Keri Hilson
Keri Hilson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Decatur, 1982ko abenduaren 5a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Emory Unibertsitatea Tucker High School (en) Oxford College of Emory University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, kantugilea, dantzaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | rhythm and bluesa pop musika hip hop musika hip hop soul (en) R&B garaikidea crunk (en) |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Interscope Records Mosley Music Group (en) Zone 4 (en) |
kerihilson.com | |
|
Keri Lynn Hilson (Atlanta, Georgia; 1982ko abenduaren 5a[1]) Grammy sarirako izendatutako R&B-ko abeslari eta musikagile estatubatuarra da, egun Zone 4/Mosley Music Group/Interscope enpresak kontratatua. Keri The Clutch izenarekin ezagutzen den musikagileen eta ekoizleen kolektibo bateko kidea da. 2000ko hamarkadan zehar, Hilsonek rap-kantari eta abeslari ugarirentzako abestiak idatzi ditu, horien artean Britney Spears eta Ludacris. 2007an, Timbalandekin "The Way I Are" eta "Scream" arrakastetan kolaboratu zuen eta horrela hasi zuen bakarkako ibilbidea. Keri-k cameo batzuk egin ditu Usher, Ne-Yo eta Nelly abeslarien bideoklipetan, besteak beste.
Bere lehen diskoa, In a Perfect World ..., 2009 hasieran kaleratu zuen, "Energy", "Turnin' Me On", "Knock You Down" eta "I Like" bezalako arrakastak sortuz, azken honek arrakasta handia lortuz Alemanian, Zweiohrküken filmeko soinu bandaren parte baita.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilson Decatur-en (Georgia) jaio zen. [2] Tucker-eko (Georgia) Tucker High School-en ikasi zuen. Nerabezaroan Hilson pianoa eta kantua ikasi zuen, eta 14 urte zituela By D'Signe nesken taldeko kide izan zen.[3] Batxilergoan konpositore eta bigarren mailako ahots bihurtu zen eta Emoryko Unibertsitatean ikasi zuen, antzerkian espezializatuz.
2001-2007: Konposizioa eta bigarren mailako ahotsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keri Hilson bakarlari ezberdinentzako musikagilea da 2000. urtetik. Musika idatzi du Britney Spears, Xzibit, Toni Braxton, Mary J. Blige, Usher, Ciara, The Pussycat Dolls, Avant, Ruben Studdard, B5, Diddy, Chingy, Armand Van Helden, LeToya Luckett, Rich Boy, Shawn Desman, Kelly Rowland, Nicole Scherzinger, Lloyd Banks, Timbaland abeslarientzat eta oraindik kaleratu gabe dauden beste hainbatentzat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Twitter / KERI HILSON...: twam, u have to know the t. Twitter.com.
- ↑ Cordor, Cyril. Keri Hilson - Biography. .
- ↑ Breaking: Keri Hilson. .