Content-Length: 108956 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Kelvingrove_arte_museoa

Kelvingrove arte museoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kelvingrove arte museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelvingrove arte museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaGlasgow City
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1901
Webguneahttp://www.glasgowlife.org.uk/museums/kelvingrove/Pages/default.aspx

Kelvingrove arte museoa (ingelesez: Kelvingrove Art Gallery and Museum) Eskoziako Glasgow hirian dagoen museo bat da, Glasgowko Unibertsitatearen alboan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Kelvingrove Parkean izandako 1888ko Nazioarteko Erakusketak finantziatu zuen museoaren eraikuntza eta 1901ean ireki zituen ateak urte horretan izatekoa zen Glasgowko Nazioarteko Erakusketan Arte Ederren Jauregia izateko. Espainiar barroko estiloan eraiki zen Locharbriggseko hareharri gorria erabiliz.

2003 eta 2006 artean barnealdeko dekorazio guztia berrizteko itxita egon zen.

Bada kondaira bat jauregia alderantziz eraiki zela esaten duena eta ondorioz arkitektuak dorreetako batetatik bere burua bota zuela. Ez da egia ordea, izan ere Kelvingrove Parketik sartzeko asmoa izan baitzuen hasiera hasieratik.

MacLellan Galerietako artelanak dira gehienak. Aipatzekoa da munduko arma eta armadura bilduma handienetakoa daukala. Arteari dagokionez Europar margolari ezagunenen lanak ditu, besteak beste, Rembrandt, Gerard de Lairesse, Claude Monet, Renoir, Camille Pissarro, Vincent van Gogh, Mary Cassattenak... bai eta Salvador Dalíren Cristo de San Juan de la Cruz famatua ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kelvingrove_arte_museoa

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy