Apirilaren 12
data
Apirilaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bigarren eguna da, 103garrena bisurteetan. 263 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – ETAk bi lehergailu ipini zituen Lapoblaciongo (Nafarroa Garaia) hedagailu batean, zeinetatik bakarra lehertu baitzen.
- 2010 – Euskaldunon Egunkaria absolbitu zuten. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Mundua
aldatu- 1609 – Herbeherek Espainiatik independentzia lortu zuten.
- 1927 – Kuomintangeko eskuinak alderdiko ezkertiar arerioak eta garai hartan Alderdi Komunistako bere aliatuak bortizki eraso zituen.
- 1961 – Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra, Vostok-1 espazio-ontzian, historian espazioratu den lehen gizaki bihurtu zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1998 – Alderdi unionistek Ulsterrerako bake prozesua berresten dute eta abian jartzen da.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1987 – Apirilaren 3an Hendaian hasitako 5. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
Mundua
aldatu- 1962 – Cape Fear ("Beldurraren Lurmuturra") filma estreinatu zen, J. Lee Thompsonek zuzendu eta Gregory Peck, Robert Mitchum, Martin Balsam, Polly Bergen eta Lori Martin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – Ladyhawke filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer eta John Wood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 – Tesis filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Ana Torrent, Fele Martínez, Eduardo Noriega eta Xabier Elorriaga aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2016ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Megan Guarnier estatubatuarra irabazle.
Mundua
aldatu- 1884ko Home Nations Txapelketa: Ingalaterra izan zen bigarren aldiz txapelduna.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1812 – Michel Renaud, baxenafar politikaria (h. 1885).
- 1847 – Carlos Espinosa de los Monteros, nafar jenerala eta Valtierrako markesa (h. 1930).
- 1876 – Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (h. 1944).
- 1892 – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (h. 1979).
- 1894 – Bitor Gaubeka, euskal idazle eta inprimagilea (h. 1979).
- 1929 – Vicente Aranburu, euskal txirrindularia.
- 1932 – Jose Miguel Jimeno, arabar margolaria.
- 1933 – Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan (h. 2015).
- 1946 – Luis María Marín Royo, nafar historialaria, Tuterako historian aditua.
- 1947 –
- Anjel Larrañaga, gipuzkoar bertsolaria eta pandero-jotzailea.
- Maddi Pelot, euskal idazlea, Talencen (h. 2016).
- 1950 – Gonzalo Antón, arabar sukaldari eta enpresaria, Miranda Ebron.
- 1951 –
- Teresa Catalán, nafar musikagilea.
- Rosa Otxandiano, gipuzkoar atleta ohia, 800 metroko lasterketan lau aldiz Espainiako txapeldun.
- 1953 – Alex Angulo, erandioztar aktorea (h. 2014).
- 1959 – Maite Esporrín, nafar politikari eta erizaina.
- 1961 – Maddi Zubeldia, gipuzkoar kantari, idazle eta antzerkilaria.
- 1963 –
- Miren Izaskun Asua, bizkaitar aktorea, antzerki formatzailea eta zuzendaria.
- Anabel Sanz, bizkaitar feminista eta gizarte-ekintzailea.
- 1971 –
- Ane Sarasua Aranberri, ekonomialaria eta kudeatzailea, UEUko idazkari nagusia.
- Xabier Susperregi Gutierrez, gipuzkoar poeta eta idazlea.
- 1978 – Laurent Martikorena, lapurtar errugbilaria.
- 1979 –
- Eneritz Sein, gipuzkoar korrikalaria, distantzia ertain eta luzeetan nabarmendua.
- Aintzane Uria, bizkaitar abeslaria, soinularia eta musika irakaslea.
- 1987 – David Pérez Sañudo, bizkaitar gidoilari eta zinemagilea.
- 1988 – Jon Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- 1991 –
- Onditz Iturbe, bizkaitar mendi lasterkaria.
- Elixabete Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 –
- Lander Olaetxea, bizkaitar futbolaria.
- Iván Pérez Cuevas, arabar futbolaria.
- 1995 – June Kintana, nafar atleta.
- 1997 – Olatz Arrizabalaga, bizkaitar pilotaria.
- 2000 – Josu Juste, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Xubane Garai, gipuzkoar txirrindularia.
- 2004 – Yoel Baigorri, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1432 – Ana Habsburgokoa, Luxenburgoko dukesa eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontidea (h. 1462).
- 1484 – Antonio da Sangallo Gaztea, italiar arkitektoa (h. 1546).
- 1500 – Joachim Camerarius, alemaniar humanista (h. 1574).
- 1539 – Garcilaso de la Vega (El Inca), perutar historialaria (h. 1616).
- 1577 – Kristian IV.a Danimarkakoa, Danimarka eta Norvegiako erregea (h. 1648).
- 1612 – Simone Cantarini, italiar margolari eta grabatzailea (h. 1648).
- 1713 – Guillaume-Thomas Raynal, frantziar historialaria eta filosofoa (h. 1796).
- 1748 – Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (h. 1836).
- 1801 – Joseph Lanner, austriar dantza-musikako musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1843).
- 1823 – Aleksandr Ostrovski, errusiar antzerkigilea (h. 1886).
- 1831 – Constantin Meunier, belgikar margolari eta eskultorea (h. 1905).
- 1839 – Nikolai Przhevalski, errusiar geografoa (h. 1888).
- 1866 – Aleksandr Ilitx Ulianov, errusiar iraultzailea (h. 1887).
- 1867 – Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (h. 1968).
- 1869 – Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea (h. 1922).
- 1872 – Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (h. 1949).
- 1875 – Dorothea Wolbert, estatubatuar aktorea (h. 1958).
- 1881 – Rudolf Ramek, Austriako kantzilerra (h.1941).
- 1883 – Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (h. 1976).
- 1884 – Otto Fritz Meyerhof, alemaniar sendagile eta biokimikaria, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1951).
- 1885 –
- Robert Delaunay, frantziar margolaria (h. 1947).
- Hermann Hoth, alemaniar jenerala (h. 1971).
- 1889 – Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- 1894 – Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (h. 1964).
- 1898 –
- Sara Benoliel, brasildar-portugaldar mediku eta ekintzaile feminista, Portugalen lan egin zuen lehen emakume pediatra (h. 1970).
- Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (h. 1976).
- 1900 – William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (h. 1971).
- 1902 – Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1977).
- 1903 – Jan Tinbergen, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1994).
- 1908 –
- Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (h. 1994).
- André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (h. 1999).
- 1912 – Georges Franju, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- 1913 – Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 1977).
- 1915 – Josep Maria Font i Rius, kataluniar historialaria eta legelaria (h. 2018).
- 1916 – Peter Newmark, britainiar itzulpengintza-akademikoa eta Surreyko Unibertsitateko irakaslea (h. 2011).
- 1923 – Dolores Castro, mexikar poeta, kontalaria, saiokeragilea eta kritikari literarioa (h. 2022).
- 1924 – Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- 1925 – Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (h. 2018).
- 1928 – Hardy Krüger, alemaniar aktorea (h. 2022).
- 1930 – John Landy, australiar atleta eta politikaria (h. 2022).
- 1933 –
- Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (h. 2018).
- Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (h. 2019).
- 1938 – Marcel Pinte, Quinquin, Frantziako Erresistentziako kidea, ezagutzen den gazteena (h. 1944).
- 1939 – Graça Lobo, portugaldar aktore eta idazlea (h. 2024).
- 1940 – Herbie Hancock, estatubatuar jazz musikaria.
- 1941 – Bobby Moore, ingeles futbolaria, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa (h. 1993).
- 1942 –
- Carlos Reutemann, argentinar auto-pilotua (h. 2021).
- Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea.
- 1946 –
- Ed O'Neill, estatubatuar aktorea.
- George Robertson, eskoziar politikaria, 10. NATOren idazkari nagusia.
- 1947 –
- Tom Clancy, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2013).
- David Letterman, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- Ana María Moix, espainiar poeta, eleberrigilea, ipuin idazlea, itzultzailea eta editorea (h. 2014).
- 1948 – Marcello Lippi, italiar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1950 – David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (h. 2017).
- 1951 – Judy Singer, australiar soziologoa.
- 1953 – Tanino Liberatore, italiar komikigilea eta ilustratzailea.
- 1954 – Jon Krakauer, estatubatuar mendizale eta idazlea.
- 1956 –
- Andy García, kubatar-estatubatuar aktorea.
- Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- 1957 –
- Joaquim Dolz, hizkuntzen didaktikaren arloko espainiar katedraduna.
- Isabel Olesti, kataluniar dantzari ohia, idazlea eta kazetaria.
- 1960 – Ester Xargay Melero, kataluniar idazle, itzultzaile, bideoartista eta kultura ekintzailea (h. 2024).
- 1961 – Lisa Gerrard, australiar abeslari eta konpositorea.
- 1962 –
- Katsuhiro Kusaki, japoniar futbolari ohia.
- Carlos Sainz, espainiar rally pilotua, 1990eko hamarkadako esanguratsuenetarikoa.
- 1963 – Lydia Cacho, mexikar kazetaria, idazlea, hizlaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1964 – Meritxell Borràs, kataluniar politikaria.
- 1967 – Radhya Al-Mutawakel, yemendar Giza Eskubideen defendatzailea.
- 1971 –
- Nicholas Brendon, estatubatuar aktorea.
- Shannen Doherty, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- 1972 – Şebnem Ferah, turkiar abeslari eta musikagilea.
- 1973 – Cristina Lucas, espainiar artista.
- 1974 – Marley Shelton, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Gemma Mengual, kataluniar igerilari sinkronizatua.
- 1978 - Véronique de Viguerie, frantziar fotokazetaria.
- 1979 –
- Claire Danes, estatubatuar aktorea.
- Jennifer Morrison, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Monica Romano, italiar idazle eta LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1981 – Angélique Adrianna Govy, govy, frantziar artista (h. 2023).
- 1987 – Yohei Fukumoto, japoniar futbolaria.
- 1990 – Hiroki Sakai, japoniar futbolaria.
- 1991 – Ryota Morioka, japoniar futbolaria.
- 1992 – Chad le Clos, hegoafrikar igerilaria.
- 1994 – Saoirse Ronan, irlandar jatorriko estatubatuar aktorea.
- 1998 – Paulo Londra, argentinar abeslaria.
- 2000 – Manuel Turizo, kolonbiar reggaeton abeslaria.
- 2002 – Robert Navarro, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1605 – Joan Perez de Lazarraga, arabar idazlea (j. 1548?).
- 1735 – Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona, Madrilen (j. 1656).
- 1855 – José Alonso Ruiz de Conejares, nafar epaile eta politikaria, Madrilen (j. 1781).
- 1859 – Jean-Joseph Ader, lapurtar historialari eta antzekigilea (j. 1796).
- 1902 – Buenaventura Iñigitz, nafar organo-jotzaile eta musikagilea, Sevillan (j. 1840).
- 1916 – Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (j. 1863).
- 1945 – Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan (j. 1908).
- 1964 –
- Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (j. 1884).
- Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteizko apezpikua, Madrilen (j. 1890).
- 1971 – Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (j. 1896).
- 1973 – Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Mexikon (j. 1909).
- 1981 – Luis Aranaz, nafar futbolari eta entrenatzailea (j. 1914).
- 1982 – Javier Iraburu, nafar futbolaria (j. 1923).
- 1983 – Pierre Richard-Willm, euskal antzezlea, Parisen (j. 1895).
- 2009 – Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (j. 1919).
- 2013 –
- Jesus Acín Urzainqui, euskal herritar medikua (j. 1952).
- Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua, Sevillan (j. 1935).
- 2020 – Mary Begoña, euskal aktorea, Madrilen (j. 1925).
- 2022 – Mikel Zamalloa, bizkaitar musikari eta folklore ikertzailea (j. 1953).
- 2023 – José Antonio Landa, bizkaitar txirrindularia (j. 1926).
Mundua
aldatu- K. a. 45 ean, Munda batailaren ostean, zesartarrek Gneo Ponpeio atzeman eta hil zuten.
- 238
- Gordiano I, erromatar enperadorea, bere buruaz beste eginda.
