Tankredo Siziliakoa
Tankredo Siziliakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lecce, 1138 |
Herrialdea | Siziliako Erresuma |
Heriotza | Palermo, 1194ko otsailaren 20a (55/56 urte) |
Hobiratze lekua | Palermoko katedrala |
Familia | |
Aita | Roger III, Duke of Apulia |
Ama | Emma de Lecce |
Ezkontidea(k) | Sibylla of Acerra (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Goiuriko etxea |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Tankredo (Lecce, 1138 – Palermo, 1194ko otsailaren 20a) Siziliako erregea izan zen 1189tik 1194ra.
Roger III.a Apuliakoaren eta bere maitale Emmaren seme bastardo izan zen. Amaren aldeko aitonarengandik Lecceko konde titulua jaso zuen. 1161eko martxoaren 9an bere osaba Simon Tarantoko Printzearekin elkartu zen eta Errege Jauregia inbaditu zuten, Gilen I.a erregea eta Margarita erregina eta haien semeak atxilotu zituzten eta musulmanen hilketa bultzatu zuten. Matxinadak porrot egin zuen eta Tankredo Konstantinoplara erbesteratu zen. 1166an itzuli zen Siziliara, Gilen II.a lehengusua errege berria koroatu zutenean.
1174an flota bat zuzendu zuen Egiptoren aurka, baina Siziliara itzuli zen Saladino agertu ondoren. Hurrengo urteetan flotak zuzendu zituen Bizantziar Inperioaren eta Zipreren aurka, eta Lecceko gobernadore izendatu zuten.
119an Gilen II hil ondoren Tankredo matxinatu egin zen eta bere burua errege aldarrikatu zuen. Hurrengo urtean koroatu zuten. 1190ean, Siziliara gurutzatuen armada batekin iritsitako Rikardo I.a Ingalaterrakoarekin akordio bat sinatu zuen.
Rikardorengandik libratu ondoren, bere izeba Konstanzari aurre egin behar izan zion, Siziliako tronua eskatzen baitzuen, eta harekin borroka luze bat izan zuen, Konstanza harrapatzearekin amaitu zena.
Sibila Acerrakoarekin ezkondu zen eta Roger III.aren eta Gilen III.aren gurasoak izan ziren.