Erromantxea erretorromanieraren dialektoetako bat da, eta Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta Grisonia kantonamenduan bizi dira gehienak.

Erromantxea
rumantsch
Datu orokorrak
Lurralde eremuaSuitza
Hiztunak35.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaSuitza
EskualdeaGrisonia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Araugilea-
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
erretorromaniera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa eta noun-adjective (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1rm
ISO 639-2roh
ISO 639-3roh
Ethnologueroh
Glottologroma1326
Wikipediarm
Linguasphere51-AAA-k
UNESCO406
IETFrm
Endangered
Languages Project

3262
Suitzako hizkuntzak: hego-ekialdean, laranja-arrosaz, erretorromaniera.

Latin arruntetik datorren erromantze mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusietako bat, ladinoarekin eta friulierarekin batera.

Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da.

Historia

aldatu

Estatusa

aldatu

Kantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala.

Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, alemana lehenesten dutelako.

Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, serbo-kroazierak, adibidez, ofiziala ez den arren, egoera hobea du, 100.000 hiztun inguru baititu.

Dialektoak

aldatu
 
Erromantxearen hiztunen mapa Grisonia kantonamenduaren barruan.

Eskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu.

Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta.

Erakundeak

aldatu

Lia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua.

Literatura

aldatu

Egile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu.

Hedabideak

aldatu

Radio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da. La Quotidiana egunkaria eta Punts gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira.

Esapide batzuk

aldatu

Allegra - Kaixo

Co vai? - Zer moduz?

Bun di - Egun on

Buna saira - Arratsalde on

Buna notg - Gabon

A revair - Adio, Agur

A pli tard - Gero arte

Perdunai - Barkatu

Per plaschair - Mesedez

Grazia fitg - Eskerrik asko

Anzi - Ez horregatik

Gratulazions - Zorionak

Bun cletg - Zorte on

Quants onns has ti? - Zenbat urte dituzu?

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy