Martxoaren 10
Itxura
Martxoaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita bederatzigarren eguna da, 70.a bisurteetan. 296 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 –
- Orreagako kolegiatan lapurtu eta hura suntsitu zuten Gaztelaren aldeko soldaduek.
- Amaiurko gazteluaren setioa amaitu zen nafarren porrotarekin. Gaztelako soldaduek gazteluaren murruak kanoikadaka suntsitu zituzten hainbat egunez gotorlekua setiatua eduki ondoren.
- 1978 – ETAk, Jose Maria Acedo Panizo, goardia zibil ohia erail zuen Donostian.
- 2014 – Donibane Lohizuneko Grand Hotel eraikinean sutea piztu eta emakume bat keaz itorik zendu zen.
- 2017 – Iruñerrian lurrikara jazo zen, Richter eskalan 4,3-4,5 neurri artekoa.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1524 – Gil González Dávilaren espedizioa Nikaraguara abiatu zen. Hondurasko kostaldearen aurrean zeudela ekaitz handiak harrapatu zituen eta biratu behar izan zuten. Puerto Caballos (gaur egun Puerto Cortés) eta San Gil de Buena Vista sortu zuten.
- 1535 – Tomas de Berlangak Galapagoak aurkitu zituen.
- 1906 – Lenstik gertu Europako meatze-istripurik larriena izan zen, 1.099 hildako eragin zituena.
- 1952 – Fulgencio Batista diktadoreak boterea berreskuratu zuen Kuban.
- 2005 – Gari Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.
- 2010 – Putinek alde egin behar du webgunea sortu zuten Errusian.
- 2011 – Txinako Yunnan probintzian egondako 5,8 graduko lurrikaran hogeita bost pertsona hil ziren.
- 2019 – Ethiopian Airlines konpainiako Boeing 737 bat Addis Abeba inguruan erori zen. Bertan zioazen 157 pertsonak hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1966 – Donostiako Jazzaldiaren lehen ekitaldia ospatu zen.
- 2005 – 14. Korrikari hasiera eman zitzaion Orreagan, martxoaren 20an Bilbon amaitu zelarik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1938 – Jezebel ("Jezabel") filma estreinatu zen, William Wylerek zuzendu eta Bette Davis, Henry Fonda, George Brent, Margaret Lindsay, Donald Crisp eta Fay Bainter aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1949 – Little Women ("Emakumetxoak") filma estreinatu zen, Mervyn LeRoyek zuzendu eta June Allyson, Peter Lawford, Janet Leigh, Margaret O'Brien, Mary Astor, Elizabeth Taylor, Rossano Brazzi eta C. Aubrey Smith aktoreek antzeztu zuten.
- 2024 – 96. Oscar Sarien ekitaldia ospatu zen Hollywoodeko Dolby Antzokian. Oppenheimer filmak zituen izendapen gehien, hamahiru, eta Sari gehien ere film berak eskuratu zituen, zazpi.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1784 – María del Pilar Acedo, Ohianederko Markesa, kulturzale eta poeta (h. 1869).
- 1820 – Pedro Luro, baxenafar enpresaria (h. 1890).
- 1844 – Pablo Sarasate, iruindar biolinista (h. 1908).
- 1885 – Tamara Karsavina, errusiar dantzaria (h. 1978).
- 1902 – Pedro Maria Irurtzun, nafar argazkilaria (h. 1958).
- 1903 – Crescente Olariaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1981).
- 1905 – Juan Ibáñez Lugea, nafar militarra (h. 1969).
- 1927 – Joxe Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (h. 2009).
- 1931 – Jose Antonio Arana, bizkaitar ikertzaile, euskalari eta euskaltzaina (h. 2011).
- 1932 – Jose Luis Olaetxea Albistur, apaiz, organista eta musikaria (h. 2021).
- 1934 – Imanol Urbieta, zarauztar musikari eta idazlea (h. 2016).
- 1936 – Juan Zubiaurre, gipuzkoar futbolaria (h. 2011).
- 1941 – Jokin Otamendi, gipuzkoar abokatu eta legelaria.
- 1945 – Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (h. 2015).
- 1954 – Joël Goyheneix, zuberotar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistakoa.
- 1957 – Txomin Badiola, bizkaitar artista eta arte irakaslea.
- 1959 – Pako Sudupe, gipuzkoar idazlea.
- 1968 – Elena Pérez, bizkaitar txistularia, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria (h. 2021).
- 1978 – Mario Arranz, bizkaitar arraunlaria.
- 1979 – Unai Barazabal, nafar txirrindulari ohia.
- 1982 – Patricia Rodríguez Barrios, gipuzkoar enpresaburua eta kirol talde-zuzendaria.
- 1988 – Gorka Otaegi, gipuzkoar irrati esataria.
- 1991 – Haizea Martiartu, bizkaitar saxofoi-jotzaile eta irakaslea, moldatzailea eta konpositorea.
- 1993 – Eneko Undabarrena, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Imanol Artiñano, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Nahikari García, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 – Mikel Kortazar, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Ewan Urain, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1415 – Vasili II.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (h. 1462).
- 1452 – Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa (h. 1516).
- 1503 – Fernando I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1564).
- 1628 – Marcello Malpighi, italiar sendagilea eta anatomista (h. 1694).
- 1695 – Adrien Manglard, frantziar margolari eta marrazkilaria (h. 1760).
- 1709 – Georg Wilhelm Steller, alemaniar boranikari, zoologo, sendagile eta esploratzailea (h. 1746).
- 1749 – Lorenzo Da Ponte, italiar abenturazalea eta idazlea (h. 1838).
- 1760 – Leandro Fernández de Moratín, espainiar poeta, antzerkigile eta jakituna (h. 1828).
- 1762 – Jeremias Benjamin Richter, alemaniar kimikaria (h. 1807).
- 1772 – Friedrich von Schlegel, alemaniar idazlea (h. 1829).
- 1776 – Luisa Mecklenburg-Strelitzekoa, Prusiako erregina ezkontidea (h. 1810).
- 1786 – José María Vargas, Venezuelako presidentea (h. 1854).
- 1787 –
- William Etty, ingeles margolaria, gertaera historikoak margotzeagatik ospetsua (h. 1849).
- Francisco Martínez de la Rosa, espainiar politikari eta idazlea (h. 1862).
- 1788 – Joseph Eichendorff, alemaniar poeta (h. 1857).
- 1791 –
- Manuela Malasaña, madrildar brodatzailea, maiatzaren 2ko altxamenduko biktimetako bat (h. 1808).
- Ángel de Saavedra, espainiar idazle, antzerkigile, poeta, margolari eta politikaria (h. 1865).
- 1794 – Henriette d'Angeville, Mont Blanc gailurrera iritsi zen bigarren emakumea (h. 1871).
- 1796 – Julia Catherine Beckwith, kanadar idazlea (h. 1867).
- 1810 – Samuel Ferguson, irlandar poeta (h. 1886).
- 1833 – Pedro Antonio de Alarcón, espainiar idazlea (h. 1891).
- 1835 – William Ireland Knapp, estatubatuar filologoa eta euskalaria (h. 1908).
- 1845 – Alexandro III.a Errusiakoa, Errusiako Tsarra (h. 1894).
- 1847 – Kate Sheppard, Zeelanda Berriko sufragista ospetsu eta eragin handikoa (h. 1934).
- 1853 – Thomas Mackenzie, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1930).
- 1854 – Miquel Costa i Llobera, mallorcar poeta.
- 1867 – Hector Guimard, frantziar arkitekto eta diseinatzailea eta Art Nouveau estiloko figura nabarmena (h. 1942).
- 1873 – Jakob Wassermann, alemaniar idazlea (h. 1934).
- 1878 –
- Amelia Cuñat Monleon, espainiar marrazkilaria, zeramikaria eta bildumazalea (h. 1946).
- Karel van de Woestijne, flandriar idazlea (h. 1929).
- 1879 – Hans Luther, Alemaniako kantzilerra (h. 1962).
- 1888 – Barry Fitzgerald, irlandar aktorea (h. 1961).
- 1892 –
- Arthur Honegger, suitzar musikagilea (h. 1955).
- Gregory La Cava, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1952).
- 1908 – Sofia Montaner Arnau, Vansa haraneko trementinaire katalana. lanbide horretan azkena (h. 1996).
- 1911 – Marita Camacho Quirós, costarricar emakume supermendebetekoa.
- 1913 – Adam Schaff, poloniar filosofoa eta soziologoa (h. 2006).
- 1914 – Ernst Brugger, Suitzako presidentea (h. 1998).
- 1920 –
- Marcial Maciel, mexikar apaiza, Regnum Christiren eta Kristoren Legioaren sortzailea eta pederastiagatik salatua (h. 2008).
- Boris Vian, frantziar idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria (h. 1959).
- 1921 – Gabriel Jackson, estatubatuar historialaria (h. 2019).
- 1923 – Val Logsdon Fitch, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (h. 2015).
- 1924 – Jin Yong, txinatar eleberrigile, kazetari eta historialaria (h. 2018).
- 1925 – Manolis Anagnostakis, greziar poeta (h. 2005).
- 1928 –
- Sara Montiel, espainiar aktore eta abeslaria (h. 2013).
- James Earl Ray, Martin Luther Kingen hilketaren erruduntzat joa (h. 1998).
- 1934 – Gergely Kulcsár, hungariar xabalina jaurtilaria (h. 2020).
- 1935 – José Antonio Labordeta, aragoiar poeta, abeslari, irakasle, idazle eta politikaria (h. 2010).
- 1936 –
- Joseph Blatter, suitzar kirol administratzailea eta FIFAko presidente ohia.
- Manuel Vicent, espainiar idazlea.
- 1937 – María Kodama, argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea (h. 2023).
- 1938 – Venetia Stevenson, britainiar-estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1939 – Irina Press, sobietar atleta (h. 2004).
- 1940 –
- Lorenzo Aillapán, poeta, aktore, zinema-ekoizle, antropologo, maputxe hizkuntzaren irakasle eta artisau maputxea.
- Chuck Norris, estatubatuar aktorea eta borroka-artista.
- 1941 –
- Ferdinand Růžička, austriar fisikaria.
- George P. Smith, estatubatuar kimikaria, 2018ko Kimikako Nobel Saria.
- 1945 – Víctor Joy Way, Peruko lehen ministro ohia.
- 1947 –
- Dónal Lunny, irlandar musikari eta abeslaria.
- Andrew Parrott, britainiar orkestra-zuzendaria.
- 1952 – Morgan Tsvangirai, Zimbabweko lehen ministroa (h. 2018).
- 1953 – Paul Haggis, kanadar zinema gidoigilea eta zuzendaria.
- 1955 –
- Enrique San Francisco, espainiar aktore eta umorista (h. 2021).
- Jesús Suárez Cueva, espainiar txirrindulari ohia.
- 1957 – Osama bin Laden, diruduna eta Al-Kaida islamdar erakunde terroristaren burua (h. 2011).
- 1958 – Sharon Stone, estatubatuar aktorea.
- 1960 – Àngels Ponsa, kataluniar irakasle eta politikaria.
- 1964 –
- Neneh Cherry, suediar rap abeslari, disk jockey eta irrati esataria.
- Eduardo printzea, Edinburgoko dukea, Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren semea.
- 1966 – Edie Brickell, estatubatuar abeslari eta abesti idazlea.
- 1967 – Concha Andreu, Errioxako presidentea.
- 1968 - María Jose Escrivà, valentziar irakaslea, poeta eta narratzailea.
- 1972 – Josep González Cambray, Kataluniako Generalitateko Gobernuko Hezkuntza sailburua.
- 1973 – Eva Herzigová, txekiar top-model ohia.
- 1976 –
- Vanessa Atkinson, herbehereetar squash-jokalari ohia.
- Eladio Jiménez, espainiar txirrindularia.
- 1977 – Shannon Miller, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- 1978 – Marta Torné, kataluniar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1981 – Samuel Eto'o, kamerundar futbolaria.
- 1983 –
- Lashinda Demus, estatubatuar atleta, 400 m hesi-lasterketan aditua.
- Janet Mock, estatubatuar idazle, telebista aurkezle eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1984 – Olivia Wilde, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1988 – Ivan Rakitić, suitzar-kroaziar futbolaria.
- 1989 – Alba Cid, galiziar poeta eta idazlea.
- 1991 – Taisia Bekbulatova, errusiar kazetari eta editorea.
- 1992 –
- Natali Germanotta, estatubatuar moda-diseinatzailea eta estilista.
- Emily Osment, estatubatuar aktore, abeslari eta konpositorea.
- 1993 – Tatiana Calderón, 1 Formulako kolonbiar pilotua.
- 1994 – Bad Bunny, puertorricar reggaeton eta trap abeslari eta konposatzailea.
- 1997 –
- Ana Carrasco, espainiar motoziklismo-pilotua.
- Sara Khadem, irandar xake jokalaria.
- 1999 – Jorge Martínez-Losa, errioxar futbolaria.
- 2002 – Jevhen Malyxev, ukrainar biatleta eta militarra (h. 2022).
- 2005 - Wang Lanjing, txinatar gimnasta erritmikoa.
- 2010 – Ryan Kiera Armstrong, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1039 – Oto II.a Gaskoiniakoa, Baskonia eta Akitaniako dukea.
- 1889 – Antonio Trueba, bizkaitar idazlea (j. 1819).
- 1974 – Ignacio Olague, euskal idazle, historialari eta paleontologoa, Xàtivan (j. 1903).
- 1984 – Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua, Madrilen (j. 1918).
- 1992 – Luis Usoz, euskal belar hockey jokalaria (j. 1932).
- 1993 – Libe Altuna, bizkaitar irakaslea eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea (j. 1916).
- 2010 – Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria (j. 1930).
- 2014 – Nicolás Mentxaka Fernández, bizkaitar futbolaria (j. 1939).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 483 – Sinplizio, Aita santua.
- 1510 – Johann Geiler von Kaysersberg, alemaniar sermolaria eta apaiza (j. 1445).
- 1637 – Raymond de Montaigne, Frantziako apezpikua (j. 1581).
- 1766 – Jane Colden, estatubatuar botanikaria, Estatu Batuetako lehendabiziko emakumezko botanikaritzat hartua (j. 1724).
- 1792 – John Stuart (Buteko III. kondea), Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1713).
- 1796 – William Chambers, ingeles arkitekto eta marrazkilaria (j. 1723).
- 1819 – Friedrich Heinrich Jacobi, alemaniar filosofo eta idazlea, existentzialismoaren aitzindaritzat hartua (j. 1743).
- 1820 – Georges Joseph Dufour, frantziar jenerala (j. 1758).
- 1823 – George Elphinstone, Britainia Handiko almirantea eta Keitheko I. bizkondea (j. 1746).
- 1825 – Karl Mollweide, alemaniar matematikari eta astronomoa, bere izena daraman formula aurkitu zuen (j. 1774).
- 1826 – Joanes VI.a Portugalgoa, errukibera, Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea (j. 1767).
- 1832 – Muzio Clementi, italiar musikagilea (j. 1752).
- 1855 – Karlos Maria Isidro Borboikoa, Espainiako infantea eta lehendabiziko erregenahi karlista (j. 1788).
- 1861 – Taras Xevtxenko, ukrainar poeta, margolari eta humanista (j. 1814).
- 1864 – Maximiliano II.a Bavariakoa, Bavariako erregea (j. 1811).
- 1872 – Giuseppe Mazzini, italiar politikari, kazetari eta abertzalea (j. 1805).
- 1886 – Samuel Urrabieta, espainiar marrazkilari eta ilustratzailea (j. 1853).
- 1898 – Maria Eugenia Jesusena, frantziar lekaidea, Jasokundearen Kongregazioaren sortzailea (j. 1817).
- 1910 – Carl Reinecke, alemaniar Erromantizismoko musikagile, orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (j. 1824).
- 1913 – Harriet Tubman, Amama Moises, afroamerikarren askatasunerako borrokalaria (j. c. 1822).
- 1922 – Harry Kellar, estatubatuar ilusionista eta magoa (j. 1849).
- 1923 – Salvador Seguí el Noi del Sucre, kataluniar sindikalista (j. 1887).
- 1932 – Paolo Boselli, Italiako lehen ministroa (j. 1838).
- 1937 – Yevgeny Zamyatin, errusiar idazlea (j. 1884).
- 1940 – Mikhail Bulgakov, sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1891).
- 1947 – Harukichi Hyakutake japoniar jenerala (j. 1888).
- 1948 –
- Zelda Fitzgerald, estatubatuar socialite eta eleberrigilea (j. 1900).
- Jan Masaryk, txekoslovakiar politikari eta diplomazialaria (j. 1886).
- Eugen Slutski, errusiar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1880).
- 1962 – Joan March, espainiar finantza-gizona (j. 1880).
- 1966 –
- Mari Sandoz, estatubatuar idazlea, biografoa eta irakaslea (j. 1896).
- Frits Zernike, herbeheretar fisikaria, 1953ko Fisikako Nobel Saria (j. 1888).
- 1973 – Robert Siodmak, alemaniar-estatubatuar zinemagilea (j. 1900).
- 1977 – Willem Schermerhorn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1894).
- 1985 – Konstantin Txernenko, Sobietar Batasunako burua (j. 1911).
- 1986 – Ray Milland, galestar aktorea (j. 1907).
- 1988 –
- 1995 – Ovidi Montllor, valentziar kantautore eta aktorea, Nova Cançó katalanezko musika mugimenduaren partaidea (j. 1942).
- 1998 – Lloyd Bridges, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 1999 – Oswaldo Guayasamín, ekuadortar pintore eta eskultorea (j. 1919).
- 2011 – David Viñas, argentinar eleberrigilea (j. 1927).
- 2012 –
- Jean Giraud, Moebius, frantziar komikigilea (j. 1938).
- Frank Sherwood Rowland, estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- 2016 –
- Anita Brookner, ingeles eleberrigile eta arte-historiagilea (j. 1928).
- Abdul Razzaq as-Sawsa, Libiako estatuburua (j. 1933).
- 2017 – John Surtees, ingeles pilotua, automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra (j. 1934).
- 2018 – Hubert de Givenchy, frantziar jostuna (j. 1927).
- 2021 –
- Hamed Bakayoko, Boli Kostako lehen ministroa (j. 1965).
- Manuel Saturnino da Costa, Ginea-Bissauko lehen ministroa (j. 1942).
- Ali Mahdi Muhammad, Somaliako 4. presidentea (j. 1939).
- 2022 –
- John Elliott, britainiar historialari eta hispanista (j. 1930).
- Jürgen Grabowski, alemaniar futbolaria (j. 1944).
- 2023 – Niall Brophy, irlandar errugbilaria (j. 1935).
- 2024 – Percy Adlon, alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ainize/Ainhize/Ainitze, Ainere/Ainire eta Ezti/Eztiñe.
- Emakumezko Epaileen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |