Felix Etxeberria

Euskaltzale eta enpresa-sortzailea

Felix Etxeberria Larrañaga, Felix Parapan izengoitiaz ere ezaguna (Parapan baserria, Elgoibar, Gipuzkoa, 1926Elgoibar, 2022ko irailaren 2a) euskaltzale eta enpresa-sortzailea izan zen.[1]

Felix Etxeberria

Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1926
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaElgoibar2022ko irailaren 2a (95/96 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Elgoibarko Parapan baserrian jaio zen, aita bertakoa baitzuen. Zortzi anai-arrebatatik laugarrena zen. Hamalau urterekin lanean hasi zen Eibarren, eta Orbea bizikleta enpresan eta Elgoibarko Sigman aritu zen. Elgoibarren Jarbe enpresan doitzaile ikasi zuen eta beste lankide batzuekin Danobat enpresa sortu zuen; gerora, kooperatiba bihurtu zen.[1]

Ekintzailea izan zen bereziki euskararen arloan eta euskarazko lehen lantegirako hiztegia paratu zuen eta Elgoibarko Ikastolaren sortzaileetakoa izan zen halaber. Elgoibarko Izarra elkartea ere sortu zuen.

2017an Debegesa Debabarreneko garapen ekonomikorako elkarteak Gure Balioak saria eman zion.[2]

Hasier Etxeberria idazle eta kazetari zenaren aita zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Ahotsak.eus - Felix Etxeberria. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. GURE BALIOAK 2017: Felix Etxeberria Larrañaga. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy