Malta).
XVIII. mendeko induljentzia, Klemente XIII.a aita santuak emana.

Induljentzia, hau da, barkamena,[1] (latinezko "indulgentia"tik: 'ontasuna, onginahia, grazia, erremisioa, faborea') teologia katolikoaren kontzeptua da, bekatu, penitentzia, erremisio eta purgatorioaren kontzeptuei hertsiki lotua. Bere formulazio arruntean, bekatuaren zenbait ondorio, hala nola bekatuaren aldi baterako zigorra, baldintza jakin batzuetan, Elizaren ordezkari jakin batzuek haren erremisio eman dezakete; bekatuaren penitentzia bertan behera uztea da.[2][3]

Kontzeptu hau antzinako kristautasunetik dator eta bere praktika eta formulazioa denboran zehar garatu dira. Induljentzia ez da bekatu egiteko baimena, ezta etorkizuneko bekatuentzako barkamena ere.

Doktrina protestanteak ez du onartzen zeren eta ez baitu oinarri biblikorik. Horregatik, Erreformatik aurrera, eliza katolikoaren eremuan bakarrik garatu zen. Induljentzia ez da penitentzia bezalako sakramentua. Doktrina katolikoan, induljentziak, penitentziaren sakramentuak ez bezala, ez du bekatua bere baitan barkatzen, baizik eta fededunek bekatuaren ondorioak garbitu beharko lituzketen aldi baterako zigorretatik salbuesten du, dela bizitza lurtarrean zehar, dela purgatorioan hil ondoren.

Aita santuak, apezpikuek eta kardinalek eman diezaiekete, adibidez, otoitz jakin bat egiten dutenei, santutegi jakin bat bisitatzen dutenei, kultu-objektu jakin batzuk erabiltzen dituztenei, erromesaldi jakin batzuk egiten dituztenei edo beste erritu espezifiko batzuk betetzen dituztenei. Nolabait, ekintza horiek saritzeko modua da.

Bigarren mailako kontzeptu teologikoa bada ere, induljentziek kristautasunaren historian funtsezko garrantzia izan zuten bere garaian. XVI. mendean, hauen inguruko abusuak eta trafiko ekonomikoa izan ziren Martin Luterok eliza katolikoari aurre egiteko arrazoietako bat.

Erreferenteziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Induljentzia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy