Maria Borgoinakoa (Brusela, Brabanteko dukerria, 1457ko otsailaren 13a - Brujas, Flandriako konderria, 1482ko martxoaren 27a) Borgoinako dukesa izan zen 1477 eta 1482 bitartean.

Maria Borgoinakoa

Bizitza
JaiotzaBrusela1457ko otsailaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrujas1482ko martxoaren 27a (25 urte)
Hobiratze lekuaAndre Mariaren eliza (Brujas)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaKarlos Izukaitza
AmaIsabella of Bourbon
Ezkontidea(k)Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa  (1477 (egutegi gregorianoa), 1477ko abuztuaren 20a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Familia
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 6493 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1477ko urtarrilean, 19 urte zituela, Borgoinako dukerria jarauntsi zuen, aita, Karlos Izukaitza, Nancyko guduan hil ondoren. Horren ostean, Luis XI.a Frantziakoak, Mariaren dinastiaren etsai amorratuak, Borgoina inbaditu zuen. 1477ko otsailean, Ganten bildutako Herbehereetako Estatu Orokorrek Pribilegio Handia sinarazi zioten Mariari; horren arabera, Flandriak autogobernua eta antzinako pribilegioak berreskuratu zituen[1].

Luis XI.ak bere seme Karlosekin uztartu nahi izan bazuen ere, 1477ko abuztuan Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Maximilianok hartu zuen Borgoina defendatzeko ardura, eta 1479an frantziar armada azpiratu zuen Guinegatteko guduan. 1482ko martxoaren 27an, Maria zaldi gainetik erori eta hil egin zen[1].

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1477ko abuztuaren 19an Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:

Zuhaitz genealogikoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Coekelberghs-Cuypers, Josiane. Marie de Bourgogne (1457-1482) - duchesse de Bourgogne (1477-1482). in: Encyclopædia Universalis. universalis.fr (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Borgoinakoa  
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy