Content-Length: 127388 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Shohei_Imamura

Shohei Imamura - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Shohei Imamura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shohei Imamura

(1963)
Bizitza
JaiotzaTokio1926ko irailaren 15a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio2006ko maiatzaren 30a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, irakaslea eta errealizadorea
Lantokia(k)Japonia
Jasotako sariak

IMDB: nm0408076 Allocine: 499 Allmovie: p95413 Edit the value on Wikidata

Shohei Imamura (japonieraz: 今村 昌平 Imamura Shōhei?, Tokio, 1926ko irailaren 15aibidem, 2006ko maiatzaren 30a) Japoniar zinegilea izan zen.

Nekazaritza- eta, batez ere, historia-ikasketak egiten ari zela, antzerki-lanak idatzi eta zuzendu zituen unibertsitatean. 1951 urtean Schochiku estudiotan sartu zen, eta zuzendari-laguntzaile lanetan aritu zen. Nusumareta yokubo (1958, Desio lapurtuak) eta Hateshinaki yokubo (1958, Desio ase ezinak) izan ziren Imamuraren lehen filmak. Imamuraren estilo barrokoak, eta gizarteaz eta erotismoaz zituen kezkek indar bizia eman zieten hirurogeiko hamarkadan egin zituen filmei. Buta to gunkan (1961, Neskatxak eta gangsterrak); Nippon Konchuki (1963, Emakume-intsektua); Jinruigaku nuymon (1966, Pornografoa), eta Kamigami no fukaki yokubo (1968, Jainkoen desio bizia). 1965 urtean Imamura Productions izeneko zinema ekoizpen-etxea sortu zuen, eta harentzat egin zituen hurrengo lan gehienak. Hirurogeita hamarreko hamarkadan telebistarako lan egin zuen batik bat, eta bi film bakarrik egin zituen: Nippon sengoshi Madamu onbora no seikatsu (1970, Gerraondoko Japoniaren historia taberna bateko zerbitzari baten hitzetan) eta Fukushu suru wa watenniari (1979, Mendekua nirea dut). Laurogeita hamarreko hamarkadan lan gutxiago egin zuen, baina ezagun bihurtu zen mundu osoan. Garai hartako filmak ditu: Eijanaika (1980); Narayama-bushi ko (1983, Narayamako balada), Zegen (1987, Burdeletako nagusia) eta Kuroi ame (1989, Euri beltza), guztiak errealismo gordinez eginak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Shohei_Imamura

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy