Joseph Sarsfield Glass
Joseph Sarsfield Glass (Bushnell, 1874ko martxoaren 13a – Los Angeles, 1926ko urtarrilaren 26a) estatubatuar elizgizona izan zen, Salt Lake Cityko apezpikua.
Joseph Sarsfield Glass | |||
---|---|---|---|
1915eko ekainaren 1a - ← Lawrence Scanlan (en) - John Joseph Mitty (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Salt Lake City (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bushnell, 1874ko martxoaren 13a | ||
Talde etnikoa | Estatubatuarra | ||
Heriotza | 1926ko urtarrilaren 26a (51 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Loyola Marymount University (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Misioaren Kongregazioa |
Bizitza
aldatuJames Glass eta Mary Edith Kellyren semea, Bushnellen (Illinois) jaio zen 1874an. Lehen ikasketak Sedalian (Missouri) egin zituen eta 1887an Los Angelesko San Vizente ikastetxean sartu zen. 1891n Missourira itzuli zen eta Perryvilleko Santa Maria apaizgaitegian ikasten hasi zen. Gero Misioaren Kongregazioan sartu zen[1].
1897ko abuztuaren 15ean apaiztu zen[2]. Erroman jarraitu zituen ikasketak eta 1899an teologiako doktore bihurtu zen[1].
Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zenean, teologia dogmatikoa irakatsi zuen Santa Maria apaizgaitegian, eta 1900ean teologia moraleko irakasle eta apaizgaien zuzendari izendatu zuten. 1901eko ekainean San Vizente ikastetxeko zuzendari eta izen bereko elizako parroko izendatu zuten[1].
1915eko ekainaren 1ean Benedikto XV.a aita santuak Salt Lake Cityko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko abuztuaren 24an apezpiku ordenatu zuten[2].
Salt Lake Cityko Santa Maria Magdalena katedralera horma irudiak gehitu zituen[3].
Behin jokatu zuen poker partida batean Heber J. Grant Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizako presidentearekin eta Salt Lake Cityko Lehen Eliza Kongregazionaleko Elmer Goshenekin[4].
Los Angelesen hil zen 1926ko urtarrilaren 26an, 51 urte zituela[2].
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Giovanni Vincenzo Bonzano artzapezpikua (1912)
- Edward Joseph Hanna artzapezpikua (1912)
- Joseph Sarsfield Glass apezpikua[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) McGroarty, John S.. (1921). «Rt. Rev. Joseph Sarsfield Glass, C.M., D.D., LL.D.» Los Angeles: From the Mountains to the Sea. 3 New York: American Historical Association.
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Bishop Joseph Sarsfield Glass, C.M.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ (Ingelesez) «History of the Cathedral» The Cathedral of the Madeleine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-11-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ (Ingelesez) Moulton, Kristen. «Catholic-LDS relations through the years - warming trend follows a cold war» The Salt Lake Tribune 2009-08-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-09) (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).