Content-Length: 99225 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Turbina_hidrauliko

Turbina hidrauliko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Turbina hidrauliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francis turbina baten errodetea.

Turbina hidraulikoa, jariakin konprimaezin baten (eskuarki ura) energia zinetikoa eta potentziala lan mekaniko bihurtzen duen turbomakina da. Jariakina turbinatik igarotzean, turbinaren errodetean mugimendu birakari bat sortzen du eta ardatz batekin, energia mekanikoa energia elektriko bilakatzen du sorgailu baten bidez. Horregatik dira zentral hidroelektriko baten elementu garrantzitsuenak.

Turbomakinak izateagatik, hauen sailkapen berbera jarraitzen dute, beraz, turbo-makina hidrauliko eta turbomakina motoreen azpitaldetan sartzen dira. Turbina hidraulikoen hizkuntzan ondorengo sailkapena egiten da:

Errodetearen presio-aldaketaren edo erreakzio-angeluaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Akzio-turbinak: Fluido-lanak ez du presio aldaketarik jasaten errodetea zeharkatzean.
  • Erreakzio-turbinak: Fluido-lanak presio-aldaketa nabarmenak jasaten ditu errodetea igarotzean.

Turbina bat sailkapen honetan sartzeko, erreakzio-angelua kalkulatzea komeni da. Akzio turbinek uraren fluxu-abiadura soilik aprobetxatzen dute eta erreakzio turbinek, aldiz, abiadura ez ezik, presio gutxitzea ere aprobetxatzen dute.

Errodetearen diseinuaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenik erabakigarriena da; sailkapen honetan, diferentziak soilik alabeen angelu edo tamainetan egon daitezke edota errodetea ez den turbomakinaren beste edozein zatietan. Garrantzitsuenak, ondorengoak dira:

kaudalaren eta jauziaren arabera turbina hidraulikoa aukeratzeko karta

Turbina hidraulikoen errendimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Turbina hidraulikoen errendimendua»

Turbina hidraulikoen errendimendua kalkulatzeko turbinaren galerak hartzen dira kontuan. Galera hauek manometrikoak (jariakinaren marruskadurak sortuak), bolumentrikoak (jariakin galerak eraginak), mekanikoak (marruskadura mekanikoaren ondorio) eta elektrikoak (irteerako potentzia elektriko teorikoaren eta erabilgarriaren arteko aldea) izaten dira. Errendimendu totala errendimendu ezberdinen biderkadura da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Turbina_hidrauliko

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy