Edukira joan

Dibertsitate genetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aniztasun genetiko» orritik birbideratua)
Artoaren dibertsitate genetikoa

Dibertsitate genetikoa espezie bateko banakoen edo espezie desberdinen artean dauden aldaera genetiko guztien multzoa da.[1] Biodibertsitatearen oinarrizko osagaia da. Sortzetiko gaitzak, malformazioak, patogenoekiko ahultasuna eta beste arazo hereditario batzuk dituzten pertsonak ordezkatzeko gaitasuna adierazten du. Zenbat eta dibertsitate genetiko handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago dituzte espezieek ingurumenaren aldaketek bizirik irauteko.

Populazioen genetikaren azterketak dibertsitate genetikoari buruzko hainbat hipotesi eta teoria biltzen ditu. Eboluzioaren teoria neutralistak aniztasuna mutazio neutralen metaketaren emaitza dela proposatzen du. Hautespen disruptiboa hipotesi hau da: espezie baten bi azpipopulazio ingurune desberdinetan bizi dira, locus beraren alelo desberdinak hautatuz. Adibidez, espezieak banakoen mugikortasunarekin konparatutako banaketa geografiko zabala badu hori gerta daiteke. Maiztasunaren araberako hautaketa hipotesi hau da: aleloak ohikoagoak bihurtzen diren heinean, ahulagoak izatera iristen dira. Patogeno-ostalari interakzioetan hori gertatzen da, non ostalariarengan gene defendatzailearen maiztasun altuak esan nahi baitu, patogenoa defentsa horretara egokitzen bada, alelo hori duten guztiak kaltebera bihurtzen direla.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy