Content-Length: 148534 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Lucy_Stone

Lucy Stone - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lucy Stone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucy Stone

Bizitza
JaiotzaWest Brookfield1818ko abuztuaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBoston1893ko urriaren 19a (75 urte)
Hobiratze lekuaForest Hills Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
AitaFrancis Stone, Jr.
Ezkontidea(k)Henry Browne Blackwell  (1855eko maiatzaren 1a -  1909)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaOberlin College (en) Itzuli
Mount Holyoke College
Wilbraham & Monson Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea, abolitionist (en) Itzuli, sufragista eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioacongregationalist polity (en) Itzuli

Find a Grave: 991 Edit the value on Wikidata

Lucy Stone (West Brookfield, Massachusetts, 1818ko abuztuaren 13a - Boston, 1893ko urriaren 18a) estatubatuar hizlari eta aktibista izan zen. 1847an unibertsitatean diploma bat lortutako Massachusettseko lehen emakume bilakatu zen. Abolizionismo eta sufragismoaren aldekoa, hamahirugarren zuzenketan eta emakumeen bozkatzeko eskubidean lan egin zuen. Susan B. Anthony eta Elizabeth Cady Stantonekin batera, XIX. mendeko sufragisten "triunbiratuan" sartu zuten.[1] Amerikako Elkartean Esklabutzaren aurka aritu zen irakasle, eta klaseetan esklabotasunaren aurka eta emakumearen eskubideen alde egin zuen. 1869an Emakumeen Sufragioaren aldeko Amerikako Elkartea sortu zuen.[2]

Bederatzi neba-arrebetatik zortzigarrena zen. Hannah Matthews eta Francis Stone izan zituen gurasoak. Bere haurtzaroa Coy's Hillen, familia-granja batean eman zuen, West Brookfielden, Massachusetts-en.

Arte-batxillerra amaitzean eskola-irakaslea izan zen. 21 urterekin Ohioko College Oberlinen AEB ikasle afroamerikarrak eta emakumeak onartu zituen Estatu Batuetako lehen unibertsitatean hasi zen, 1833an presbiterianoek sortua. 1839an, Stone Massachusettseko gradu akademikoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.

1847an graduatu zen eta Elkarte Amerikarrean Esklabutzaren aurka irakasle lanetan hasi zen. Bere klaseetan esklabotza salatzen zuen eta emakumeen eskubideak ere defendatzen zituen.

1847an, emakumeen eskubideei buruzko lehen hitzaldi publikoa eman zuen, "Emakumearen Probintzia", Bowman Stone nebak gonbidatuta, bere elizan hitz egitera. Moldeak haustu zituen, emakume batek entzule mistoen aurrean ez baitzuen hitz egiten.

1850ean, Séneca Falls Konbentzioa New Yorken egin eta bi urtera, Massachusetts Worcest-en emakumearen eskubideen aldeko lehen Konbentzio Nazionala antolatu zuen. Hantxe ezagutu zuen bere senarra.

1855ean Henry B. Blackwell (1825-1909) esklabotzaren aurkako aktibistarekin ezkondu zen. Biek ezkontzan eskubide-berdintasuna izango zutela hitzeman zuten. Ezkondu eta urtebetera, lege diskriminatzaileen aurkako protesta eginez, Stonek bere ezkongabe-deitura berreskuratzea erabaki zuen, "nire izena nire nortasuna da eta ez dut galdu behar" idatzi zion senarrari gutun batean[3] eta ezkontzaren ondoren bere abizena mantendu eta erregistratutako lehen estatu batuarra izan zen.[4] . Senarra Elizabeth Blackwellen neba zen, emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta Estatu Batuetako lehen medikua. Lucyk eta Henryk alaba bakarra izan zuten: Alice Stone Blackwell (1857-1950) kazetaria, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.[5]

Esklabotasunaren aurka eta emakumeen botoaren alde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1861ean, New Jerseyko Emakumeen Elkarteko lehendakari hautatu zuten, eta Emakumeen Liga Nazionalaren fundatzaile izan zen. Liga horrek Estatu Batuetako Konstituziorako Hamahirugarren Zuzenketa sustatu zuen, 1865. urtean onartutako esklabotza indargabetu zuena.[3]

1869an, Bostonen, Emakumeen sufragioaren aldeko Amerikar Elkartea (American Woman Suffrage Association) sortu zuen, gizarte-erreformatzaileen taldetik abiatuta, zera uste baitzuten, esklabotza abolitzea beharrezkoa zen bezala, emakumeen eskubideak defendatzea ere bazela. Talde moderatua izan zen, Elizabeth Candy Stanton eta Susan B. Anthonyren Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionalaren taldea (National Woman Suffrage Association) baino militante txikiagokoa. Emakumeen botoa lortzeko kanpaina baino ez zuen egin, emakumeek jasaten zituzten beste diskriminazioez arduratu gabe.

Stonek eta senarrak Emakumearen egunkaria izeneko astekari feminista sortu zuten, non beren eta beste ekintzaile batzuen hitzaldiak argitaratzen zituzten. Stonek zenbait lege-kidegotan hitz egin zuen, emakumeei eskubide gehiago emango zizkieten legeak sustatzeko.[4]

1893an, 75 urte zituela, Bostonen hil zen. Urte horretan bertan, Estatu Batuetako Konstituzioaren zuzenketa bat onartu zen, estatu batzuetan boto eskubidea ematen zuena.[5]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2005, Bostonen estatua
  • Bostonen eskolari izena
  • 50 zigilua
  • Lucy Stone Home Site, West Brookfield eta Massachusettseko harrizko markatzailea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Riegel, Robert Edgar. (1970). American Women. Associated University Presses, 220 or. ISBN 0-8386-7615-4..
  2. «Lucy Stone» www2.oberlin.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  3. a b (Ingelesez) Editors, Biography com. «Lucy Stone» Biography (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. a b «Biografías - Sufragismo y Feminismo, 1789-1945» www.historiasiglo20.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  5. a b (Ingelesez) Blackwell, Alice Stone. (2001). Lucy Stone: Pioneer of Woman's Rights. University of Virginia Press ISBN 978-0-8139-1990-4. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucy Stone Aldatu lotura Wikidatan








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lucy_Stone

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy