Content-Length: 85791 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Studebaker

Studebaker - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Studebaker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Studebaker
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli eta negozioa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1852
SorlekuaSouth Bend
Desagerpena1968

Studebaker Corporation edo, besterik gabe, Studebaker, kamioi eta automobil fabrikatzaile estatubatuarra izan zen, Indiana estatuko South Bend hirian zuen egoitza. Konpainia 1852an sortu zen. Hasiera batean nekazaritza eta meatzaritzako produktuak garraiatzeko bagoien fabrikatzailea zen. Armadarako lan egiten zuen eta hil-autoak ere eraiki zituen.

Studebaker 1902an sartu zen automobilgintzan ibilgailu elektrikoekin eta 1904an gasolinazko ibilgailuekin, "Studebaker Automobile Company" izenarekin salduta. 1911ra arte beste fabrikatzaile batzuekin elkarlanean aritu zen.

Studebakerrek guztiz fabrikatutako gasolinazko lehen autoak 1912ko abuztuan merkaturatu ziren. Hurrengo 50 urteetan, konpainiak ospe inbidiagarria lortu zuen bere ibilgailuen kalitateagatik eta fidagarritasunagatik. South Bend-eko lantegiak 1963ko abenduaren 20an utzi zuen ekoizpena eta azken Studebaker autoa Hamilton plantatik atera zen, Ontarion, Kanadan, 1966ko martxoaren 16an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Studebaker

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy