Konstantinoplako III. kontzilioa
Konstantinoplako III. kontzilioa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (grc) Γ΄ Σύνοδος της Κωνσταντινούπολης |
Mota | kontzilio ekumeniko |
Denbora-tarte | 680ko azaroaren 7a - 681eko irailaren 16a |
Argumentu nagusia | monotelismo |
Kokaleku | Konstantinopla |
Antolatzailea | Konstantino IV.a |
Partehartzaile kopuru | 300 |
Konstantinoplako III. kontzilioa edo Elizaren 6. Kontzilio Ekumenikoa 680ko azaroaren 7an hasi eta 681eko irailaren 16an amaitu zen. 300 gotzain inguruk parte hartu zuten bertan.
Kontzilio honen erabaki garrantzitsuena hau izan zen: Jesukristorengan bi borondate eta bi pertsona biltzen dira (jainkozkoa eta gizatiarra), baina ez daude elkarren arteko lehian; aitzitik, elkarren osagarri direla onartu zuten. Horrela monotelitismo izeneko doktrina (Jesukristok borondate bakarra zuela dioena) gaitzetsi zuten.