- Gordiano II.a, erromatar enperadorea (j. 192).
- 352 – Julio I.a, Aita santua.
- 1256 – Margarita Borboikoa, Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1211).
- 1471 – Richard Neville, Warwickeko 16. kondea, ingeles militarra (j. 1428).
- 1521 – Piero di Cosimo, italiar pintorea (j. 1462).
- 1530 – Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea (j. 1462).
- 1555 – Joana Eroa, gaztelako erregina (j. 1479).
- 1704 – Jacques Bénigne Bossuet, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1627).
- 1777 – Claude Prosper Jolyot de Crébillon, frantziar idazlea (j. 1707).
- 1782 – Pietro Metastasio, italiar libreto egilea eta olerkaria (j. 1698).
- 1817 – Charles Messier, frantziar astronomoa (j. 1730).
- 1820 – Arthur Young, britainiar ekonomialaria (j. 1741).
- 1855 – Pedro Albéniz, espainiar konpositorea (j. 1795).
- 1879 – Manuel Cortina, espainiar politikaria (j. 1802).
- 1897 – Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (j. 1840).
- 1912 – Klara Barton, estatubatuar, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitarioa, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren sortzailea (j. 1821).
- 1919 – Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (j. 1890).
- 1921 – William Strang, eskoziar margolari, grabatzaile, idazle eta ilustratzailea (j. 1859).
- 1926 – Clotilde Cerdá Bosch, Esmeralda Cervantes, espainiar harpajotzailea (j. 1861).
- 1938 – Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria (j. 1873).
- 1945 –
- Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (j. 1866).
- Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- 1946 – Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (j. 1908).
- 1962 – Antoine Pevsner, errusiar eskultorea eta margolaria (j. 1886).
- 1971 – Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1895).
- 1973 – Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (j. 1884).
- 1975 – Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (j. 1906).
- 1980 – William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (j. 1913).
- 1981 – Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (j. 1914).
- 1983 – Anna Stewart, australiar feminista, sindikalista eta ekintzailea (j. 1947).
- 1986 –
- José Jabardo, espainiar txirrindularia (j. 1915).
- Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1897).
- 1988 – Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (j. 1903).
- 1989 – Sugar Ray Robinson, estatubatuar boxeolaria, historiako boxeolari honenetakoa (j. 1921).
- 1993 – Rafael Aguilar Guajardo, mexikar droga trafikatzailea, Ciudad Juarezko kartelaren sortzaile bat (j. 1950).
- 1997 – George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1998 – André Bruyère, frantziar arkitektoa (j. 1912).
- 1999 – Willi Stoph, Ekialdeko Alemaniako lehen ministro eta estuburua (j. 1914).
- 2000 – David Crighton, galestar matematikaria (j. 1942).
- 2004 – Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat (j. 1916).
- 2006 – José Manuel Martín, espainiar aktore eta irrati-esataria (j. 1924).
- 2008 –
- Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (j. 1923).
- Anuradha Ghandy, Indiako idazle, komunista eta buruzagi iraultzailea (j. 1954).
- 2010 – Leonardo Cremonini, italiar margolaria (j. 1925).
- 2011 – Miroslav Tichý, txekiar margolari eta argazkilaria (j. 1926).
- 2016 – Arnold Wesker, ingeles antzerkigilea (j. 1932).
- 2018 – Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (j. 1933).
- 2020 –
- Peter Bonetti, ingeles futbolaria (j. 1941).
- Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1928).
- Stirling Moss, britainiar auto-gidaria (j. 1929).
- Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (j. 1923).
- 2021 – Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (j. 1944).
- 2022 – Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- 2024 –
- Roberto Cavalli, italiar moda-diseinatzaile eta asmatzailea (j. 1940).
- Eleanor Coppola, estatubatuar dokumentalgile, artista eta idazlea (j. 1936).
- Olga Fikotová, txekiar estatubatuar disko jaurtitzailea (j. 1932).
- Osvalinda Alves Pereira, brasildar ekologista (j. 1968).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Eguen/Eguene eta Jul/Jule.
- Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna eta Kosmonautikaren Eguna
Kanpo estekak
aldatu