Noe

Testamendu Zaharreko pertsonaia

Noe (hebreeraz: נֹחַ‎Nōaẖ; asirieraz: ܢܘܚNukh; amhareraz: ኖህNoḥ; arabieraz: نُوح‎Nūḥ; antzinako grezieraz: ΝῶεNôe) Bibliako pertsonaia eta aitalehena da, Hasieraren arabera, Lameken semea eta Sem, Kam eta Jafeten aita.

Noe
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaMesopotamia
Sexuagizonezkoa
EgoitzaArarat
Jardueranekazaria
Gurasoa
profeta
Familia
AitaLamech
AmaBat-Enosh
Ezkontidea(k)Naama (Hasiera)
Seme-alabak

Uholde Handia eta Noeren ontzia

aldatu

Jainkoak, gizateria zigortzeko, mundura Uholde Handia bidali zuenean, Noeri eta haren leinuari bizia barkatzea erabaki zuen, hura gizon prestu bakarra zelako. Orduan, ontzi bat egiteko agindu zion, eta ontzi hartan sartzeko bere leinua eta animalia-mota bakoitzetik bina. Hala, uholdea igaro ondoren, urak atzeratu zirenean, Noeren ontzia Ararat mendian pausatu zen eta handik hedatu ziren berriro animalia-mota guztiak lurrean barrena.

Kamen bekatua eta Kanaanen madarikazioa

aldatu

Behin, ardo gehiegi edan zuelarik, Noe lokartu zen eta biluzik geratu zen lur gainean; orduan, haren seme Semek eta Jafetek begirune handiz estali zuten, baina Kamek barre egin zion, egoera hartan ikusita. Itzarri zenean, Noek Sem eta Jafet bedeinkatu zituen, baina Kamen seme Kanaan madarikatu, Kanaanen madarikazioa esan ohi dena opa eginez. Hau da, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa haren semeari erori zitazien, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek Kamen bekatua zigortzeagatik egindakoari.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy