Content-Length: 113746 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Tot

Tot - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tot
Antzinako Egipto
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakHermes
Familia
Ezkontidea(k)Maat eta Nehmetawy (en) Itzuli

Totantzinako grezierako Θωθ (Thoth) izenetik hartua; egiptoeraz ḏḥwty, beharbada ḏiḥautī ahoskatua— Antzinako Egiptoko jainkoa da, egiptoar mitologian jakinduriaren, idazketaren eta musikaren Ilargiaren ikur dena. Hermopoli hirian gurtu zuten batez ere. Ilargiaren zikloko jainkoa zen eta denboraren neurketaz arduratzen zen, ilargiaren bidez neurtzen baitzuten egiptoarrek denbora. Honenbestez, jakituriaren iturri nagusitzat zuten egiptoarrek eta hizkuntzen eta idazketen asmatzaile zen. Eskriben jainkoa zen, jainko guztien aholkularia, eta hiztun dotoreetan dotoreena. Hermesen baliokidetzat hartu zuten greziarrek.[1]

Ibis sakratuaren burua duen gizontzat irudikatzen zen, luma bat eta eskriba zerutiarraren taulatxoa dituela, gizakien pentsamenduak, ekintzak eta hitzak idazteko, ondoren bere balantzan pisatzeko. Babuinotzat ere irudikatua izan zen.

Tot jakinduriaren jainkotzat hartua da, eta gainerako jainkoen gaineko agintea du. Idazkeraren asmatzailea ere izan zen, eskriben, arteen eta zientzien patroia. Idazkeraren jainko bezala, hitz guztien asmatzailea zen, hizkuntza ahoskatuarena.

Ilargi jainko bat zen, denboraren neurtzailea, eta lehenengo egutegia ezarri zuena. Horregatik, lehen hilabeteak, bere izena zeraman. Heru Renpet izeneko bost egunak (epagomenoak), sortu zituen, Khonsuren argitasunetik kenduz, azken jainko hau Ilargiaren ikur zelarik. Bost egun berri hauek, beste hainbeste seme-alaba izatea ahalbidetu zioten, Rak, urtean zehar izatea eragotzi baitzion. Erditu zituen bost jainkoak honako hauek izan ziren: Osiris, Horus, Seth, Isis eta Neftis.

Totek, eskriba sakratuaren lana egiten du, gertakizunak, Bi Egien gelan dokumentatzen baititu. Erregistratzailea eta epailea da. Egipziar panteoian, balantza batean pisatzen zituen arimak, honela, Osirisen epaiketa irudikatuz.

Gauza guztien ibilbideak ezagutzen zituen arkitektotzat ere hartzen zen, asmatzaileen eta jakinduriaren jauna. Musikarekin lotua zegoen liraren asmatzaile bezala

Hermopolisen, jainko sortzaile bat zen "Bizitzaren Etxea" gobernatzen zuena, eta, uste zenez, hildakoak izpirituetan bihurtzen zituen zeremoniak kodetu zituen, eta soilik bere apaizek erabil zezaketen ezagutz "hermetiko" hau, hortik Hermes deitzearena, hiru aldiz handia, eta beragandik irten izana lege hermetikoak.

Izen teoforoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren izena, Tot, XVIII. dinastiako hainbat faraoik eraman zuten; Tutmosis zeritzen, hau da, «Totek sortuak».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Tot

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy