Gerriko

normalean prakak lotzeko edota estutzeko erabiltzen den arropa
Artikulu hau jantzi-osagarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerriko (argipena)».

Gerrikoa jantziak gerrian lotzeko erabiltzen den larruzko edo beste material batez eginiko xingola da.

Larruzko gerriko beltz bat

Gerrikoetan hiru atal bereiz daitezke: belarria (normalean metalez eginda egoten da), xingola eta xingolak dituen zulotxoak[1]. Lotzeko erabiltzen den sistema hurrengoa da: gerrikoa gerrian jarri eta belarria norberari dagokion neurriko zuloan sartu. Gerrikoaren zuloek tamaina desberdineko pertsonek gerrikoa erabiltzea posible egiten dute; dena den, tamaina egokia izango ez balu, larrukigile batek pertsonaren neurrira datorren zuloa egin ahalko luke.

Gerriko modernoagoek ez dituzte zuloak erabiltzen, sistema automatiko modukoa baitaukate jantzia eutsi ahal izateko. Zenbait kasutan, gehienbat emakumeen kasuan, gerrikoaren belarriak diseinu bereziak eta apainak izaten ditu. Marka batzuek euren logoa ipintzen dute belarrietan.

K.a. IV. mendeko brontzezko gerriko belarria

Historia

aldatu

Gerrikoaren erabilera Brontze Arotik dokumentatzen da, emakume zein gizonentzat. Orduztik, bi sexuek momentuko modaren arabera gehiago edo gutxiago erabili dituzte. Emakumeari dagokionez, arraroa izan zen gerrikoa erabiltzea, Erdi Aroa, XVII. mende amaierako Mantuan eta 1900-1910eko gona eta blusa konbinazioetan izan ezik. Gerriko belarriak Art Nouveau-ko kolekzionista artikuluak dira.

Garai modernoetan, gizonak 20ko hamarkadan hasi ziren gerrikoak erabiltzen, praken gerrialdeak tiro baxuagokoak bilakatu zirenean. 20ko hamarkada baino lehenago gerrikoak apaingarriak izan ohi ziren soilik eta militarrekin lotzen ziren. Gaur egun, gizonezko gehienek erabiltzen dituzte gerrikoak euren galtzak eusteko.

XXI. mendearen hasieran, material tradizionalak konplementatzen dituzten material berrien asmakuntzarekin, gerrikoak moda artikulu bilakatu dira, kolore, diseinu eta forma ugaritan ekoizten dituztelarik. Material berrien adibide argiak dira goma eta plastikozko polimeroak, diseinuan berrikuntza ugari egitea ahalbidetu dutenak, estetika eta iraunkortasuna garatzeaz gain.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Antonio. (2018-02-14). «A Man's Guide to Belts» The Art of Manliness (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy