Klaas-Jan Huntelaar
Dirk Jan Klaas Huntelaar (Drempt, 1983ko abuztuaren 12a) herbeheretar futbolari ohia da, aurrelari postuan aritzen zena.
PSV Eindhoven, De Graafschap, AGOVV Apeldoorn, Heerenveen, Amsterdamgo Ajax, Real Madrid eta AC Milan taldeetan jokatu zuen 2010ean FC Schalke 04rekin fitxatu aurretik. 2011–12 denboraldian Bundesligako golegile nagusia izan zen talde alemaniarrekin. Huntelaar ere Schalkeren historiako bigarren golegile nagusia da.
76 partida jokatu zituen Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin eta 42 gol sartu zituen. 2010eko Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen eta brontzezko domina lortu zuen 2014ko Munduko Futbol Txapelketan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ajax
- Eredivisie: 2018–19, 2020–21
- Herbehereetako futbol kopa: 2005–06, 2006–07, 2018–19
- Johan Cruyff Kopa: 2006
Schalke 04
- DFB-Pokal: 2010–11
- Alemaniako futbol superkopa: 2011
Herbehereak
- Munduko Futbol Txapelketa: txapeldunordea 2010rean, hirugarrena 2014an.