Content-Length: 89810 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Toxafeno

Toxafeno - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Toxafeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toxafeno
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,65 g/cm³ (20 ℃)
Disolbagarritasuna0,0003 g/100 g (ur, 20 ℃)
Fusio-puntua90 ℃
65 ℃
Lurrun-presioa0,4 mmHg (25 ℃)
Erabilera
ElkarrekintzaEstrogen related receptor, alpha (en) Itzuli
Rolaoccupational carcinogen (en) Itzuli eta kantzerigeno
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga0,5 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Esposizioaren goiko muga0 mg/m³ (baliorik ez)
IDLH200 mg/m³
Eragin dezaketoxaphene exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia8001-35-2
ChemSpider4447533
Gmelin77850
ChEMBLCHEMBL1566504
RTECS zenbakiaXW5250000
ZVG510104
DSSTox zenbakiaXW5250000
EC zenbakia232-283-3
ECHA100.029.348
MeSHD014112
UNII9924JQ4D5J
KEGGC15470

Toxafenoa edo 1,4,5,6,7,7-hexakloro-2,2-bis(klorometil)-3-metilidenebiziklo[2.2.1]heptanoa konposatu organikoa da, C10H8Cl8 formula duena eta organokloratuen familiakoa. Solido argizaritsu horia da[1].

Toxafeno teknikoa deitutakoa, intsektizida gisa baliatu dena, hidrokarburo polikloratuen nahastea da, 670etik gora osagai desberdin izan ditzakeena. Kanfenoa kloratuz sintetizatzen da eta pisuan % 67-69 kloroa da[2].

Toxafenoa poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatzen du[3].

Toxafeno teknikoa intsektizida gisa usatu da kotoia, zerealak, aleak, fruituak eta barazkiak tratatzeko. Aziendetan akaroak eta akainak tratatzeko baliatu izan da. Oso erabilia izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan. AEBetan 1975ean gehien usatu zen intsektizida izan zen[3].

Ingurumen-eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala poluitzaile organiko iraunkorra da eta lurzoruan denbora luzez irauten du. Toxafenoak12 urteko erdibizitza dauka.

Gizakientzat elikagaiak izan dira toxafeno-iturri nagusia. Nahiz eta gizakientzat toxikotasun handirik izan ez, kartzinogeno posible gisa sailkatzen da animaliengan eginiko azterketen emaitzak aintzat hartuta. Arrainentzat oso toxikoa da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Toxaphene» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  2. «ToxFAQs™ - Letter A | Toxic Substance Portal | ATSDR» wwwn.cdc.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  3. a b c Stockholm Convention on Persistent Organic Pollutants. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Toxafeno

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy