Tsarra (gizona denean) eta tsarina (emakumea denean) (errusieraz царь, bulgarieraz eta serbieraz цар) eslaviar herrietako errege-erregina batzuei ematen zaien ohore izena da. Hitza Erromatar Inperioko Zesar hitzetik dator.

Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra.

Horrela tsar hurrengo herrialde hauen agintari gorenaren titulua zen:

  • Bulgaria 913-1018, 1185-1422 eta 1908-1946 garaietan.
  • Serbia 1346-1371 garaian.
  • Errusian 1547 ingurutik 1917 arte.

Errusia

aldatu

Tsar izena hartzen zuten Errusiako erregeek, Erdi Aroan estatu gisa sortu zenetik, bikingoen garaiaren azken aldian, 1917ra arte: 1918an, Iraultza Boltxebikearen ondorioz, Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra eta haren familia, hil zituzten.

Beste tsar ospetsu batzuk Ivan Beldurgarria, Boris Godunov eta Petri Krudela izan ziren.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy