Content-Length: 104887 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Aztarna_ekologiko

Aztarna ekologiko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aztarna ekologiko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Munduko mapa herrialdeen aztarna ekologikoaren arabera (kolorea ilunduz doa aztarnaren balioa igo ahala).

Aztarna ekologikoak bizi-premiak betetzeko erabiltzen den azalera adierazten du. Beraz, aztarna ekologikoak munduko lurraldeetan zenbateko azalera erabiltzen den jakiten laguntzen du.

Aztarna ekologikoak lurralde bateko populazioak bere kontsumo beharrak asetzeko, biztanle batek bizitzeko, etxebizitza batek bere funtzionamendurako… naturaren zenbateko azalera behar duen adierazten du. Kontsumo horren mugak ezagutzeko karga ahalmena ikusi behar da.

Karga ahalmena, kontsumitzen diren baliabideak ekoizteko eta sortzen diren hondakinak asimilatzeko dagoen lehorreko eta itsasoko azalera biologikoki produktiboa da: basoak, larreak, laborantzak eta itsasoak. Karga ahalmenak eskualde batean, herri batean edo planeta osoan dauden basoen, laborantzen, larreen edo itsasoaren azaleretatik lor daitezkeen baliabide naturalak adierazten ditu.

  • Adibide bat jartzearren, lurraren azalera produktiboa lurrean bizi diren biztanle guztien artean banatzen bada, pertsona bakoitzari 1,8 hektarea dagokio bere behar guztiak asetzeko, hots, 1,8 hektarea/pertsona, bi futbol zelai pertsonako (datuok 2004koak dira: urtero aldatu egiten dira, jaiotza gehiago gertatzen direlako, baina lur emankorra gero eta txikiagoa delako).

Planetako populazio zati batek dagokion 1,8 hektarea horiek baino gehiago kontsumitzeak arazoa dakar, ez baitago orduan planeta nahikorik kontsumitu eta sortzen dena ekoizteko eta asimilatzeko. Lur bateko populazioaren aztarna ekologikoa bizi den lekuko lurraldearen karga ahalmena baino handiagoa bada, biztanle horiek defizit ekologikoa dutela esaten da. Defizit ekologikoa duten herrialdeek munduko beste herrialdeetako lur ekoizleak erabiltzen dituzte eta horrek etorkizuneko belaunaldien baliabideak ustiatzen ditu

Mathis Wackernagelek garatu zuen kontzeptua 1990eko hamarkadan.

Aztarna ekologikoa neurtzeko, bost kontzeptu hartzen dira kontuan:

  • 1. Elikagaiak ekoizteko erabiltzen den laborantza lurren eremua
  • 2. Elikagaiak lortzeko behar den itsasoko eremu emankorra
  • 3. Animalientzak elikatzeko behar duten bazka eremua
  • 4. Hirigintza, enpresa eta azpiegituretarako behar den lur eremua
  • 5. Konsumo energetikoaren ondorioz sortutako CO2 isuriak xurgatzeko eta asimilatzeko behar den baso eremua.

Aztarna ekologikoaren kalkulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1) Egungo beharrei dagozkien kontsumoak asetzeko lurraldeak zenbateko azalera behar duen jakin behar da.

2) Edo, zenbateko lur ekoizlea behar duten bertako biztanleek elikatzeko, etxebizitza bat izateko, garraiatzeko, aisialdiaz baliatzeko eta bizi-moduan ohizkoak diren kontsumo-ondasunak lortzeko.

3) Kontsumitzen diren ondasunak ekoizten diren azaleren arabera elkartzen dira: soroak,larreak, basoak, itsas ekoizleak, eraikitako lurrak, CO2 absorbitzen duten azalerak.

4) Kontsumitzen den ondasun bakoitzarentzat :

AZTARNA EKOLOGIKOA = KONTSUMOA / PRODUKTIBITATEA

Espainiarren aztarna ekologikoa batez beste 5,4 azalera-unitatekoa da; frantsesena, 7,27koa. Bi-biak munduko batez bestekoaren oso gainetik daude: 1,8 hektarea global pertsonako (2003). Konparazio baterako, Indiako biztanleen aztarna azalera-unitate bakarrekoa da, eta txinatarrena, 1,84koa. Beraz, aztarna ekologikoak argi eta garbi erakusten du herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko aldea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Aztarna_ekologiko

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy