Abenduaren 8
data
Abenduaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita bigarren eguna da, 343.a bisurteetan. 23 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1970 – Poliziak Roberto Perez Jauregi hil zuen tiroz Eibarren egindako manifestazio batean
- 1998 – Atletico Madrid Real Sociedad futbol partidua ikustera joandako Aitor Zabaleta gipuzkoarra erail zuen Vicente Calderón futbol zelaira zihoan joandako talde ultra batek.
Mundua
aldatu- 1524 - Francisco Hernandez de Cordobak Granada hiria sortu zuen, Nikaraguan. Amerikako kontinentaleko espainiar jatorriko hiririk zaharrena da.
- 1917 – Cambraiko guduan alemaniarrek garaipen pirriko bat lortu zuten.
- 1980 – Mark David Chapmanek John Lennon erail zuen New Yorken.
- 1990 – ETAk bonba-auto bat Sabadellen leherrarazi zuen.
- 1991 – Bielorrusiako, Errusiako eta Ukrainako agintariek Estatu Burujabeen Erkidegoa sortu zuten.
- 2009 – Islamiar Magrebeko Al Kaidak bere gain hartu zuen hiru kooperante katalanen bahiketa Mauritanian.
- 2010 – Txileko Santiago hiriko kartzela batean egondako sutean 81 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1960 – The Sundowners filma estreinatu zen, Fred Zinnemannek zuzendu eta Deborah Kerr, Robert Mitchum eta Peter Ustinov aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 – Silver Streak ("Chicagoko Espresoa/Transamerika Espresoa") filma estreinatu zen, Arthur Hillerek zuzendu eta Gene Wilder, Jill Clayburgh, Richard Pryor eta Patrick McGoohan aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 – 48 Hrs. ("48 ordu") filma estreinatu zen, Walter Hillek zuzendu eta Nick Nolte eta Eddie Murphy aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 – The Verdict ("Epaia") filma estreinatu zen, Sidney Lumetek zuzendu eta Paul Newman, Charlotte Rampling, Jack Warden, James Mason eta Milo O'Shea aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – Vertical Limit ("Muga Bertikala") filma estreinatu zen, Martin Campbellek zuzendu eta Chris O'Donnell, Bill Paxton, Robin Tunney, Scott Glenn, Izabella Scorupco, Temuera Morrison eta Stuart Wilson aktoreek antzeztu zuten.
- 2006 – Apocalypto filma estreinatu zen, Mel Gibson estatubatuar-australiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendua.
- 2006 – Blood Diamond ("Odolezko Diamantea") filma estreinatu zen, Edward Zwickek zuzendu eta Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly, Djimon Hounsou, Michael Sheen eta Arnold Vosloo aktoreek antzeztu zuten.
- 2023 – Itsasontzi batek kontainer bat galdu zuen Atlantikoan, Viana do Castelo parean, plastiko pallet edo plastiko bolatxoen kutsadura handia eraginez.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2009 – Sebastien Gonzalez 2009ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketako txapeldun berria bilakatu zen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1855 – Eduardo Sanz Escartín, nafar soziologoa eta politikaria (h. 1939).
- 1884 – Ascensio Martiarena, euskal margolaria (h. 1966).
- 1893 – Pierre Etxebaster, euskal herritar tenislaria, jeu de paume kategorian historian izan den onena (h. 1980).
- 1911 – Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia (h. 1987).
- 1918 – Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua (h. 1984).
- 1926 – José María Laso, bizkaitar filosofo eta ekintzaile komunista (h. 2009).
- 1934 –
- Iñaki Beobide, gipuzkoar kultura-sustatzaile, telebista-ekoizle eta Euskaltzain urgazlea (h. 2024).
- Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria (h. 2005).
- Pako Miangolarra, euskal kulturaren eta politikaren sustatzaile eta filantropoa.
- 1937 – Concha Chaos, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzailea, Ávilan (h. 2014).
- 1945 – Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (h. 2019).
- 1948 – Irene Sarrionandia, mendi korrikalaria, mendi lasterketen aintzindaria.
- 1953 – Sabino Ormazabal, militante ekologista eta antimilitarista, indarkeria-ez aktiboaren bultzatzailea.
- 1963 –
- Amaia Aranzabal, gipuzkoar mendizalea.
- Ima Garrastatxu, Durangoko alkatea.
- 1966 – Luistxo Fernandez, gipuzkoar kazetari, informatikazale, idazle eta blogaria.
- 1969 – Bingen Arostegi, bizkaitar futbol entrenatzailea da.
- 1970 – Juan Manuel de Prada, gaztelerazko bizkaitar idazle eta artikulista.
- 1971 – Ibon Fernandez Iradi, gipuzkoar ETAkidea.
- 1978 - Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta, gipuzkoar musikari. biolin-jotzaile, musika-irakasle, antzezle eta sortzailea.
- 1980 – Raúl Iturralde, nafar futbolaria.
- 1982 –
- Julen Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Ander Rodriguez, gipuzkoar politikaria.
- 1986 – Mirari Martiarena, gipuzkoar umoregile, gidoigile eta kazetaria.
- 1991 – Beñat Txoperena, nafar txirrindularia.
- 2001 – Aritz Muguruza, gipuzkoar futbolaria.
- 2002 – Igor Arrieta, nafar txirrindularia.
Mundua
aldatu- K. a. 65 – Horazio, Antzinako Erromako poeta (h. K. a. 8).
- 1021 – Anshi Wang, txinatar idazle klasikoa eta politikaria (h. 1086).
- 1508 – Gemma Frisius, frisiar sendagile, matematikari, kartografo, filosofo eta tresnen egilea (h. 1555).
- 1542 – Maria Estuardo, Eskoziako erregina (h. 1587).
- 1626 – Suediako Kristina, Suediako erregina.
- 1708 – Frantzisko I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1765).
- 1747 – Clément Joseph Tissot, frantziar mediku militarra, gimnastikaren aitzindarietako bat (h. 1826).
- 1751 – Friedrich Heinrich Füger, klasizismo garaiko alemaniar margolaria (h. 1818).
- 1765 – Eli Whitney, estatubatuar asmatzailea, kotoi-makinaren asmatzailea (h. 1825).
- 1808 – Mariano Pérez Cuenca, espainiar idazle eta elizgizona.
- 1813 – Adolph Kolping, alemaniar apaiz katolikoa (h. 1865).
- 1815 – Adolph Menzel, alemaniar margolaria (h. 1905).
- 1817 – Christian Emil Krag-Juel-Vind-Frijs, Danimarkako lehen ministroa (h. 1896).
- 1818 – Karlos III.a Monakokoa, Monakoko printzea (h. 1889).
- 1826 – Silvestro Lega, italiar margolaria, Macchiaioli taldeko kidea (h. 1895).
- 1832 – Bjørnstjerne Bjørnson, norvegiar politikari eta idazlea, 1903ko Literaturako Nobel Saria (h. 1910).
- 1842 –
- Alphonse Louis Nicolas Borrelly, frantziar astronomoa (h. 1926).
- Gergely Csiky, hungariar antzerkigilea eta idazlea (h. 1891).
- 1861
- Aristide Maillol, frantziar margolari eta eskultorea (h. 1944).
- Georges Méliès, frantziar zinemagilea (h. 1938).
- 1862 – Georges Feydeau, frantziar Belle Époqueren antzerkigilea, bere fartsengatik ezaguna (h. 1921).
- 1863 – Edith Durham, britainiar margolaria, ilustratzaile zientifikoa, antropologo , bidaia-idazlea eta Balkanetako esploratzailea (h. 1944).
- 1864 – Camille Claudel, frantziar eskulturgilea (h. 1943).
- 1865 – Jean Sibelius, finlandiar konpositorea (h. 1957).
- 1869 – René Worms, frantziar soziologoa (h. 1926).
- 1881 –
- Albert Gleizes, frantziar margolari kubista, artearen teorialari eta filosofoa (h. 1953).
- Padraic Colum, irlandar-estatubatuar poeta eta dramaturgoa.
- 1882 – Manuel Ponce, mexikar musikagilea (h. 1948).
- 1885 – Kenneth Roberts, estatubatuar eleberrigilea (h. 1957).
- 1886 – Diego Rivera, mexikar margolaria (h. 1957).
- 1890 – Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (h. 1959).
- 1891 – Dolores González Pérez, Lota España, espainiar idazlea (h. 1973).
- 1892 – Herbert John Louis Hinkler, australiar hegalaria (h. 1933).
- 1894 –
- Florbela Espanca, portugaldar idazlea (h. 1930).
- Elzie Crisler Segar, estatubatuar marrazkilari eta komikilaria (h. 1938).
- James Grover Thurber, estatubatuar idazlea eta marrazkilaria (h. 1961).
- 1902 – Wifredo Lam, kubatar margolari eta eskultorea (h. 1982).
- 1903 – Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (h. 1994).
- 1907 – Tony Aubin, frantziar konpositorea (h. 1981).
- 1908 – Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2005).
- 1909 – Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (h. 1999).
- 1910 – Concha Piquer, espainiar abeslaria (h. 1990).
- 1911 – Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (h. 1976).
- 1912 – Guillermina Medrano, espainiar maistra eta politikaria, Valentziako Udaleko lehenengo emakumezko zinegotzia (h. 2005).
- 1916 – Richard Fleischer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2006).
- 1919 – Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (h. 1996).
- 1922 – Lucian Freud, britainiar margolaria (h. 2011).
- 1923 – Olga Gallego, galiziar historialari, artxibozain, akademiko eta idazlea (h. 2010).
- 1925
- Sammy Davis Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1990).
- Arnaldo Forlani, Italiako lehen ministroa (h. 2023).
- Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (h. 2000).
- 1926 – Joachim Fest, alemaniar historialari, kazetari, kritikari eta argitaratzailea (h. 2006).
- 1927 –
- Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (h. 1998).
- Vladimir Shatalov, kosmonauta.
- 1928 – Jean François-Poncet, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente bitartekaria (h. 2012).
- 1930 –
- José María Carrascal, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2023).
- Maximilian Schell, suitzar aktorea (h. 2014).
- 1932 –
- Charly Gaul, luxenburgotar txirrindularia (h. 2005).
- Francisco Tomás y Valiente, espainiar legelaria (h. 1996).
- 1935 – Hans-Jürgen Syberberg, alemaniar zinema-zuzendaria.
- 1936 – David Carradine, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1937 – Malcolm Price, galestar errugbilaria (h. 2024).
- 1938 – John Kufuor, Ghanako presidentea.
- 1939 –
- James Galway, flautajolea.
- Dariush Mehrjui, irandar zinema-zuzendaria (h. 2023).
- 1941 – Geoff Hurst, ingeles futbolari ohia.
- 1943 – Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (h. 1971).
- 1945 – John Banville, Benjamin Black, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria.
- 1947 –
- Gregg Allman, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (h. 2017).
- Thomas Cech, estatubatuar zientzialaria, 1989ko Kimikako Nobel Saria.
- Kati-Claudia Fofonoff, finlandiar poeta, itzultzailea eta idazlea (h. 2011).
- Margaret Geller, estatubatuar astronomoa eta irakaslea.
- 1948 –
- María Esther García López, asturiar poeta eta idazlea, asturieraz eta gaztelaniaz idazten duena.
- María José Goyanes, espainiar aktorea.
- 1949 –
- Nancy Meyers, estatubatuar zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Esperanza d'Ors, espainiar eskultorea eta arte aztertzailea.
- 1953 – Kim Basinger, estatubatuar aktorea.
- 1955 – Joe Maggard, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Cai Guo-Qiang, AEBetan bizi den txinatar artista.
- 1964 – Teri Hatcher, estatubatuar aktorea.
- 1966 –
- Rim Banna, palestinar musikagile eta abeslaria (h. 2018).
- Sinéad O'Connor, irlandar abeslaria (h. 2023).
- 1967 – Xavier García Albiol, kataluniar politikaria, Kataluniako Alderdi Popularreko presidentea.
- 1968 - Inma Serrano, espainiar egile abeslaria, gitarra jolea eta musikagilea.
- 1970 – Magda Bandera, kataluniar kazetari eta idazlea.
- 1976 –
- Dominic Monaghan, ingeles aktorea.
- Camille Raymond, frantziar aktorea.
- Stanislav Kozlovski, errusiar psikologo, irakasle eta wikilaria.
- 1977 – Sébastien Chabal, frantziar errugbi jokalari ohia.
- 1978 –
- Najwan Darwish, palestinar olerkaria.
- Ian Somerhalder, estatubatuar aktore, modelo eta produktorea.
- 1980 – Shakina Nayfack, estatubatuar emakumezko aktore eta ekintzaile transgeneroa.
- 1982 –
- Nicki Minaj, trinitatear rap eta hip hop abeslari eta konposatzailea.
- Jimmy Rave, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2021).
- 1985 – Dwight Howard, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1992 – Esther González, espainiar futbolaria.
- 1993 – AnnaSophia Robb, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1994 – Raheem Sterling, jamaikar-britainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1576 – Antonio I.a Agaramontarra, Agaramontar leinuko eta Gaskoiniako zein Nafarroako higanoten burua (j. 1526).
- 1869 – Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar, bertsolaria (j. 1835).
- 1905 - Teresa Gorria Arrizabalaga, Hondarribiko nesken eskolako maistra 40 urtez (j. 1836).
- 1925 – Juan Manuel Lertxundi, euskal idazlea (j. 1870).
- 1970 – Roberto Pérez Jauregi, eibartar gaztea, Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean poliziak emandako tiroen ondorioz (j. 1949).
Mundua
aldatu- 597 – Fredegunda, Neustriako erregina frankoa.
- 899 – Arnulfo Karintiakoa, Ekialdeko Frantziako errege karolingioa.
- 1550 – Gian Giorgio Trissino, italiar idazlea (j. 1478).
- 1638 – Ivan Gundulić, dalmaziar olerkaria (j. 1589).
- 1681 – Gerard ter Borch, herbeherear pintore barrokoa (j. 1617).
- 1793 – Madame du Barry, frantziar dama, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea (j. 1743).
- 1808 – Maria Badengoa, Bruswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1782).
- 1830 – Benjamin Constant, suitzar jatorriko frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria (j. 1767).
- 1859 – Thomas De Quincey, ingeles idazlea (j. 1785).
- 1864 – George Boole, britainiar matematikari, filosofo eta logikaria (j. 1815).
- 1894 – Pafnuti Txebixev, errusiar matematikaria (j. 1821).
- 1903 – Herbert Spencer, britainiar filosofoa (j. 1820).
- 1906 – Dina Alma de Paradeda, brasildar socialitea eta izenez ezagutzen den lehenengo emakume transgeneroetako bat (j. 1871).
- 1907 – Oskar II.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (j. 1829).
- 1909 – Whitcomb Judson, estatubatuar makina saltzaile, ingeniari mekanikoa eta asmatzailea, kremailera modernoaren sortzailea (j. 1846).
- 1922 – Liam Mellows, irlandar errepublikarra (j. 1892).
- 1930 – Florbela Espanca, portugaldar idazlea (j. 1894).
- 1932 – Gertrude Jekyll, ingeles lorezain, taxonomo, paisaia arkitekto, artista eta idazlea (j. 1843).
- 1955 – Hermann Weyl, alemaniar matematikari, fisikari teoriko eta filosofoa (j. 1885).
- 1958 – Peig Sayers, irlandar idazle eta istorio kontalaria (j. 1873).
- 1963 – Sarit Thanarat, Thailandiako lehen ministroa (j. 1908).
- 1967 – María Rodrigo, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea (j. 1888).
- 1978 – Golda Meir, Israelgo lehen ministroa, Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa (j. 1898).
- 1980 – John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea, jarraitzaile batek tirokatuta (j. 1940).
- 1981 –
- Big Walter Horton, estatubatuar abeslari eta harmonika-jotzailea (j. 1917).
- Ferruccio Parri, Italiako lehen ministroa (h. 1981).
- 1982 – Encarnación Fuyola Miret, Espainiako Bigarren Errepublikako maistra eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea (j. 1907).
- 1983 – Keith Holyoake, Zeelanda Berriko lehen ministro eta gobernadore orokorra (j. 1904).
- 1990 –
- Tadeusz Kantor, poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendaria (j. 1915).
- Martin Ritt, estatubatuar antzezlea eta zinemagilea (j. 1914).
- 1994 –
- Antônio Carlos Jobim, brasildar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1927).
- Enrique Líster, galiziar militar eta politikari komunista (j. 1907).
- 2001 – Betty Snyder Holberton, ENIAC helburu orokorreko lehen konputagailu digitalaren sei programatzaileetako bat (j. 1917).
- 2009 – Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (j. 1940).
- 2011 – Zelman Cowen, Australiako Gobernadore Orokorra (j. 1919).
- 2013 – John Cornforth, australiar-britainiar kimikaria, 1975eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2015 – Anthony Francis Sharma, nepaldar elizgizon eta irakaslea (j. 1937).
- 2016 – John Glenn, estatubatuar politikari eta astronauta (j. 1921).
- 2018 – Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (j. 1925).
- 2019 – René Auberjonois, estatubatuar aktorea (j. 1940).
- 2020 –
- Alejandro Sabella, argentinar futbolaria eta futbol entrenatzailea (j. 1954).
- Jevgeni Xapoxnikov, sobietar militar eta politikaria (j. 1942).
- 2022 – Martha Hildebrandt, perutar hizkuntzalaria eta politikaria (j. 1925).
- 2023 –
- Itziar Castro, kataluniar akaktorea (j. 1977).
- Peter-Michael Kolbe, alemaniar arraunlaria (j. 1953).
- Ryan O'Neal, estatubatuar aktorea (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Sorne, Sorkunde, Kontxi, Inma, Kontxesi eta Izortza.
- Andre Maria Sortzez Garbiaren jaia: Hego Euskal Herria eta Espainian jai eguna.
Kanpo estekak
aldatu