Ted Danson
Ted Danson | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Bridge Danson III |
Jaiotza | San Diego, 1947ko abenduaren 29a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Edward Bridge Danson, Jr. |
Ama | Jessica MacMaster |
Ezkontidea(k) | Mary Steenburgen (1995eko urriaren 7a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Carnegie Mellon Unibertsitatea 1972) Arte Ederren gradu Kent School (en) Stanford Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, telebista-ekoizlea eta zinema ekoizlea |
Altuera | 74 hazbete |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Edward Bridge "Ted" Danson III (1947ko abenduaren 29a, San Diego, Kalifornia) estatubatuar zinema eta telebistako aktore bat da. Kalifornian jaio arren, gaztaroa Arizonan igaro eta gaur egun Kaliforniako Los Angeles hiria eta Massachusetts estatuko Chilmark udalerriaren artean bizi da. 1995. urteaz geroztik Mary Steenburgen aktorearekin ezkondua dago.
1980ko hamarkadan nagusiki Cheers telesaileko protagonista izateagatik ospetsu bilakatu zen, 1990ko hamarkadan Becker telesaila antzeztu zuen, eta ondoren CSI: Crime Scene Investigation eta CSI: Cyber telesailak antzeztu izan ditu.
Zineman berriz film ugari anteztu ditu, nagusiki komediak, tartean The Onion Field (1979), Body Heat (1981), Creepshow (1982), Little Treasure (1985), Just Between Friends (1986), A Fine Mess (1986), Three Men and a Baby (1987), Dad (1989), Cousins (1989), Three Men and a Little Lady (1990), Made in America (1993), Getting Even with Dad (1994), Loch Ness (1996) eta Saving Private Ryan (1998).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ted Danson |
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)