Arthur Koestler
Arthur Koestler, jaiotze izena Kösztler Artúr (Budapest, 1905eko irailaren 5a - Londres, 1983ko martxoaren 1a), judu jatorriko hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea izan zen. Hungarieraz, alemanez eta, gehienbat, ingelesez idatzi zuen
Bizitza
aldatuVienako unibertsitatean kazetaritzako ikasketak egin ondoren News Chronicle egunkari ingelesarentzat lan egin zuen Espainiako Gerra Zibileko kazetari gisa. Frankistek atxilo hartu zuten. Garai hartan bizitakoak eman zituen argitara Spanish Testament (1938) izenburupeko eleberrian. Alderdi Komunista utzi zuen 1937. urtean eta Europako mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetan batez ere, oso ospetsu bihurtu zen Darkness at Noon (Iluntasuna eguerdian) eleberria eman zuen argitara 1940. urtean. Bertan, 1930. urteko Moskuko prozesua aipatzen du era hunkigarri batez.
Ideologiaren gerrak sortutako nahaste intelektuala eta moralaren arazoak aipatzen ditu Arrival and Departure (1943) eta Age of Longing (1951) eleberrietan. Alderdi Komunistan eman zituen urteetako gorabeherak deskribatzen ditu, bestalde, Arrow in the Blue (1952) eta The Invisible Writing (1953) obretan. Beste lan batzuk The Gladiators (1939), The Lotus and the Robot (1960) eta The Thirteenth Tribe (1976) dira.
Bizitzaren azken urteetan parapsikologiaz interesatu zen, eta gai honi buruzko lan batzuk idatzi zituen (The Roots of Coincidence 1972an eta The Challenge of Chance 1974an)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Koestler |