Content-Length: 131711 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Lepitzuli

Lepitzuli - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lepitzuli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepitzuli
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
FamiliaPicidae
GeneroaJynx
Espeziea Jynx torquilla
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,7 g
37 g
Zabalera26 cm
Kumaldiaren tamaina9,2
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora13 egun
Jynx torquilla

Lepitzulia (Jynx torquilla) pizidio edo okilen familiako hegaztia da, Eurasiako basoetan bizi dena, baita Euskal Herrian ere[1]. Okilen taldekoa izan arren, itxura eta portaeraz desberdina da: ez du enborrak mokoarekin zulatzeko okilen ohitura arrunta, eta lurrean ere gehiago ibiltzen da zuhaitzetan baino.

Tamaina ertaina du, 15-17 cm-ko gorputz luzera eta 25-27 cm-ko hego-zabalera[2]. Pisua, aldiz, 30 eta 45 g bitartekoa izan ohi da. Kolorazio oso kriptikoa du, tonu arre, marroi eta grisduna. Kolorazio horrek enborretan eta orbel artean kamuflaje ezinhobea eskaintzen dio. Bizkarraldean tonu grisak dira nagusi, eta sabelaldean kolore arrea. Hegoak, berriz, marroixkagoak izaten dira. Mokoa grisa da, txikia eta puntazorrotza. Burua grisaxka da, eta begietatik atzera marra ilunago bat hedatzen da. Ez dago bi sexuen arteko ezberdintasun morfologikorik.

Larre, fruta arbolen edota ibai ertzetako basoen presentzia behar du, bertan, zuhaitzetako zuloetan edota beste okilek eginiko habietan eraikitzen du berea, zuhaitz helduetan eta lurretik altuera gutxira. Intsektuak jaten ditu, eta hauen artean inurriak ditu gogokoen, baita harrak ere[3].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian eremu guztietan aurki daiteke, baina udan, espezie migratzailea baita. Izena lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkio[2]. Inguruko erdaretan ere ezaugarri horrek ematen dio izena: torcecuellos gaztelaniaz, torcol frantsesez. Arriskua nabaritzen duenean bihurritzen du gehien lepoa, eta une horietan, burua altxatua daukan sugearen itxura hartzen du, eboluzioak eman dion defentsa mekanismo bitxia[4].

Lepitxuliak sei azpiespezie ditu:

  • Jynx torquilla chinensis Hesse, 1911
  • Jynx torquilla himalayana Vaurie, 1959
  • Jynx torquilla mauretanica Rothschild, 1909
  • Jynx torquilla sarudnyi Loudon, 1912
  • Jynx torquilla torquilla Linnaeus, 1758
  • Jynx torquilla tschusii O. Kleinschmidt,1907

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hans-Günther Bauer, P. Berthold: Die Brutvögel Mitteleuropas. Bestand und Gefährdung. Aula, Wiesbaden 1997, S. 283f. ISBN 3-89104-613-8
  2. a b Alberdi, Antton. «Lepitzulia (Jynx torquilla)» www.euskalnatura.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  3. «[KOMUNITATEA Lepitzulia eta Antzandonbi arrunta»] https://aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  4. Chris Sharpe. (2014-07-29). Wryneck - imiiating a snake. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lepitzuli

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy