Content-Length: 150221 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Trazia

Trazia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Trazia

Koordenatuak: 42°N 26°E / 42°N 26°E / 42; 26
Wikipedia, Entziklopedia askea
Trazia
Motaeskualde historiko, antzinako zibilizazio eta nazio
Geografia
Map
Koordenatuak42°N 26°E / 42°N 26°E / 42; 26
Honen parte daBalkanak
Mediterraneoko arroa

Trazia[1] (grezieraz: Θράκη, Thráke; bulgarieraz: Тракия, Trakiya; turkieraz: Trakya) Ekialdeko Europako eskualde geografiko eta historikoa da, Balkanetako penintsularen hego-ekialdean kokatua, Egeo itsasoaren iparraldean. Gaur egun, Bulgaria, Grezia eta Turkiaren artean zatiturik dago.

Balkanen hego-ekialdean dago, Egeo itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean, Mesta ibaiaren mendebaldean, eta egungo Bulgariaren hegoaldea, europar Turkia eta Greziaren ipar-ekialdea hartzen ditu. Rodope mendiak daude lurraldearen mendebaldean eta Balkan mendietako hegoaldeko mendialdeak iparraldean. Maritsa ibaiak ureztatzen ditu Traziako lurrak. Nekazatitza lurraldea da, eta tabakoa, arroza, garia, kotoia, zeta, oliba olioa eta fruituak ekoizten dira.

Eskualdeko hiri nagusiak honako hauek dira: Istanbul, Gelibolu, Edirne (trazieraz: Uskudama) eta Tekirdag, Turkian eta Komotene, Xantos eta Alexandroupoli Grezian.

Antzinatea eta Erdi Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatean traziarrak bizi izan ziren Trazian. Tribu horiek, mazedoniarrek ez bezala, ez zuten barneratu greziar kultura, eta erreinu txikietan bizi ziren. Greziarren ikuspuntuan, barbaroak ziren. Greziarrek kolonia batzuk sortu zituzten Traziako itsasbazterrean; garrantzitsuenak Byzantium, Propontis, Abdera eta Aenus izan ziren. K.a. 516-510 bitartean, persiarren mende egon zen. K.a. 431 aldean, Sitalces erregeak traziar tribuak bateratzea lortu zuen. Hura hil zenean, ordea, erresuma berriro zatitu zen. K.a. 356-342 bitartean, Filipo II.a Mazedoniakoak konkistatu zuen[2].

46 urtean, Klaudio enperadorea agintean zegoela, Erromatar Inperioak Trazia konkistatu zuen; geroago erromatar probintzia bilakatu zen. Trajano eta Hadrianok Sardica (egungo Sofia) eta Hadrianopolis (egungo Edirne) fundatu zituzten[2]. III. mendetik aurerra, godoek eta hunoek inbaditu zuten lurraldea, eta eslaviarrek konkistatu zuten geroago.

VII. mendean, lurraldea bitan zatitu zuten: Bulgariako Lehen Inperioa iparraldean eta Bizantziar Inperioa hegoaldean. 1361ean, Otomandar Inperioak Edirne mendean hartu zuen. 1453. urtean Konstantinopla erori zenetik, turkiarren mende egon zen Trazia osoa.

Aro Modernoa eta Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1878an, Otomandar Inperioak Rumelia eskualdearekin batu zuen iparraldeko Trazia, baina 1885an Bulgariaren administraziopean geratu zen. Harrezkero, hegoaldeko zatia bakarrik izendatzeko erabili zen Trazia izena. 1912 eta 1913. urteetako Balkanetako Gerretan, Bulgariak beste zati handi bat anexionatu zuen, Turkiako muga Maritsa ibaian kokatuz.

Lehen Mundu Gerran Greziak Bulgaria eta Turkiar Trazia beretu zituen, hau da, ia traziar lurralde guztia Istanbul hiria izan ezik. Baina 1923ko Lausanako Hitzarmenak Maritsa ibaian berrezarri zuen Turkiaren muga. Era horretan, Bulgaria (62.178 kilometro koadro eta 5.000.000 biztanle), Grezia (8.578 kilometro koadro eta 345.220 biztanle) eta Turkiaren (23.764 kilometro koadro eta 5.975.449 biztanle) artean banatu zen Trazia. Bigarren Mundu Gerran, Bulgariak greziar Trazia okupatu zuen (1941-1944), baina gerra amaitutakoan lehengo mugetara itzuli ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. a b Thrace. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trazia


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Trazia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy