Content-Length: 142705 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Time

Time - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Time

Wikipedia, Entziklopedia askea
Time
Motaaldizkari, news magazine (en) Itzuli eta online magazine (en) Itzuli
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1923ko martxoaren 3a
Hizkuntzaingeles
Argitaratze lekuaNew York
ArgitaletxeaTime Inc. (en) Itzuli
Gai nagusiaalbiste
Banaketa
Ekoizpen osoa3.376.226 (2011)
Maiztasuna1 aste
Historia
SortzaileaBriton Hadden (en) Itzuli eta Henry Luce (en) Itzuli
Editore-buruaEdward Felsenthal (en) Itzuli
ErredaktoreakNancy Gibbs (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0040-781X eta 2169-1665

time.com
Twitter: TIME Youtube: UC8Su5vZCXWRag13H53zWVwA Edit the value on Wikidata

Time astero argitaratzen den informazio orokorreko aldizkari estatubatuarra da. 1923. urtean New York Cityn, Amerikako Estatu Batuetan, sortu zen. Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten.

Aldizkariak hainbat egoitza eta edizio ditu mundu osoan zehar. Europan (Time Europe) Londresen du egoitza. Ekialde Hurbila eta Afrikarako edizioak ere baditu eta, 2003tik aurrera, Hego Amerikakoa ere bai. Hong Kongen dago Asiako edizioaren egoitza (Time Asia) eta Sydneyen, Ozeaniakoa. Azkenik, 2008an ateak ireki zituen Kanadako edizioak. Horiekin guztiekin batera, AEBetako edizioa dago, irakurle gehien dituena.

Nazioartea kontuan harturik, Time aldizkaria da tirada handiena duen hedabidea. Edizio fisikoa eta digitala batuz, guztira 25 milioi irakurle ditu, eta haietako % 80 AEBetakoak dira. Azken urteetan, zirkulazioa gero eta txikiagoa izan da: 2012an 3,3 milioikoa zen, eta 2017ean, 3 milioikoa.

Editore nagusia Nancy Gibbs zen 2017ra arte. Gaur egun, Edward Felsenthal hedabidearen editore nagusia da (2018). Enpresa argitaratzailea Time Inc. da, Henry Luce-k eta Briton Hadde-nek sortua. Talde mediatikoa, aldiz, Time Warner izan zen 2017ra arte, 2018 urtarrilaren 31ean Meredith Corporationek Time Inc. erosi zuen arte US$2,8 bilioiren truke.

Time aldizkaria —AEBetako informazio orokorreko lehen aldizkaria, alegia— Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten 1923an. Hasieran, erabaki zuten Facts izena jartzea aldizkariari, baina azkenean ez zuten aukera hori erabili eta Time izena erabiltzea erabaki zuten. Ezagutzera eman zen gehienbat urtero egiten zuten "Person of the Year" (Urteko pertsona) dela eta, urtero gizartean eragin handiena izan zuen pertsona aukeratuz. Sekzio honetan agertu dira, adibidez, Barack Obama edo Steve Jobs, beste batzuen artean. Aldizkariaren lehen zenbakian, 1923ko martxoaren 3an argitaratu zena, Joseph G. Cannon, garai hartako AEBetako Ordezkarien Etxeko burua.

1974ean, Time aldizkariaren editorial ofiziala bakarra argitaratu zen, AEBetako Richard Nixon presidentearen dimisioa eskatzen zuena.

Time Inc. talde argitaratzaile moduan, 1989an Warner Communications sortu zenean, Time aldizkaria Time Warnerren parte bihurtu zen, Warner Bros.ekin batera. 2007. urtean, 1923an sortu zenetik, aldizkariaren argitalpen eguna aldatu zuten astelehenetatik ostiraletara. Modu horretan, irakurleek aldizkaria larunbatetan irakurtzeko aukera zuten.

2009an, Time aldizkaria Mine aldizkari fisikoa argitaratzen hasi zen, Time Warnerreko edukiekin. Baina horrek ez zuen arrakasta handirik izan.

2013an zituen 8.000 langileetatik 500 kaleratu zituen, % 5 gutxi gorabehera. Nahiz eta murrizketak egiteko beharra izan, salmenta altuak mantendu dituzte azken urteetan. Urte horretan ere, aldizkariaren bizitza osoan, hedabidearen buru izendatu zuten emakume bat, Nancy Gibbs. Gibbs, hedabidearen buruzagitzan egon zen 2017ra arte, Edward Felsenthalek postua hartu zuen arte.

2018an, Meredith Corporationek Time Inc. talde argitaratzailea erosi zion Time Warnerri.

Times-en azalak asteko gaurkotasunari buruzko informazioak aurkezten ditu. Baina guztiz ezberdinak dira aldizkariak eta web orrialdeak aurkezten dituzten berriak. Paperezko aldizkarian, iritzi, interpretazio eta analisi artikuluak argitaratzen dira, baina analisia eta iritzia dira gehien nagusitzen dira. Aldizkariak testu laburrak eta erreportaje luzeak tartekatzen ditu. Web orrialdean gehien lantzen diren edukiak albiste laburrak dira, baina iritzi eta analisi edukiak ere bai. Albisteak dira nabarmentzen diren edukiak, web orrialdeak dituen irakurleek modu azkar eta eraginkor batean irakurri nahi dutelako, aldizkari fisikoarekin konparatuz.

AEBetako albisteek pisu gehiena dute, baina AEBetako edukiekin batera, mundu osoko albisteak eta erreportajeak ere badaude, arazo sozialak, ekonomikoak eta politikoak jorratzen dituztenak.

Urteko pertsona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Times-ek egiten duen gauza nabarmenetakoa, urteko pertsona izendatzea da. Hori urtean zehar berrietan eragin gehien izandako pertsonaiari ematen zaio. Ez da zertan pertsona bat izan behar, 1982.urtean ordenagailu pertsonalari eman baitzioten. Gainera 1999. urtean Albert Einstein izendatua izan zen “mendeko pertsona” moduan. Kuriositate moduan, pertsonaia polemiko asko izendatu dute, hala nola Adolf Hitler edota Bin Laden.

Time aldizkarien salmenta
Urtea 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
Salmenta (milioi ale) 4,2 4,1 4,1 4,1 4,1 4,1 4,1 4,0 4,0 4,1 3,4 3,4 3,4
  • Briton Hadden (1923–1929)
  • Henry Luce (1929–1949)
  • Thomas S. Matthews (1949–1953)
  • Roy Alexander (1953–1960)
  • Otto Fuerbringer (1960–1968)
  • Henry Grunwald (1968–1977)
  • Ray Cave (1979–1985)
  • Jason McManus (1985–1987)
  • Henry Muller (1987–1993)
  • James R. Gaines (1993–1995)
  • Walter Isaacson (1996–2000)
  • Jim Kelly (2001–2006)
  • Richard Stengel (2006–2013)
  • Nancy Gibbs (2013–2017)
  • Edward Fensenthal (2017–gaur egun)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Time Aldatu lotura Wikidatan








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Time

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy