Content-Length: 239973 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Metro

Metro - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Metro

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Metro (argipena)».
Metro
AzpiklaseaMKSA unitate-sistema, Nazioarteko Unitate Sistema eta MKS sistema
Neurtzen dulongitudea, distantzia, Egongunea, diffusion coefficient for fluence rate (en) Itzuli, proper length (en) Itzuli, Diametroa, altuera, Zabalera, erradioa, desplazamendua eta thickness (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioa1 m
Unitate estandarretan1 m, 3,28084 ft eta 0,001 km
Nondik kalkulatuaargiaren abiadura eta segundo
Ikurram, m, m, m, m, m, m, m, m, м, מ', م, م, 公尺, মি, متر, м, മീ., m, м, м, , م, மீ, μ, м, m, , , м, м, m, m, m, 公尺, m, м eta m

Metroa (ikurra: m[1]) distantziak (edo luzerak, zientzia fisikoen hizkeran) neurtzeko Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko unitatea da. Haren definizioa hurrengoa da: argiak segundo baten 299.792.458renean (1/299.792.458) hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Definizio horrek ez du unitatearen tamaina aldatzen (ikus Historia beherago), baina luzera eta denbora doitasun handiz bikoiztea ahalmentzen duten neurtzeko tekniketan izandako aurrerapen berriak kontuan hartzeko sartu zen (1013rainoko doitasuna denboraren kasuan).

Metro batek, gutxi gorabehera, 39,37 hazbete ditu (3,28 oinbete).

Metroaren eredua, 36 rue de Vaugirard, Paris

Mendeak joan, mendeak etorri, metroa definitzeko moduak aldatuz joan dira:

  • 1793: Ipar polotik Ekuatorerainoko distantziaren 1/10.000.000a.
  • 1795: Letoiz egindako behin-behineko metro txantiloiaren luzera.
  • 1799: Platinoz egindako behin betiko metro prototipoaren txantiloien luzera.
  • 1889: Platinoz eta iridioz egindako nazioarteko metro prototipoaren X formako zeharkao sekzioarekin egindako txantiloiaren luzera.
  • 1960: Kriptonaren espektroan oinarritutako definizioa: 1.650.763,73 kripton-86 atomoaren 2p10 eta 5d5 mailen arteko iragaiteari dagokion erradiazioaren uhin luzera hutsean.
  • 1983: Argiaren lastertasunean oinarritutako definizioa: segundo baten 1/299.792.458an argiak hutsean ibilitako distantzia.

Izena bera grezierazko metron (μετρον) hitzetik dator, "neurri bat", frantsesezko mètre hitzaren bitartez. XVIII. mendean, luzera unitate estandarra definitzeko hurbiltze bi zeuden zabalduta. Bataren arabera metroa segundo bateko periodo erdia zuen pendulu baten luzera izan behar zuen. Bestearen arabera, metroa Lurreko meridiano laurdenaren luzeraren hamar miloirena izan behar zen. 1791n, Frantziako Zientzien Akademiak meridianoan oinarritutako definizioa aukeratu zuen, Parisko meridianoa erabiliz, eta ez penduluaren periodoan oinarritutakoa, lur azalean, tokiaren arabera, grabitatearen indarra guztiz berdina ez delako eta, horren ondorioz, ezta penduluaren periodoa ere.

Metro patroia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Platino-iridioz eginiko Metroaren Nazioarteko Prototipoa izeneko txantiloi estandarra: horixe izan zen estandarra 1960 arte, orduan SI sistema berriak kriptonaren espektroko neurketa erabili zuen oinarri. 1983an oraingo metro definizioa eratu zen, argiaren abiadura hutsean oinarrituta. (NIST)

1793ko abuztuan, Frantziako Gobernu Errepublikarrak luzera unitate estandarra Parisetik igarotzen zen meridiano laurdenaren hamarmiloirena (10-7a) izango zela eta izena mètre izango zuela ebatzi zuen. Bost urte geroago aukeratutako arkuaren ikerketa amaitu zen eta hiru platinozko txantiloi eta burdinazko kopia batzuk egin ziren. Geroago egindako azterketek meridiano laurdenaren luzera txarto neurtuta zegoela (Lurraren lautasuna txarto kalkulatu zelako) eta, horren ondorioz, metroaren lehenengo prototipoa milimetro baten bosten bat laburregia zela erakutsi zuten. 10-7 ratioa mantentzeko metroaren luzera aldatu beharrean, metroa barra batean egindako marra biren arteko distantzia legez definitu zen. Beraz, poloetatik igarotzen den Lurraren zirkunferentziaren luzera dagoeneko ez da zehazki berrogei miloi metrokoa.

Dena den, XIX. mendearen bukaera aldean, Frantzian gordetako txantiloiak oinarritzat harturik, nazioarteko batzorde bat antolatu zen, modu ofizialean mundu osoko zientzialariek metro patroia eta kilogramo-patroia zehazki definitzeko eta onartzeko. Horrela, garai hartako gerrak eta arrazoi politikoak tarteko, ordu arteko Frantziaren kontrolpean egondako sistema metrikoa Nazioarteko Erakunde baten eskuetara pasatu zen, nahiz bulegoak Parisen egon.

1870eko hamarkadan lortutako zehaztasun berriaren ondorioz, neurtzeko estandar berriak garatzeko, nazioarteko konferentzia batzuk izan ziren. 1875eko Metroaren Tratatuak (Convention du Mètre) Sèvresen (Frantzia) kokatu behar zen Pisu eta Neurketen Nazioarteko Bulegoa (Bureau international des poids et mesures, BIPM) sortzea agindu zuen. Erakunde berri horrek gorde behar zituen metroaren eta kilogramoaren prototipo berriak, eginda egon eta gero; eta egingo zituen euren eta nazioetako beste prototipoen konparaketak. Erakunde horrek 1889an beste prototipo berri bat sortu zuen, Metroaren Nazioarteko Prototipoa ehuneko laurogeita hamar platinoz eta ehuneko hamar iridioz osatutako metal nahasturaz egindako barra estandarrean zeuden marra biren arteko distantzia legez finkatuz.

Metro-patroi berriaren txantiloia ixa formako sekziodun barra bat izan zen. Forma hori eman zitzaion neurketak egitean flexioaren efektua murrizteko. Materiala platino-iridiozko aleazioa zen. Barra hartan grabaturik zeuden bi marka paralelo, eta horien arteko distantziak determinatzen zuen zehazki metroaren luzera, neurketa egiteko barra 0 °C-ko tenperaturan egonik. Kilogramo-patroia ere material bereko zilindro batez eraiki zen. 

Kilogramo-patroiaren txantiloia, zilindro-forman platino-iridiozko aleazioaz egina.

Txantiloi horiek munduko herrialdeetara zabaltzeko, Londresko enpresa batek hogeita hamar metro-prototipo eta berrogei kilogramo-prototipo fabrikatu zituen. Azkenik, 1889ko Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean (CGPM siglaz ezaguna, frantseseko Conférence générale des poids et mesures izenetik), mundu zabaleko zientzialariek metro-patroi eta kilogramo-patroi nazioarteko modura onartu zituzten prototipo haietako 6 zenbakidun barra eta X letradun zilindroa, eta prototipo horiek Parisko bulegoan gorde ziren. Gainerako kopiak parte hartutako estatuen artean banatu ziren, lurralde bakoitzeko patroi modura erabiliak izateko.

Metro-patroia nazioarteko araua izan da 1960. urtera arte. Izan ere, definizio zehatzagoa egiteko asmoz, urte horretan metroa birdefinitua izan zen, kripton-86 isotopoaren erradiazioaren uhin-luzeran oinarriturik. Eta azkenik, 1983an, 17. Konferentzia Nagusiak definizio hori ere baztertu zuen, azken definizioa onartuz: haren arabera, metroa argiak hutsean 1/299 792 458 segundoan egiten duen ibilbidearen luzera da.

1893an, gailuaren asmatzailea eta distantzia estandarra definitzeko argiaren uhin-luzera bat erabiltzearen bultzatzailea zen Albert A. Michelsonek neurtu zuen lehenengoz metro estandarra interferometro baten bidez. 1925rako, interferometria sarritan erabiltzen zen BIPMan. Hala eta guztiz ere, 1960 arte Metroaren Nazioarteko Prototipoa zuen metroaren estandarra izan zen. Metroaren nazioarteko lehenengo prototipoa oraindino mantentzen da BIPMan 1889an zehaztutako egoeran.

1960an, hamaikagarren Pisu eta Neurketen Konferentzia Orokorrak (CGPM, Conférence générale des poids et mesures) honela definitu zuen metroa SI sistema berrian: 1,650,763.73 bider kripton-86 atomoaren espektroko laranja-gorri emisio linearen uhin-luzera hutsean.

Argiaren-abiadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazgabetasuna areago txikitzeko, 1983ko hamazazpigarren CGPMak metroaren definizioa oraingo definizioaz ordezkatu zuen, metroaren luzera denbora eta argiaren abiaduran oinarrituz:

Metroa argia segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Kontuan hartu definizio horrek zehatz finkatzen duela argiaren lastertasuna hutsean 299,792,458 metro segundokotan. Argiaren propietate fisikoetan oinarritutako definizioak zehatzagoak eta bikoizteko errazagoak dira, argiaren propietateak aldaezintzat hartzen direlako.

Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen 2018ko 26. Batzar Orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisikaren eta teknologiaren arloetan izandako aurrerapenak direla eta, 2011-2014 bitartean izandako bileretan, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen (frantsesez, Comité international des poids et mesures, CIPM) azpibatzorde baten proposamena kontuan harturik, oinarrizko zazpi unitateen definizioen berrikustea erabaki zen 2018ko 26. Batzar Orokorrean. Horren arabera, aldaketa hauek adostu ziren, 2019ko maiatzetik aurrera indarrean jartzeko:[2]

«Betiere oinarrizko zazpi unitateak (segundoa, metroa, kilogramoa, amperea, kelvina, mola eta kandela) bere horretan gorderik, unitate horiek birdefinitu egin dira beraien balioak zazpi konstante fisiko unibertsalen bidez zehaztuz. Definizio berriek hobetu egin dute SI sistema, unitateen balioa aldatu gabe.»

SI sistema zehazten duten zazpi konstante unibertsalak honako hauek dira:

  • Zesio-133 atomo ez-pertubatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia  da,
  • Argiak hutsean duen abiadura  da,
  • Planck-en konstantearen balio numerikoa da,
  • Oinarrizko karga elektrikoaren balioa  da,
  • Boltzmann-en konstanteak  balio du,
  • Avogadroren konstantearen balioa  da,
  • -eko erradiazio monokromatikoaren argi-eraginkortasunaren balioa  da.

Ondorioz, zazpi oinarrizko unitateak goiko taulan adierazitako moduan daude birdefiniturik zazpi konstante unibertsal horien bitartez.

Metroaren definizio ofizial berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabaki hori kontuan harturik, metroaren balioa aldatu gabe, metroaren definizioa honelaxe idfatzi da:

«Metroa definiturik geratzen da hutseko argiaren abiaduraren balio numerikoa izanik, segundoa konstante unibertsalaren bitartez definiturik egonik.»

Zer esanik ez, konstante unibertsala zesio-133 atomo ez-pertubatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia da.

Magnitude mailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dezimetroa (sinboloa: dm[3]) metroaren hamarrena da. Apur bat zaharkituta egon arren, oraindik erabiltzen da arlo batzuetan, cmetan neurtzea zehatzegia delako.
  • Zentimetroa (sinboloa: cm[4]) metroaren ehunena da.
  • Milimetroa (sinboloa: mm[1]) metroaren milarena da.
    • mm batek, gutxi gorabehera, 0,03937 hazbeteren luzera du.
    • Egindako euriaren kopurua ere mmetan ematen da, eurigailuan neurtu bezala.
  • Mikrometroa (sinboloa: µm[5]) metroaren milioirena da (1×10−6 m)
    • Batzuetan um sinboloa erabiltzen da, μ erabiltzeko aukera ez dagoenean, adibidez, idazmakinaz idaztean.
    • Mikrometroa erradiazio infragorriaren uhin luzeraneurtzeko ohikoa da.
    • Batzuek (batez ere astronomian eta erdieroaleen industrian) antzinako mikra edo mikroi izenak eta/edo µ ikurra bakarrik erabiltzen dituzte izen eta ikur ofizialen ordez, nahiz eta era ofizialean ez egokitzat hartuta egon. Ofizialak izan ziren 1879tik 1967 arte.
    • Mikrometroa neurriak hartzeko gailu baten izena ere bada.
  • Nanometroa (sinboloa: nm[6]) is 1×10−9 metro.
    • beste gauza batzuen artean argi ikusgaia (400 nmtik 700 nm arte), erradiazio ultramore eta gamma izpien uhin-luzerak neurtzeko erabiltzen da.
    • Testu zaharretan (e.b. 1958 baino lehenago idatzietan, alegia), nma batzuetan, lehengo "mikron" izenean oinarrituta, "mµ" edo "milimikron" legez agertzen da. SIan ez dira onartzen aurrizki bikoitzak eta gaur egun inoiz ez dira ikusten edo entzuten horrelako ikur eta izenak.
  • Pikometroa (sinboloa: pm) 10−12 metro.
    • Atomoen neurriko distantziak neurtzeko sarritan erabilia; atomoen diametroak ~30 pm eta 600 pm artean daude.
  • Femtometroa (sinboloa: fm) 10−15 metro.
    • Atomoen guneen diametroak neurtzeko maiz erabilia. Atomo baten gunearen diametroa 15 fmak artekoa da. Neutroien eta protoien diametroak gutxi gorabehera 1 fmkoak dira.
    • Enrico Fermi fisikaria dela eta, partikulak ikertzen dituzten fisikarien hizkeran femtometroa askotan fermi izena hartzen du (sinboloa: femtometroarena).
  • Attometroa (sinboloa: am) 10−18 metro, hau da metro baten triloirena.
    • Elektroi baten erradioa gutxi gorabehera 1 amkoa dela suposatzen da.
  • Zeptometroa (sinboloa: zm) 10−21 metro, hau da, metro baten triliarrena.
  • Yoktometroa (sinboloa: ym) 10−24 metro, edo metro baten kuadriloirena.

Nazioarteko sistemaren multiploak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula honetan metro unitatearen multiploak agertzen dira:[7][8]

Metroaren (m) multiploak Nazioarteko Sisteman
Azpimultiploak Multiploak
Balioa Sinboloa Izena Balioa Sinboloa Izena
10−1 m dm dezimetro 101 m dam dekametro
10−2 m cm zentimetro 102 m hm hektometro
10−3 m mm milimetro 103 m km kilometro
10−6 m μm mikrometro 106 m Mm megametro
10−9 m nm nanometro 109 m Gm gigametro
10−12 m pm pikometro 1012 m Tm terametro
10−15 m fm femtometro 1015 m Pm petametro
10−18 m am attometro 1018 m Em exametro
10−21 m zm zeptometro 1021 m Zm zettametro
10−24 m ym yoktometro 1024 m Ym yottametro
10−27 m rm rontometro 1027 m Rm ronnametro
10−30 m qm quectometro 1030 m Qm quettametro

Unicodek cm zentimetroa (㎝), cm2 zentimetro koadroa (㎠) eta cm3 zentimetro kubikoa (㎤) adierazteko sinboloak ditu, baita mm milimetroa (㎜), mm2 milimetro koadroa (㎟) eta mm3 milimetro kubikoa (㎣) laburtzeko ere; baina Asiako sortaldeko zabalera tinkoko CJK letra-tipoekin bakarrik erabil daitezke, ideograma txinatar zein japoniar baten tamainakoak direlako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Laburtzapenen hiztegia. , 32 or..
  2. (Frantsesez) Redéfinition du Système international d'unités de 2018-2019. .
  3. Laburtzapenen hiztegia. , 123 or..
  4. Laburtzapenen hiztegia. , 31 or..
  5. Laburtzapenen hiztegia. , 112 or..
  6. Laburtzapenen hiztegia. , 146 or..
  7. McNally, Derek. (1990). «IAU Style Book» Transactions of the International Astronomical Union (Springer Netherlands): 892–950. ISBN 978-0-7923-0582-8. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  8. (Ingelesez) Ross, Melanie. (2022-12-06). New prefixes in the SI: ronto, quecto, ronna, quetta. ANAB.
  • A Dictionary of Scientific Units - including dimensionless numbers and scales. 5th Edition 1986. H.G. Jerrard and D.B. McNeill.
  • Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar, Donostia (2009). ISBN 978-84-92457-00-7.
  • Laburtzapenen hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz (2010).
  • M. Ensunza, J.R. Etxebarria & J. Iturbe, Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bilbo, 2008, ISBN 978-84-8438-164-8.
  • Jose Ramon Etxebarria, Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2011, ISBN 978-84-457-3136-9.
  • Jose Ramon Etxebarria, Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bilbo, 2014, ISBN 978-84-8438-522-6.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Metro

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy