Content-Length: 118138 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/NCAA

NCAA - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

NCAA

Wikipedia, Entziklopedia askea
NCAA
Datuak
Izen ofiziala
National Collegiate Athletic Association eta Intercollegiate Athletic Association of the United States
Izen laburraNCAA
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea eta kirol-federazioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaAmerican Council on Education (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaMark Emmert (en) Itzuli eta Charlie Baker (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1906
webgune ofiziala
Facebook: ncaastudents Twitter: NCAA Instagram: ncaasports Youtube: UChy2SdUn8Jl3H2NQ3801kMQ Edit the value on Wikidata

NCAA, National Collegiate Athletic Associationen siglak dira, AEBetan, unibertsitateetako kirol egitarau gehienak antolatzen dituzten 1200 instituzio, konferentzia, erakunde eta pertsonez osatutako elkarte bat dena. Gaur egun, bere egoitza, Indiana estatuko hiriburua den Indianapolisen du.

Bere aurrekaria, Estatu Batuetako Atletismoko Kolegioarteko Elkartea (IAAUS bere ingelesezko siglengatik), 1906ko martxoak 31n sortua izan zen, Estatu Batuetan kirol amateurraren arauak finkatzeko. Bere sorrera, garai hartan AEBetako presidentea zen Theodore Rooseveltek iradoki zuen, futbol unibertsitarioan gertatzen ari ziren lesio larri eta heriotz ugariengatik zuen arduraren ondorioz. IAAUS, ondoren, 1910ean, NCAA bihurtu zen.

1980ko hamarkadararte, elkarteak ez zuen emakumeentzako kirolik. 1982an, ordea, NCAAko maila guztiek eskaintzen zituzten emakumeentzako txapelketa nazionalak.

1973an, NCAAk, bere kideak hiru mailatan banatu zituen: I. Maila, II. Maila eta III. Maila. NCAAren araupean, I. eta II. mailetako unibertsitateek, ikasleei bekak eman diezazkie kirolen bat egiteagatik. III. mailako unibertsitateek, ordea, ezin ditzakete beka horiek eman.

NCAA ez da bere arloko elkarte bakarra Estatu Batuetan, diferentzia handiarekin, handiena bada ere, baizik eta National Association of Intercollegiate Athletics edo NAIA ere existitzen dela. Kanadan, Canadian Interuniversity Sport edo CIS dago.

2006ko txapeldunen zutoihalak NCAAko txapeldunen aretotik zintzilik, Indianapolisen

NCAAren egitura legegilea, kabinet eta komiteetan delegatua dago, unibertsitateetako ordezkariek osatzen dituztenak. Hauek, aldi berean, azpi-komiteetan banatuak daude. Araudiak, handik Administrazio Kontseilura pasatzen dira, kabinet eta komite guztiak gainbegiratzen dituena eta unibertsitateetako ordezkariak ere hartzen dituena, kirol zuzendari eta aholkulari akademiko bezala. Administrazio kontseiluko legedia, Board of Directorsera pasatzen da, unibertsitateetako errektoreek osatzen dutena, behin betiko onartua izateko.

NCAAko langileek, euskarria ematen dute, gida, kontaktu, ikerlari eta harreman gisa aritzen da komunikabideekin. NCAAko egungo presidentea, Myles Brand da, Indianako Unibertsitateko antzinako zuzendaria.

NCAAk onartutako kirolak honako hauek dira:

1961 arte, kirol hauen artean, boxeoa ere bazegoen.

NCAAk gainbegiratzen ez dituen praktikatzen diren beste kirol unibertsitario batzuetan, lehiaketa arautzen duten erakunde baliokideak daude. Adibidez:

Kirola Antolatzailea
Bela Inter-Collegiate Sailing Association of North America (ICSA)
Patin hockeya National Collegiate Roller Hockey Association (NCRHA)
Hipika Intercollegiate Horse Show Association (IHSA)
Errugbia USA Rugby
Squasha United States College Squash Association (CSA)

Konferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 mailek, euren kideak konferentzia ezberdinetan taldekatzen dituzte. Mailak honako hauek dira:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/NCAA

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy