Content-Length: 129582 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Seleuko_I.a_Nikator

Seleuko I.a Nikator - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Seleuko I.a Nikator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seleuko I.a Nikator

Seleukotar agintaria

K.a. 312 - K.a. 281 - Antioko I.a Soter
Bizitza
JaiotzaEuropos (en) ItzuliK.a. 358 aldean
HeriotzaLisimakiaK.a. 281 aldean (76/77 urte)
Hobiratze lekuaSeleuzia Pieria
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaPtolomeo Zerauno
Familia
AitaAntioko
AmaLaodize Mazedoniakoa
Ezkontidea(k)Apama (en) Itzuli
Estratonize
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeleukotarrak
Seleukotar Inperioa
Hezkuntza
Hizkuntzakkoinéa
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Seleuko I.a Nikator (antzinako grezieraz: Σέλευκος Νικάτωρ, Séleukos Nikátōr, «Seleuko Garailea»; Europus, Mazedonia, K.a. 358 aldean - Lisimakia, Trazia, K.a. 281 aldean) Alexandro Handiaren jenerala eta Seleukotar Inperioaren sortzailea izan zen.

Antioko izeneko Filipo II.aren jeneral baten semea zen. Alexandro Handiaren gudarosteko ofiziala zelarik, Asiako kanpainian nabarmendu zen. Alexandro hil zenean (K.a. 323), Perdikas-en aurkako borrokan esku hartu zuen (K.a. 321), eta inperioaren zatiketan Babiloniaren gobernua egokitu zitzaion. Antigono Monoftalmosen aurka jardun behar zuen diadokoen –Seleuko, Ptolomeo, Kasandro, Lisimako– elkartearen eragilea izan zen. K.a. 316an Babiloniatik ihes egin behar izan zuen. 312an, ordea, Ptolomeoren gudarostearekin bat eginik, Antigonoren seme Demetrio Poliorzete garaitu zuen Gazan, eta berriro eskuratu zuen Babilonia.

K.a. 305ean errege (basileus) izendaturik, India aldera hedatu zuen bere mendeko lurraldea. Gero, Persia eta Baktriana hartu zituen, eta mendebaldera jo zuen. Berriro Ptolomeo, Kasandro eta Lisimakorekin elkarturik, K.a. 301ean Antigono garaitu zuen Ipsosko guduan (Frigia). Hiriburua Seleuziatik Oronteseko ertzetan eraikitako Antiokiara eraman zuen, Mediterraneoaren gaineko nagusigoa lortzearren. Siriako hegoaldearen jabetza zela medio, Seleuko Demetrio Poliorzeterekin elkartu zen Ptolomeoren eta Lisimakoren kontra. K.a. 285ean, alabaina, Demetrio preso hartu zuen. 281ean Lisimakori garaiturik, haren erresumaz jabetu zen. Mazedoniaren kontra jo zuen ondoren, baina Ptolomeo Zeraunok hil zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seleuko I.a Nikator Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Kargu berria
Seleukotar enperadorea
K.a. 305-K.a. 281
Ondorengoa
Antioko I.a Soter








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Seleuko_I.a_Nikator

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy