Claude Montana (Paris, 1947ko ekainaren 29a2024ko otsailaren 23a) frantses jostuna eta diseinatzailea izan zen.

Claude Montana
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaude Montamat
JaiotzaParisko 15. barrutia eta Paris1947ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHôpital Bretonneau (en) Itzuli eta Parisko 18. barrutia2024ko otsailaren 23a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea, estilista eta diseinatzailea
Jasotako sariak

montana.fr
Musicbrainz: 80b2140e-d86b-4df7-b73e-4eadef3ffa13 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ikasketak bukatu zituenean Londresa joan zen bizitzera, hura baitzen Londres garai hartan modernotasunaren eta haustura estetikoen gunea. Hiri hartan egin zuen lehenengo bilduma, minché paperarekin eta koloretako harriekin egindako bitxiez osatua. 1971n joan zen Londrestik eta pret-á-porter etxeentzat lan egin zuen Parisen eta Milanen, harik eta 1976. urtean, Juan Ferren espainiarrak bere kabuz aritzeko aukera eman zion arte, eta Bartzelonan bere bildumak egiten hasi zen. Handik hiru urtera Montanak bere etxea sortu zuen Parisen.

Montanaren etxeak gero eta ospe handiagoa lortu zuen, eta mundu osoko dendetara esportat zituen bere arropak. Arropaz gainera, bitxiak, zapatak eta osagarriak diseinatzen ditu. Lehenengo bildumak hotzak eta gogorrak ziren; sorkuntzak erakartzen zuen garai hartan Montana. Poliki-poliki emakumearen gorputzarenganako interesa sortu zitzaion eta eraman daitezkeen jantziak sortu behar zituela erabaki zuen. Hasierako jantzietan larrua landu zuen batez ere, baina estilo erromantikoagora jo zuen gero. 1990ean Urrezko titarea saria jaso zuen Parisen 91ko negurako prestatu zuen bildumagatik, eta hurrengo urtean sari bera jaso zuen 91ko udarako bildumagatik. 2011. urtean, bere karrerari buruzko liburu bat argitaratzeko asmoa zuen. Azken egunak, Montana Espainian bizi zen.

Erreferentziak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy