Borneo
Borneo[1] munduko hirugarren uharterik handiena da, Groenlandia eta Ginea Berriaren ondoren, 743.330 km2-ko azalerarekin. Insulindia uhartedian dago eta 16 milioi pertsona bizi ziren guztira 2000. urtean.
Borneo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Kinabalu mendia |
Garaiera | 4.095 m |
Mota | uharte |
Luzera | 1.366 km |
Zabalera | 1.026 km |
Azalera | 748.168 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°S 114°E / 1°S 114°E |
Honen parte da | Malaiar artxipelagoa |
Ur-gorputza | Ozeano Barea Suluko itsasoa Hegoaldeko Txinako itsasoa Javako itsasoa Celebesko itsasoa Makassar itsasartea |
Leku geografikoa | Hego-ekialdeko Asia |
Asiako hego-ekialdean kokatuta, lurraldea administratiboki hiru herrialdetan banaturik dago: alde batetik, Indonesiak zati handiena du (Kalimantan), hegoaldeko bi herenak hain zuzen ere, eta 6.887.000 biztanle. Bestetik, Malaysiak ipar-mendebaldeko herena hartzen du ia osorik (Ekialdeko Malaysia, hots, Sabah eta Sarawak); azkenik, harexen erdialdean, Brunei dago.
Hiri nagusia Bandjarmasin da. Beste hiri garrantzitsuak Balikpapan, Brunei, Kota Kinabalu, Kuching eta Pontianak dira.
Geografia
aldatuMuga hauek ditu: iparraldean, Hegoaldeko Txinako itsasoa; ipar-ekialdean, Celebesko itsasoa; ekialdean, Makassar itsasartea; hegoaldean, Javako itsasoa; eta hego-mendebalean, Karimata itsasartea. Oso menditsua da eta Kinabalu (4.095 m, uharteako iparraldeko) mendirik altuena da.
Oihan sarri batek ia uharte osoa estaltzen du. Borneoko zenbait eremu ikertu gabe daude oraindik. Oihan ezezagun hartan, Barito, Kapuas eta Mahakan ibaietan zehar, jatorrizko indonesiar jendea bizi da: dayak herria.
Ibaiei dagokienez, Kapuas (1.143 km), Mahakam (980 km), Barito (880 km) eta Rajang (563 km) luzeenak dira.
Historia
aldatuEuroparrak XVI. mendean Borneoko kostaldean finkatu ziren. Holandarren, espainiarren eta ingelesen helburua izan zen uhartearen jabe egitea. Japoniarrek Kalimantan (Borneo holandar zaharra) hartu zuten 1942. eta 1945. urteetan zehar, egun Indonesiaren zati bat dena. Iparraldeko Borneo zaharra (egungo Sabah) eta Sarawak estatua Malaysiari lotu zitzaizkion 1963. urtean. Brunei sultanerria ingelesen mende dago.
Ekonomia
aldatuDayak herrian erretako eremuen gaineko nekazaritza erabiltzen du, ladang izeneko teknikaz. Nekazari herria da: ekialdean, arroza, tabakoa eta piperra landatzen dituzte eta hevea iparraldean. Petrolio baliabideak ez daude oso ustiatuta (Tarakan eta Banjun petrolio putzuak daude eta petrolio findegia Balikpapanen). Kalitate eskaseko ikatza du, gero eta garrantzi txikiagokoa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) "Borneoko bihotza", oihan erreserba
- (Ingelesez) Borneoko inguruneari buruz