Elpinize
Elpinize (K.a. VI. mendearen amaiera edo K.a. V. mendearen lehen hamarkadak-K.a. V. mendearen erdialdea) emakume atenastar bat izan zen, Filaida familia aristokratikokoa. Maratongo garailea izan zen Miltziades Gaztea estadistaren alaba, eta bere amaren aldetik Zimon Atenaskoaren arrebaordea zen.
Elpinize | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atika, K.a. V. mendea |
Bizilekua | Antzinako Atenas |
Heriotza | K.a. IV. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Miltziades Gaztea |
Ezkontidea(k) | Callias II (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak |
Bizitza
aldatuKornelio Nepotek dioenez, Elpinize bere nebaordearekin ezkondu zen, baina ez dago honen ebidentzia zehatzik. Ezkontza mota hori Atenasko legeek ama ezberdineko neba-arrebentzako eta alaba epikleroentzako baimentzen zuten, eta nahiko ohikoa zen. Beste batzuk, intzestuzko harreman bat izan zutela diote, hau, historiografiaren arabera, Zimonen arerio politikoen asmakeria izatea litekeena delarik.
Kalias, atenastar aberats bat zena, bere aberastasuna Atikako Laurion demoko zilar meatzeen esplotaziotik lortua zuena, Elpinizerekin ezkontzeko borondatezko bezala aurkeztu zen, Zimonek Miltziadesi ezarritako isunetik heredatu zuen ordaindu gabeko zorra kitatzeko. Zimonek onartu ez zuenez, bere arrebaren tutore bezala, Elpinizek bere nebaren erabakiaren aurka egin zuen, isuna ez ordaintzeak, erremediorik gabe hau gartzelaratzea suposatuko baitzuen, eta, beraz, Kaliasekin ezkontzea onartu zuen zorra ordaintzeko baldintzapean.